Xalbador: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
18. lerroa:
«Zuek ezpazerate kontentu, errua ez daukat ez nik» esaldira heltzean, bat-bateko txaloaldia sekulakoa izan zen, bertsolariaren jarduna eten zuen puska batean, azken bi lerroak bota baino lehen. Bertso horrekin, Xalbadorrek ikus-entzuleen artean sortuak ziren bi muturretako jendea elkartzea lortu zuen. Bere jatorrizko [[behe-nafarrera]] alde batera utzita, entzule gehienen euskalkian —[[gipuzkera]]z— moldatu zuen bertso hori, eta horrela haien bihotzetara heltzea lortu.
 
[[File:Bertsolariak 1970eko hamarkadan.jpg|thumb|260px|Xalbador (eskuinetik lehena) beste zenbait bertsolariren ondoan, [[1970eko hamarkada]]ko saio batean]]Xalbadorren bertso horren ostean, entzuleek haserrea eta desadostasuna epaimahaiaren erabakiagatik izan zela ikusarazi nahi izan zuten. Gertakari hartatik aurrera, Xalbadorren aldeko maitasun erakustaldiak areagotu egin ziren. Gainera, epaileei beren haserrea erakusteko aukera ez zuten alferrik galdu: epaimahaiko kide bat zutitu zen batean, ikusleek gogor txistukatu zuten, eta txistualdi hura epaimahaiko kidea pilotalekuko pasabidetik zehar bozkagunera zihoan denbora guztian luzatu zen. Gertakari haren ondoren lehiaketa gorabeherarik gabe joan zen.<ref>{{es}} Félix IRAZUSTABARRENA ARSUAGA: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/17383 «Fernando Aire Etxarte ''Xalbador''»], ''Auñamendi Eusko Entziklopedia''.</ref>
 
Egiaz, baina, Xalbadorri jo zitzaizkion txistuekin, epaimahaia ez zen ausartu hari txapela ematera. Bertsolariek eta bertsozaleek askotan aipatu izan dute geroztik egun hartan Urepeleko artzainarekin egindako bidegabekeria. 1968ko otsailean antolatu zen sariketan, ordea, [[Inazio Eizmendi|Basarriren]] eta Xalbadorren artean banatu zen ehun mila pezetako lehen saria.<ref>Mikel ATXAGA: [http://www1.euskadi.net/euskara_sustapena/bidegileak/datos/xalbado.pdf ''Xalbador''], Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 1993.</ref>