Energia zinetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
...
185.128.168.7 (eztabaida) wikilariaren 6764663 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
7. lerroa:
Energia zinetikoa <math display="inline">E_\text{k}</math> sinboloaz adierazten da, eta nazioarteko SI unitate-sisteman, beraren unitateak J sinboloa du eta '''joule''' deitzen da, [[James Prescott Joule]] (1818-1889) fisikariaren ohorez. Honelaxe adierazten da joule unitatea oinarrizko unitateen bidez: 1 J = 1 kg·m<sup>2</sup>·s<sup>–2</sup>.
 
Energia zinetikoak zerikusia dauka fisikaren beste kontzeptu batzuekin, hala nola lanarekin, [[indar]]rarekin eta [[energia]]rekin. Energia zinetikoa izateko, objektuak mugimenduan egon behar du, eta beste gorputz batekin talka egitean, gorputz hori mugitzeko gai izan behar du, [[Lan (fisika)|lan]] bat sorraraziz...
 
Edozein indar-eremutan, indar biziaren teoremaren arabera, partikulan eragindako [[Lan (fisika)|lanak]] bere energia zinetikoaren aldaketa adierazten du (<math display="inline">W=\Delta{E_\text{k}}</math>). Eremu kontserbakorretan, ostera, <math display="inline">E_\text{p}</math> energia potentziala izanik  betetzen denez, <math display="inline">\Delta{E_\text{k}}=-\Delta{E_\text{p}}</math> betetzen da. Hau da, eremu kontserbakorretan partikulak irabazten duen energia zinetikoa energia potentzialaren galeraren ondorioz dator. Aldiz, energia zinetikoa galtzeak energia potentzialaren irabazia dakar, hein berean.