Marie-Anne Pierrette Paulze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Marie-Anne Pierrette Paulze''' edo '''Marie Lavoisier''' ([[Montbrison (Loire)|Montbrison]] ([[Frantzia]]), [[1758]]ko [[urtarrilaren 20]]a - [[Paris]] ([[Frantzia]]), [[1836]]ko [[otsailaren 10]]a) [[frantziar]] [[kimika]]ria eta noblea izan zen<ref name=":0">{{Cite aldizkari|hizkuntza=|izenburua=Encyclopedia of world scientists|urtea=2001|abizena=Oakes, Elizabeth H.|izena=|orrialdeak=429–430|orrialdea=|argitaletxea=New York, NY: Facts on File.|ISBN=9780816041305}}</ref>. '''Kimika modernoaren ama''' bezala ezagutzen da. [[Antoine Lavoisier]] zientzilariaren emazte gisa aurkeztua izan ohi den arren bien lankidetzatik aurkikuntza garrantzitsuak etorri ziren<ref name=":0" />. Lan zientifiko asko itzuli zituen eta [[metodo zientifiko]]aren estandarizazioan berebiziko garrantzia izan zuen.
 
== Biografia ==
Jacques Villee Paulze aita ''Ferme Générale''-ko abokatua zen. Claudine Thoynet Paulze 1761 urtean hil zen, Mariek 3 urte zituela eta aitak komentu batean sartu zuen<ref name=":0" />. Hamairu urte zituela Amervalgo kondearen ezkontza proposamena jaso zuen. 50 urteko gizona zen<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Lavoisier in the year one : the birth of a new science in an age of revolution|urtea=2005|abizena=Bell|izena=Madison Smartt|orrialdeak=|orrialdea=13|argitaletxea=New York: W. W. Norton.|ISBN=9780393051551}}</ref>. Aitak ezkontzari uko egin nahi izan zion baina presio handiak jasan zituen, orduan bere lankide bati eskaini zion alaba, Antoine Lavoisier zen lankide hura. 1771ko abenduaren 16an ezkondu ziren, Mariek 13 urte zituen eta Antoinek 28<ref name=":0" />.
 
1775ean Antoine Lavoisierrek ''Ferme Générale'' utzi eta Parisko arsenalera joan zen [[bolbora]] administrari lana egitera<ref name=":0" />. Kimikarako zaletasuna beti izan zuen baina orduan aukera izan zuen laborategi bat egiteko. Marie ere asko zaletu zen eta senararren laborategian jarduera aktiboa izaten hasi zen. Antoneren lankideak ziren Jean Baptiste Michel Bucquet eta Philippe Gingembrek formakuntza sakona eman zioten. Lavisier bikoteak orduak pasatzen zituen laborategian. Mariek ikerketa zientifikoak itzultzen zizkion senarrari [[ingeles]]etik [[frantses]]era. Flogistoaren teoria bizirik zegoen garai hartan [[Richard Kirwan]]en ''Essay on Phlogiston and the Constitution of Acids'' lana itzuli zuen, bere iritzi kritikoa gehituz eta lanak zituen akats metodologikoak identifikatuz<ref name=":1">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=International Women in Science a Biographical Dictionary to 1950|urtea=2002|abizena=Haines|izena=Catharine M.C.|orrialdeak=167–168|orrialdea=|argitaletxea=Santa Barbara: ABC-CLIO.|ISBN=9781576075593}}</ref>.
 
1789 urtean Lavoisierrek kimikaren munduan giltzarria izan zen ''Traité Élémentaire de Chimie'' ("Oinarrizko kimikaren tratatua") argitaratu zuen. Kimika arloaren eremu anitzak bateratzeaz gain materiaren kontserazioaren legea plazaratu zuen, flogistoaren teoria erabat baztertuz. Marieren hamairu marrazki zituen liburuak, laborategiko tresneriaren marrazki zehatzak ziren.
 
1794 urtean [[Frantziako Iraultza]]ren barneko [[Izu Garaia]]n Marieren aita eta senarra atxilotu zituzten ''Ferme Générale''-n postu nabarmena izan zituztelako. Marie saiatu zen Antoine askatzen, zientzilari handia zela esanez eta Frantziaren onerako aurkikuntza garrantzitsuak egin zitzakeela argudiatuz. Ez zuen lortu ordea eta aita eta senarra egun berean exekutatu zituzten, 1794ko maiatzaren 8an<ref name=":0" />. Frantziako gobernuak ondasun guztiak konfiskatu zituen, bai eta Lavoisierren dokumentu, ikerketa eta laborategiko tresneria guztia ere. Mariek ordea lortu zuen Antoine Lavoisierren memoriak argitaratzea, ''Mémoires de Chimie'', lortutako printzipio kimikoak zabaldu ziren horrela.
 
1804 urtean [[Benjamin Thompson]] fisikari estatubatuarrarekin ezkondu zen. Mariek Lavoisier abizena mantentzeko borrokatu zuen baina ez zitzaion onartu eta bien arteko erlazioa berehala eten zen<ref name=":1" />.
 
1836ko otsailaren 10ean hil zen Parisen, 78 urte zituela<ref name=":0" />. Hil aurretik Antoine Lavoisierri konfiskaturiko dokumentazioaren gehiengoa berreskuratzea lortu zuen.
 
== Kimika ekarpenak ==
19. lerroa:
 
== Marie margolaria ==
1785 eta 1786 artean [[Jacques-Louis David]] margolariak formakuntza artistikoa eman zion<ref name=":1" />. 1787an Davidek Marie beraren erretratua egin zuen. Formakuntza hau ezinbestekoa izan zen kimika liburuetako ilustrazio argigarriak egiteko. Aipatzekoa da Mariek [[Benjamin Franklin]]en erretratua egin zuela, garaiko zientzilari handienetakoa, eta bere egongelan ezarri zuela koadroa.
 
== Erreferentziak ==