«Michel de Montaigne»: berrikuspenen arteko aldeak

Montaigneren filosofia (Wikipedia frantsesetik) (2019)
(Haur hezkuntza (Ingelesetik))
(Montaigneren filosofia (Wikipedia frantsesetik) (2019))
 
“Fede oneko liburua da hau, irakurle. Hasieratik ohartarazten zaitu berarekin ez diodala neure buruari etxekoi edo pribatua ez den helbururik proposatu. Zeure zerbitzurako edo neure gloriarako arretarik ez dut beregan jarri: nire indarrak ez dira jomuga horretara iristeko gai. (…) Munduaren onespena bilatu izan balitz: hobe konpondu nintzatekeen eta planta prestatuagoa adieraziko nukeen. Nire forma xume, natural eta ohikoenean ikusia nahi dut izan hemen, itxurakeria edo artifiziorik gabe: neure burua baita marrazten dudana.” </blockquote>
 
== Montaigneren filosofia ==
“Bizitzen irakasten digun zientzia da filosofia”<ref>{{Cite book|hizkuntza=fr|izenburua=Essais I|urtea=2002|abizena=Montaigne|izena=Michel de|orrialdeak=|orrialdea=201|argitaletxea=Quarto Gallimard|ISBN=|atala=26|itzulpena-izenburua=Les Essais (en français moderne)}}</ref>. Esan zuen Montaignek. Filosofia, norbanakoari esentziala dena (heriotza, maitasuna, laguntasuna, haur hezkuntza, bakardadea, esperientzia, etab.) aurrean jartzen dion pentsamendu bizia da berarentzat. Bere ustez, ezagutzaren ikaskuntza da: filosofatzea pozik bizitzea da edo ahalik eta poztasun handienarekin.
 
Montaigneren filosofia, bere esperientzien (magistraturak, guda zibilak, gaixotasunak, bidaiak) eta berak irakurritako filosofoen ([[Cato]], [[Epaminondas]], [[Sokrates]]) ondorio da. Bere pentsamenduaren eboluzioa [[Berpizkundea|Errenazimenduaren]] eboluzioaren eskutik iritsi zen, dio [[Pierre Villey]]-ek<ref>{{Cite book|hizkuntza=fr|izenburua=Les Sources et l’évolution des Essais de Montaigne|urtea=1908|abizena=Villey|izena=Pierre|orrialdeak=|orrialdea=516|argitaletxea=Hachette|ISBN=}}</ref>, antzinaroko irakaskuntzak errepikatzen hasi baitzen bere obrak landu haurretik.
 
=== Bere pentsamenduaren garapena ===
Lehen entseiuetan, Montaigne gogotsu agertzen zen, bere garaiko humanista askoren antzera, estoizismoarengatik (Senekarena batik bat): arrazoimen landu bat ahalguztiduna da eta nahimenarekin nahikoa da ezbehar oro konpontzen laguntzeko. 1572an, “ongiaren eta gaizkiaren inguruko gustuak gure iritzien araberakoak direla” (I, 14) demostratzeko entseiu bat idatzi zuen. ''Filosofatzea hiltzen ikastea da'' (I, 20) entseiuan, tonu berberaz, [[Tito Lukrezio Karo|Lukrezioren]] ''[[Gauzen naturaz]]'' lanaren bukaera eta epikureismoa landuko ditu, baina bere burua ikertzen hasten den unetik eta bere izaeraren eta bere benetako beharren kontu egiten denean, Senekaren erremedioak berarentzako bortitzegiak direla pentsatuko du eta ikuspuntu horretatik baztertzen hasiko da gutxika: “Zein da zalantza honen mamia, zeinak giza naturaren ezbehar guztiak aurreikusi nahi izatea egiten duen, zeinak zailtasunez prestatzen gaituen guregana iristeko gai ez diren ezbeharrei aurre egitera? Ez da kolpea bakarrik mintzen gaituena, haizea eta zarata ere badira (…) Ordea, errazena eta naturalena pentsamendutik bereiztea da”<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Essais, III, 12|urtea=2002|abizena=|izena=|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=}}</ref> “Egia da heriotzaren inguruan mintzatu diren adituek herioak berak baino tormentu gehiago eman zutela”<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Essais, II, 37|urtea=|abizena=|izena=|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>
 
[[Plutarko|Plutarkok]], Montaignerengan influentzia handia eragin zuenak, egia absolutu eta zalantza-ezina dutenen aurrean mesfidati izaten lagundu zion. Moralista grekoak, eguneroko bizitzaren behatzaileak, zailtasun psikologikoetara eta barne introspekziora bideratzen du Montaigneren pentsamendua. Plutarkoren eraginpean, Montaignek gogoeta pertsonal batez nahastuko ditu gero eta gehiago bere ''Entseiuak'' eta moral familiar, sinple eta praktiko batekiko gustua agertu zuen. 1576. urte inguruan, [[Sexto Enpiriko]] eszeptiko grekoa irakurriko du, bere pentsamendua eszeptizismora moldatuz: kontuz ibili judizioekin eta gizakiaren espiritua bustitzen duten aurreiritziak defendatzearekin, garai bati edota medio bati dagozkien ideia edo ohiturak direlarik. [[Platon]] eta [[Xenofonte|Xenofonteri]] esker ezagutuko du [[Sokrates]], “Irakasleen irakaslea”<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Essais, III, 13.|urtea=|abizena=|izena=|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>.
 
1578tik gaixorik, minarekiko borrokan, heriotza gero eta gertuago ikusiko du. Ikergai berria izango da berarentzat, bere ideia propioen jabe dela pentsatzen du, originalak. ''Harrokeriaz'' atalean bere burua epaituko du, eta zentzu ona daukanaren meritua onartuko du: “Iritzi onak ditudala uste dut (baina, nork ez du hori uste norberaz?): Horren inguruan daukadan frogarik hoberenetakoa nireganako estima falta da”<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Essais, II, 17|urtea=|abizena=|izena=|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>. Badaki bere ideiak berarekiko erlatiboak direla, ez du nahi jendeak sinetsi behar ez denean sinestea, Montaigneren ustez, bere ideiak bere gogo-aldarteak marrazten dituen pinturak besterik ez dira, ez du nahi bere jarraitzailerik: “Besteek formatzen dute gizona; Esan nion, eta gaizki formaturiko gizona marraztu zidan”<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Essais, III, 2|urtea=|abizena=|izena=|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>
 
== Psikologian izandako eragina ==