Qing dinastia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
37. lerroa:
 
[[1894]] eta [[1895]]an [[Korea]]ren inguruko gaiengatik [[Lehen Txina-Japonia Gerra]] izan zen. Gerra honetan Korea eta Taiwan galdu zituen eta hauek Japoniaren esku geratu ziren. Galdu zutenez jendea altxatu eta [[errepublika]]ren aldeko aldarri handiagotu zen.
 
== Historia ==
=== XVIII. mendea ===
Mendearen lehen erdian [[Erdialdeko Asia]]ren kontrola lortzeko borroka egin zuen [[oirate]]en aurka. [[Kangxi]] enperadoreak euren lider [[Galdan]] garaitu zuen 1696an, baina oirateak berriro itzuli ziren Galdanen ilobarekin. 1717an [[Tibet]] konkistatu zuten [[Lamaismo]]aren zentroan influentzia ziurtatzeko, [[mongoliar]] gehienak erlijio honetakoak baitziren. Tibetar elitean atal batekin aliatuta, Qing dinastiak inbasoreak kaleratu zituen Tibetetik, eta Txinaren burujabetzaren pean jarri. Ondoren, kanpaina ugariren ostean, 60 urtez agindu zuen [[Qianlong]] enperadoreak Oirateen inperioa suntsitu zuen [[1750]]ean. [[Tarim arroa]] osoa euren esku geratu ostean, 1759an inoiz izandako hedapenik handiena eskuratu zuen Txinak<ref name="txina1">{{Erreferentzia|izenburua=Die Welt im 18. Jahrhundert|argitaletxea=Mandelbaum-Verl|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/730415144|isbn=9783854763239|pmc=730415144|sartze-data=2019-03-10}}</ref><ref name="txina2">{{Erreferentzia|izena=Vogelsang,|abizena=Kai.|izenburua=Geschichte Chinas|argitaletxea=Ph. Reclam|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/793191654|isbn=9783150108574|pmc=793191654|sartze-data=2019-03-10}}</ref>.
 
Mende osoan zehar desgrabazio fiskalek, azpiegituratan egindako inbertsioek, nekazal-teknologiaren hobekuntzak eta Ameriketatik etorritako landare berriek txinatar populazioa bikoiztu zuten, eta ekonomia nabarmen hazi zen. Txinako hego-ekialdean, bereziki, nekazaritza espezializatua inoiz ikusi gabeko eskalan hedatu eta garatu zen, etxebizitzen gutxiengo batekin biziraupen-nekazaritzan mantenduz. Ekonomikoki emaitza onak ematen zituzten alde egindako apustua hain handia izan zen ezen Txinak [[arroz]]a inportatzen amaitu zuen mendea. Txinako nekazarien bizi baldintzak eta egoera ekonomikoa frantziar nekazariena baino askoz hobea zen; biztanleria handitzearen aldeko neurrietako bat biltegietan gordetzen ziren elikagaiak erabiltzen izan zen, goseteak asko murriztuz. Inperioaren erdialdean hainbeste handitu zen biztanleria, ezen migrazioak oso handiak izan ziren inperioaren kanpoaldera, bereziki hego-ekialdera. Hala ere, mendearen bigarren erdian, geroz eta gutxiago ziren gordetzen ziren elikagai gehigarriak eta nekazaritza-lur berriak, eta biztanleria-hazkuntzari aurre egitea zailagoa zen. Administrazioak, gainera, arazoak zituen. Gaizki ordaindutako funtzionario lokalen artean ustelkeria hedatu zen, eta hauek zerga geroz eta handiagoak ezartzen hasi ziren, estatuaren zerbitzuak murrizten zituzten bitartean. Inperioaren periferian matxinada armatuak izan ziren, erreprimitzeko zailak. [[Loto Zuria]]ren altxamenduak garrantzi berezia izan zuen.<ref name="txina1" /><ref name="txina2" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Spence, Jonathan|abizena=D.,|izenburua=The search for modern China|url=https://www.worldcat.org/oclc/24536360|edizioa=First Norton Paperback edition|isbn=0393307808|pmc=24536360|sartze-data=2019-03-10}}</ref>
 
Industria ere handituz joan zen, bai kopuruan zein fabrika horien tamainan, zein ekoiztutako objektuen kopuruan ere. Oihalgintza, meatzaritza eta [[portzelana]]ren produkzioaz gain, [[te]]aren prozesamendua industria garrantzitsua ere bazen. Enpresa batzuen helburu bakarra esportazioa zen. Adibidez, enpresa batzuek europar eskariari egiten zioten aurre, [[Txineria]] modan baitzegoen. XVIII. mendean Txinan merkataritza indartsuz zuen India, Europan eta Hego-ekialdeko Asiarekin. [[1759]]tik aurrera enpresek kantoien bidez edo baimendutako enpresa komertzialen bidez bakarrik esportatu zezaketen.<ref name="txina2"/>. Britainiarren [[Macartney Misioa]]k merkataritza liberalizatzea eskatu zuen, baina enperadoreak ez zuen onartu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Qianlong, letter to George III (1792)|url=http://www.history.ucsb.edu/faculty/marcuse/classes/2c/texts/1792QianlongLetterGeorgeIII.htm|aldizkaria=www.history.ucsb.edu|sartze-data=2019-03-10}}</ref>.
 
Hazkuntza ekonomiko eta demografikoarekin batera urbanizazio garrantzitsua gertatu zen. [[Pekin]] munduko hiririk handiena zen garai horretan. Hala ere, hiriko biztanleak kopuru osoaren ehuneko txiki bat baino ez ziren. Hiria, hala ere, kulturaren bektore izan zen, artisautza, merkataritza, idazketa, mugikortasuna eta publizitatearekin. Hirian emakumeek ere espazio berriak izan zituzten jarduera ekonomikoa garatzeko.<ref name="txina2" />
 
Qing dinastiako mantxuriarrek Txina modu autoritarioan kudeatu zuten. Funtzionarioak aukeratzeko sistema azterketa bidezkoa zen, batez ere inperioaren ideologia ofiziala zen [[neokonfuzianismo]]ari buruzko ezagutzetan oinarritua.
 
== Erreferentziak ==