Pepin Laburra: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Pepin Laburra'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=180|arau-izenb=Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak}}</ref><ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> (Jupille?, [[715]] - [[Saint-Denisko basilika|Saint-Denis]], [[768]]ko [[irailaren 24]]a), [[frankoak|frankoen]] erregea izan zen, [[751]]-[[768]] bitartean, [[Karolingiar leinu]]ko lehenbizikoa.
== Bizitza ==
7. lerroa:
Pepin ez zen erregea, frankoen erregea [[Txilderiko III.a]] baitzen izenez behintzat. Aldiz, botere guztia bere eskuetan geratu zen 747az geroztik eta Pipinek [[Zakarias]] Aita Santuaren baimena lortu zuen frankoen errege izendatua izateko ([[751]]). 752an, Pipin errege koroatu zuten, Elizaren bedeinkapen osoaz, eta Txilderiko erregea, merovingiarretan azkena, kargugabetu eta monasterio batean giltzapetu zuten. Urte batzuk geroago, Erromako Elizaren eta Aita Santuaren babesle bihurtuta, Italian nagusi ziren lonbardiarrak [[Eztebe II.a]] Aita Santuari [[Ravennako exarkerria]] ematera behartu zituen ([[756]]).
[[Alemania|Aleman]], [[bavaria]]r eta [[saxoi]]tarren aurka borrokatu zen mendebaldean, eta alemanak menderatu. Germaniar herri horien kontra oldartu ondoren, ordea, hegoaldeari so jarri zen. 752an 30 urte lehenago musulmanek hispaniar godoei atzemandako [[Septimania]] eraso zuen. Luze joan zen bere egitekoa, godoak ez baitziren frankoen agintaritzarekin fio; gainera, [[Waifer Akitaniakoa|Waifer]] [[Akitania]]koak zuzendutako baskoien armadak atzetik eraso eta gauzak zaildu egin zizkion.
=== Akitaniako gerra ===
Godoen mesfidantzak gaindituta, Pepin 759an [[Septimania]]ko [[Narbona]]n sartu zen garaile. Gainontzeko etsaiak oinpean hartu ondoren, etsai bakarra zuen errege frankoak: Waifer buruzagi independentea eta Akitania. Artean, [[Baskoniako dukerria|Baskonia]] ez zegoen Akitania barruan baina Waifer bi lurraldeon buruzagi gorena zen: ''printzea'' (''princeps'').
60ko hamarkadan etengabe eraso zuen Waifer buruzagia, baita Waiferrek erantzun ere, baina gerra bere muturrera eraman zuen errege frankoak, suntsipena herri eta monasteriotara eraman zuen, soroak eta kabaleak lapurtu eta erre, eta fidagarriak ez zituen gotorlekuak/gazteluak birrindu. 767an Tolosa Okzitania Akitaniako hiriburua bere eskuetan erori zen, eta Waifer ere handik gutxira hil zuten, Pepinen ordainpeko traidore batek segur aski. 768an, Akitania menperatua zen eta, Pepin hil zorian zela (768), erresuma bi semeen artean, [[Karlomagno]] eta [[Karloman I.a]], banatu zuen.
Akitaniarrak menperatuta, Pepinek kabura eraman zuen buruzagi frankoek (Karlos ''Martel''ek) hamarkadak lehenago hasitako lana eta, bidez batez, akitaniarren zutarri militar nagusia zenak, Pirinioez iparraldeko baskoi gehienek, men egin zion karolingiar dinastiari, hitzez bederen (766, 768, 769).
30. lerroa:
{{bizialdia|715eko|768ko|Pepin}}
[[Kategoria:Karolingioak]]
[[Kategoria:Liejarrak]]
|