Peleo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Peleo'''<ref>{{erreferentzia|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak|url= https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0082.pdf}}</ref>, grezierazko izenaz '''''Peleus''''', [[Antzinako Grezia]]ko elezaharretako mitologiako pertsonaia zen; [[Tesalia]]ko mirmidoien erregea, [[Eako]]ren semea eta [[Akiles]]en aita.
 
[[Telamon]] anaiarekin bere anaiorde [[Foko]] hil zuen, eta [[Egina]]tik alde egin behar izan zuen. [[Ftia]]ko [[Eurition]] erregeak babesa eman zion, eta haren alaba [[Antigona]]rekin ezkondu zen, erresumaren herena bere esku utzi zuelarik. Ehizan ari zirela, aitaginarreba hil zuen, eta berriro ihes egin behar izan zuen. [[Iolkos]]eko [[Akasto]] erregeak bere hobenaz garbitu zuen. Patua, alabaina, ez zuen aldeko: Akasto erregearen emazte [[Astidamia]] erregina hartaz maitemindu zen; Peleok, ordea, gaitzetsi egin zuen; Astidamiak, hisiaz, bere senarraren aurrean, Peleori bera seduzitzen saiatu izana leporatu zion. Akastok armarik gabe abandonatu zuen [[Pelion|Peleon mendiamendian]]n, [[zentauro]]ek hil zezaten; baina [[Kiron]] zentauroak salbatu zuen, eta Peleok Akasto eta Astidamia hil zituen.
 
Bestalde, Peleok [[Argonautak|Argonauten]] bidaia eta abenturetan parte hartu zuen.