Xiismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
Maddi (eztabaida | ekarpenak)
Grafia
3. lerroa:
'''Xiitak''' [[Islam]]aren adar garrantzitsuena dira, [[sunismo|sunitekin]] batera.
 
''Xiita'' izena ''shī'at 'Alī'' esaeratik dator, [[arabiera]]z "Aliren alderdia". [[Mahoma]] [[profetak]], [[632]]. urtean hil zenean ez zuen bere oinordetzari buruz ezer zehazturik utzi, eta horrek alderdien arteko borrokak ekarri zituen. Alderdi batek, profetaren suhi eta lehengusu Ali [[Ali ibn Abi Talib]] defendatu zuen legezko [[kalifa]] ("ondorengo") bezala, profetaren gertueneko pertsona izan zela argudiatuz. Hala, kalifa izateko izendatu ziren guztiak, xiitek banan banan errefusatu zituzten: [[Abu Bakr]], Omar eta Otmán. Hiru horien ondoren, Alik kalifa izatea lortu zuen. [[Omeiatar Kaliferria|Omeiarren]] leinukoa zen Muawiya Siriako gobernadoreak, ordea, Aliri leporatu zion aurreko kalifaren hilketa. Omeiatarrak Aliren izendatzearen aurka azaldu ziren, honekin gerra odoltsu bat hasi zen. Azkenean, bi aurkariek erabakia epaile neutral baten eskuetan uztea hitzartu zutenean, Aliren alderditik [[jariyi]]en adarra ez zen konponbidearekin ados agertu, eta xiiten taldetik bereizi zen (jariyi: ''bereiztea''). Jariyi batek [[661]].ean Ali hil zuen, eta egun berean Muawiya eta epailea hiltzen saiatu ziren. [[Jariyi]]en ustez, kalifatza ez da leinu edo familia jakin batentzako titulua; musulmanen artean duinenari eman behar litzaioke, "esklabu beltza izanagatik ere".
 
Xiitek Hasan, Aliren semea, hartu zuten oinordeko eta honek aginteari uko egin ondoren, Husain anaia. Husainek matxinada bat gidatu zuen Omeyatarren aurka, eta [[680]]. urtean hil zuten, [[Karbala|Kerbalan]] ([[Irak]]) gudukatzen ari zela. Husainen martirio eta heriotzak xiiten eta geroago [[sunismo|sunita]] deituko zirenen arteko bereizkuntza markatu zuen.
10. lerroa:
 
== Sinismena ==
Fededunek Imam izeneko gidari nagusi baten beharrean sinesten dute, honek fededunaren bizimodua modu islamiar egokian zuzendu dezan. Xiitek [[imam]] deitzen dutena, sunitentzat [[kalifa]] da. Sunitentzat, kalifa (arabieraz, "ondorengoa") Quoram leinuko kideen artetik hautatu behar zen, hau da, profetaren leinutik; xiitentzat, aldiz, Ali eta bere ondorengoak dira legezko oinordekoak. Xiiten Imam hau ordea, ezkutuan bizi da naturaz gaindiko ahalmen bati esker (''gayma'') eta munduaren amaiera iristen denean azalduko da jendartera. Sinesmen hori sorrarazi zuen arrazoia, xiitek jasandako zanpakuntzan ikusi izan da: Husainen ondorengo imam guztiek, hurrenez hurren, heriotza bortitza izan zuten omeyatarren eskutik eta, ''gayma''ren gertakizun miragarria kalifen jazarpena saihesteko asmatu zen. Xiien adar baten arabera ('''Ismaili''' edo ismailiarrakismaildarrak), Ismail zazpigarren imama fenomeno honen bitartez desagertu zen. Xiita gehienentzat ('''imami''' edo imamiarrakimamdarrak), aldiz, Ismail benetan hil zen, eta beraz, bere oinordekoak legezko imamtzat hartzen dira. Imamiarrek ere, ordea, beranduago susmoa zabaldu zuten 874. urtean hamabigarren imamak gisa bereko botere bereziei esker espetxetik ihes egin eta desagertu egin zela, beren ''gayma'' propioa asmatuz. Ezkutatzearen fenomenoak ezaugarri [[esoterismo|esoteriokoak]] ematen dizkio xiismoari.
 
Hamabi Imamem genealogia:
20. lerroa:
(2)Hasan(.670) (3)Husein(.680)
(4) Ali Zeyn al-Abedin al-Sayyad(.713)↔Zayd(.740) (zaiditarrakzaidiak)
(5)Mohammad al-Baqer(.732)
(6)Yaafar al-Sadeq(.765)↔Ismail(.755) (ismailitarrakismailiak)
(7)Musa al-Kazem(.799)
30. lerroa:
(8)Ali al-Reza(.818)
(9)Mohammad al-Yavad,al-taqiTaqi(.835)
(10)Ali al-Hadi,al-Naqi(.835)
36. lerroa:
(11)Hasan al-Zaki,al-Askari(.874)
(12)Mohammad al-Mahdi(874-n desagertua)(imamitarrakimamiak)
 
== Berezitasun doktrinalak ==
42. lerroa:
 
== Zatiketak ==
Erlijio guztietan bezala, pentsamendu ezberdinak daude, eta honen ondorioz xiitak ondorengo taldeetan banatuta daude: [[imamitar|imamiak]]rak (gehiengoa), [[ismailitar|ismailiak]]rak, [[zaiditar|zaidiak]]rak eta [[alauitar|alauiak]]rak.
Hauei, beste gurtza-talde txikiagoak erantsi behar zaizkie, islamiar eta xii jatorria izan arren, musulman gehienek musulmantzat hartzen ez badituzte ere. Talde minoritario hauek, [[druzoak|drusoak]] eta [[alevi]]ak dira.
 
53. lerroa:
Musulmanen % 10-15 dira xiiak. [[Iran]]en, [[Azerbaijan]]en, [[Irak]]en, [[Bahrain]]en eta [[Libano]]ko hegoaldean gehiengoa dira. [[Siria]]n, [[Afganistan]]en eta [[Pakistan]]en, gutxiengo batzuk daude.
 
Drusoak, [[Siria]] eta [[Libano]]ko hegoaldea eta Israeleko iparraldearen artean daude. ZaiditarrakZaidiak berriz, [[Yemen|Yemengo]]eko gehiengoa dira.
 
AlauitarrakAlauiak ugari dira [[Turkia]]n eta Sirian.
 
{{commonskat}}