Heste: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
10. lerroa:
 
=== Geruzak ===
Hesteak hainbat geruzaz osatuta daude; geruza hauek aldatu egiten dira heste-zati batzuetatik besteetara. Barrutik kanpora, geruza horiek horrela daude kokatuak: mukosa, submukosa, muskularra eta serosa<ref name=":0" />.
 
* Mukosan mukia jariatzen duten [[guruin epitelial]]ak daude; hor dauden biloxkek hesteko azalera handitzen dute eta, horren ondorioz, xurgapen-eremua zabalagoa da, elikagaiak xurgatu ahal izateko.
18. lerroa:
 
=== Xurgapen-prozesua ===
Xurgapen-prozesuan material elikagarriak barne-ingurunera sartzen dira, hots, [[odol]]era, eta baita [[interstizioetako likido]]ra ere. Xurgapen-prozesuaren atalik handiena heste meharrean gertatzen da. Xurgapen-prozesuan, substantzia xurgagarri edo asimilagarriak heste-argitik barne-medioraino iragaten dira<ref name=":0" />.
 
Elikagaietan dauden [[proteina]]k, [[karbohidrato]]ak eta [[lipido]]ak, ezin dira hartutako moduan xurgatu. Lehenik, [[entzima|entzimen]] bidez, konposatu sinpleagotan apurtu behar dira. Elikagai-mota bakoitzarentzat (proteinentzat, karbohidratoentzat eta lipidoentzat) entzima espezifikoak daude. Entzima horiek digestio-hodira jariatzen dira digestio-prozesuan.
 
Elikagaiak konposatu sinpleagotan transformatu eta gero, konposatu horiek heste-hoditik odolera iragan behar dute. Prozesu hori burutzeko garraio-mekanismo zenbait daude<ref name=":0" />:
 
* Barreiadura.
30. lerroa:
* [[Osmosi]]a.
 
Konposatu horiek, odolera pasatu ahal izateko, hainbat hesi gainditu behar dituzte<ref name=":0" />:
 
* Zelulen gainean dagoen muki-geruza.