Fundamentalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Espainiako eta Hego Euskal Herriko integrismoa
20. lerroa:
 
== Espainiako eta Hego Euskal Herriko integrismoa ==
{{sakontzeko|Alderdi Integrista}}
 
[[Espainia]]n [[karlismo]]aren barnean sortu zen integrismoa, baina [[1888]]. urtean hartatik bereizi eta Partido Católico Nacional alderdi politiko integrista sortu zen [[Ramón Nocedal]]en eskutik. Garrantzia izan zuen Hego Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere. Bereizketa hartan arazo pertsonalek zer esan handia izan zuten arren, ideologia eta politika mailako faktore batzuek ere izan zuten bere eragina, integristek ez baitzituzten inola ere onartu karlisten arteko zenbait buruzagik liberalen aldera abiarazi nahi izan zituzten harremanak. Integrismoak, hala ere, ez zuen arrakasta handirik inoiz izan, eta errepublikaren garaian integristak karlisten alderdian sartu ziren berriro.