Karol Szymanowski: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Maciej
 
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Karol Maciej Szymanowski''' ([[Tymoszówka]], [[Ukraina]], [[1882]]ko [[urriaren 6]]a - [[Lausana]], [[Suitza]], [[1937]]ko [[martxoaren 29]]a) [[polonia]]r [[musikagile]]a izan zen. 1906-1908. urteetan [[Berlin]]en eta [[Leipzig]]en bizi izan zen, eta [[Richard Wagner|Wagner]], [[Max Reger|Reger]] eta [[Strauss (argipena)|Strauss]] musikagileen lanak aztertu zituen. Haien eragina nabaria da idatzi zituen lehen sinfonietan. Geroago, [[Igor Stravinski|Stravinskik]] eta [[Claude Debussy|Debussyk]] ere eragina izan zuten haren lanetan. 1926. urtean [[Varsovia]]ko kontserbatorioko zuzendari izatera iritsi zen. Pianista bikaina zen, eta maila handiko lanak idatzi zituen musika-tresna horretarako. Szymanowskiren lan aipagarriak dira: operak, ''Hagith'' (1912-1913), ''Rogerio erregea'' (1920-1924); ''Harnasie'' (1926-1931) balleta; pianorako ''Metopak'' (1915) eta ''Maskarak'' (1916); ''Laugarren sinfonia ''(1931-1932); ''Stabat Mater'' (1925-1926), eta korurako ''Veni Creator'' (1930).
 
== Erreferentziak ==