«Michel de Montaigne»: berrikuspenen arteko aldeak

Montaigneren filosofia osatu dut (Wikipedia frantsesetik 2019)
(Montaigneren filosofia (Wikipedia frantsesetik) (2019))
(Montaigneren filosofia osatu dut (Wikipedia frantsesetik 2019))
 
Esperientzia ezinbestekoa da Montaigneren hezkuntza sisteman. Tutoreak ikasleak esperientziaz irakatsi behar dituela defendatzen zuen, memorizatze hutsak ez duelako balio gehiegirik. Liburuen bidez soilik ikasirik, eta memoriara bakarrik erreduzituz, ikasleak heldu pasibo bilakatzen direla esaten du, itsuki obeditzen dutenak inolako pentsatzeko gaitasunik gabekoak. Esperientzia liburuen gainetik dago bere ustez. Bidaiak, praktika eta giza interakzioa sustatu behar ziren bere ustez. Ikasleak, horrela, ikasle aktibo bilakatuz<ref>{{Cite aldizkari|hizkuntza=en|izenburua=Painting With Impasto: Metaphors, Mirrors, and Reflective Regression in Montagne's 'Of the Education of Children.|urtea=2012|abizena=Worley|izena=Virginia|orrialdeak=|orrialdea=70|argitaletxea=Educational Theory|ISBN=}}</ref>
 
=== Montaigneren ezagutza ===
Horrela, gradualki bere izaerara moldatuko den filosofia pertsonal bat lantzera iritsiko da, nahiz eta hurbiltasun handiz ikusten duen filosofia grekoaz horniturik egon. Pierre Villey-ren ustez, Montaigneri ez zaio sistema bat bilatu behar, bere ideien arteko lotura bakarra bere pertsona, bere gustuak, bere beharrak eta bere ohiturak baitira.<ref>{{Cite book|hizkuntza=fr|izenburua=Les Sources et l’évolution des Essais de Montaigne|urtea=1908|abizena=Villey|izena=Pierre|orrialdeak=|orrialdea=432.|argitaletxea=Hachette|ISBN=}}</ref>
 
Montaigneren epikureismoa denborarekin areagotuko da, baina eszeptiko izaten jarraituko du, eta ezingo du bere usteengan konfitatu. Montaigneren ezagutza, jende arruntarentzako ezagutza bat da, hori zelarik bere lanaren helburua. Natura jarraitzen erakusten digu, askatasunaren mantentzea, geure buruan gehiegi ez sinestean, tolerantzian, bizitzarekiko maitasunean eta hau dastatzen jakitean, plazeren inguruan, etab.
 
== Lanak ==