«Peio Serbielle»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
1989an argitaratu zuen lehen diskoa, !..., [[Agorila]] diskoetxearekin: marrazki batean harridura ikur bat ikusten da diskoaren azalean. 1990ean, Radio Francek antolatutako lehiaketa irabazi zuen, [[Perigueux]] hirian, eta Universal diskoetxe multinazionalak bi diskorako kontratua egin zion. Bigarren diskoak [[Ene soek]] (Polydor-Universal, 1992) zuen titulu. Hartan bildu zituen "[[Ara nun diran]]" eta "Maiteminaren kantuak" abestiak. [[Montreal]]en (Quebec), [[Bulgaria]]n, [[Arroxela]]n (Frantzian), [[Paris]]en eta [[Alemania]]n abestu zuen, 1993 eta 1994. urteetan.
 
1994an kaleratutako diskoan (Zuk egin gaua, Polydor-Universal), maitasuna da gai nagusia. «Amodiozko istorioak unibertsalak dira. Herri bakoitzak badu amodiozko istorioari buruz errateko manera bat, bere forma. Horrekin joaten gara besteengana», azaldu zuen elkarrizketa batean. [[Sarajevo]]ri abestu zion kantu batean, "Sarajevo dantzan," baina «beste edozein herritakoa izan daiteke» bertan agertzen duen egoera aldrebesa. Bi disko horietan [[Jean Pierre Mader]] musikari eta ekoizle frantziarrarekin lan egin zuen Serbiellek. Ordurako kantari profesionalaren bidea hartua zuen, eta ez zitzaion damu.
{{esaera2|Aukera hori egiten delarik, bizitza triste batetatik ateratzeko, arnasaren hartzeko egiten da, pixka bat ametsetan biziz ere (...). Uste dut gure lurra galtzen ari garela, bizi baikara galdu bagenu bezala. Alta, bortxatuak gara irabaztera: mundua horretara doa, ezberdintasunetara, ez da beste aterabiderik. Zergatik hain hertsiak egon?}}
 
2006ko otsailean kartzelatik irten eta askatasuna dastatu ostean argitaratu zuen triptiko horretako lehena: [[Naiz]] (H.K. Records, 2007). «Horrelako bizipen batetik ez da dohainik ateratzen», esan zuen Serbiellek. Eta kartzelako egonaldiak sakonki markatu zuela aitortu. Renaud kantari frantziarra, [[Nadine Rossello]] errezitatzaile italiarra, Xaramela abesbatza, Arnaga hari laukotea eta [[Philippe Ezkurra]]k, besteak beste, lagundu zioten Serbielleri diskoa osatzen. Naiz diskoa hirukoaren lehen oina da, gero Zara eta Gara lanak gauzatzeko helburua baitu dagoeneko Serbiellek.
 
2008. urtean ''Xan naiz ni'' film laburrean parte hartu zuen Serbiellek, [[Marc Large]] diseinatzaile eta idazlearekin eta [[Patrice de Villemandy]] zinemagilearekin. Pirinioetako mitologia eta kondairei buruz Largek idatzitako ''Xan de l'ours'' liburuan oinarrituta dago filma. Serbiellek ahotsa eta musika jarri ditu.
 
== Diskografia ==
* ''Zuk Egin Gaua'' ([[Polydor]], 1994)
* ''Euskadi kanta lur'' ([[Declic Comunication]], 1997)
* ''Egon'' ([[Sony]], 2006)
* ''Naiz'' ([[HK Records]], 2007)
* ''Zara'' (2014)
 
 
{{bizialdia|1955eko||Serbielle, Peio}}
 
[[Kategoria:Euskal abeslariak]]
[[Kategoria:Domintxaintar-berroetarrak]]