2004ko martxoaren 11ko atentatuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
19. lerroa:
| data7 = Zelula jihadista
}}
'''Madrilgo 2004ko martxoaren 11ko atentatuak''' —[[euskara]]z '''M-11''' izenaz ere ezagunak (''11-M'' [[gaztelania]]z)— [[Madril]]go [[Renfe Aldiriak|aldirikoen tren sareko]] 4 [[tren]]etan komando islamista batek egindako eraso terroristak izan ziren, Espainia eta [[Europar Batasuna|Europako]] historia osoko handienak. Goizeko zortzietan ia aldi bereko 10 [[lehergai]]luk eztanda egin zuten lau trenetan. 191 lagun hil eta 1.700 baino gehiago zauriturik suertatu ziren.<ref>[http://www.iiss.org/conferences/counter-terrorism-series/islam-and-terrorism International Institute for Strategic Studies]</ref><ref>[http://jamestown.org/terrorism/news/article.php?articleid=2369921 The Jamestown Foundation]</ref> Beranduago, poliziak lehertu ez ziren beste bi bonba kontrolpean lehertu zituen, eta hirugarren bat indargabetu zuen. Azken horri esker, errudunen lehen zantzuak aurkitu ziren. Aste batzuen ostean, poliziak [[Leganés]]en aurkitu zuen komando islamista. Ezkutatzen zituen etxebizitza eztandarazita, terrorista denak eta [[Espainiako Polizia Nazionala|GEO polizia]] bat hil ziren.<ref>[http://www.findarticles.com/p/articles/mi_qn4158/is_20040316/ai_n12773616 Madrid: The Aftermath: Spain admits bombs were the work of Islamists | Independent, The (London) | Find Articles at BNET.com<!-- Bot generated title -->]</ref>
 
Lehen orduetako zirrara Espainia osoko eta Europako hedabideetara zabaldu zen. Espainiako hauteskunde orokorretarako hiru egun falta ziren, eta tentsioa handia izan zen. Hasieratik, Espainiako gobernuko agintariek, [[José María Aznar|Jose Maria Aznar]] buru zutela, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAri]] egotzi zizkioten erasoak eta ideia hori zabaltzeko ekimenak hartu zituzten, tartean zela bertsio hori zabaltzeko Espainiako enbaxadoreei deitzea. Nazio Batuen Erakundeak, presio horien ondorioz, ETAren ustezko eraso terrorista salatzeko adierazpena onartu zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kronologia: M-11ko atentatuak|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/2060940/m11--2004-urteko-martxoaren-11ko-atentatuen-kronologia/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-03-12}}</ref>