Pedro Lopez de Montoia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
2. lerroa:
'''Pedro Lopez de Montoia''' ([[Guardia]], [[Araba]], [[1542]] – ?), humanista eta pedagogoa.
 
== Biografia ==
Haren biografian hutsune handiak daude. [[1542]]ko [[urtarrilaren 12]]an bataiatu zuten baina bere jaiotze data zehatza ez da ezagutzen. [[Salamancako Unibertsitatea]]n ikasi zuen, 1563an arteko batxilergoaren titulua eskuratuz. Urte berean [[Teologia]] Fakultatean matrikulatu zen. 1569an [[Salamanca]]ko Colegio Trilingüen [[prebenda]] bat eskuratu zuen eta ikastetxeko [[errektoreorde]] izendatu zuten. 1571an Madrilera joan zen. Han Stúñiga y Requeséns familiaren babesa jaso zuen eta bere bi liburu nagusiak idazteari ekin zion: ''Libro de la buena educación y enseñanza de los nobles'' (1595) eta ''De recto usu divitiarum''. [[Inkisizioa]]ren tribunalaren liburuen [[zentsura]]tzaile izan zen. Nahiz eta biografiaren arabera apaiz itxura izan, datu hori ez dago dokumentatuta.<ref>Ángeles Galino, 647.or.</ref>
 
== Ideia pedagogikoak ==
Ideia horiek ''Libro de la buena educación y enseñança de los nobles en que se dan muy importantes avisos a los padres para criar y enseñar bien a sus hijos'' liburuan jaso zituen. Liburu honetan idazle klasikoen eragina nabaria da, besteak beste, [[Zizeron]]ena, [[Plutarko]]rena, [[Seneka]]... [[Joanes Uharte Donibanekoa|Juan Huarte de San Juan]] medikuaren [[eugenesia]] eta [[eragin psikosomatiko]]en inguruko eragina izan zuen bestetik ere. Montoiak haurraren psikologia bereziki ikuspuntu erlijiosotik landu zuen, heziketa erlijiosoa eta moralaren garrantzia azpimarratuz. Liburuaren helburu nagusia aristokraziaren formakuntza egokiaren bidea erakustea zen eta horretan ezinbestekoa zen haurraren irakaskuntza.
 
Beste ideia askoren artean, garaikideak diruditen zenbait ideia defenditzen zuen:
17. lerroa:
* ''De recto usu divitiarium'', 1580.
* ''Los cuatro libros del Mysterio de la Missa con unas annotaciones sobre el Sagrado Canon'', 1591.
* ''Libro de la buena educación y enseñança de los nobles en que se dan muy importantes avisos a los padres para criar y enseñar bien a sus hijos''. Madril: Viuda de P. Madrigal, 1595.
* ''De concordia sacrarum editionum'', 1596.
 
== Bibliografia ==
* E. Hernández Rodríguez, ''Las ideas pedagógicas del doctor Pedro López de Montoya'', Madril: CSIC, 1947.
* María Teresa Díaz Allué, "Pedro López de Montoya". Zenbait egile: ''Textos pedagógicos hispanoamericanos'', Ángeles Galino zuzendaria, Madril: Narcea S. A, 1984 (4.arg.), 409-430 or.
 
== Erreferentziak ==
31. lerroa:
 
{{bizialdia|1542ko|ezezaguna|Lopez de Montoia, Pedro}}
 
[[Kategoria:Guardiarrak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko pedagogoak]]