«Gernikako bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
[[Euskal literatura]]k galera bat ere izan zuen. [[Lauaxeta|Estepan Urkiaga "Lauaxeta"]], [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJren]] komisario politiko ibili zela, [[Gernika-Lumo|Gernika]] bonbardatua bisitatzera zeramatzan kazetariekin batera atxilotu eta, [[Gasteiz]]ko espetxera eramana, [[ekainaren 25]]ean fusilatu zuten<ref>[http://lauaxeta.gipuzkoakultura.net/ Gipuzkoa kultura: Esteban Urkiaga, ''Lauaxeta'']</ref>.
 
{{esaera2|Apirilaren 26ko egun hura egunik tristeentzat daukat gogoan. Orain ez naiz negarrez hasiko, baina, zalantzarik gabe, bizi naizen artean ez dut ahaztuko.
 
Denda txiki bat genuen, taberna funtzioa ere egiten zuena, eta han hartu zuten ostatu Loiola gudarostekoek. "Bigarren [[batzoki]]a" deitzen zioten. Guk kanpoan egiten genuen loc edozein tokitan, han gazteak geldi zitezen. Hilabete pasatxoko ume bat nuen nik eta senarra frontean.
 
Astelehena zen. Kanpaien hotsa hasi zen, eta Loiolakoek aterpera bidali gintuzten, udaletxeko plazan zegoen hartara (...). Hamaiketan hasi ziren, eta ez zioten bonbak jaurtikitzeari utzi hirurak aldera arte. Aterpetik txistu hotsak entzuten genituen, eta ondoren leherketak, eta tartean metrailadoreak (...).
 
Bonbardaketa amaitu ondoren, guztia mugituta zegoen (...). Atera nindutenerako iluntzen hasita zegoen. Ez nuen askorik ikusten, baina gogoan dut Urrutia etxekoen aitak heldu ninduela lehenengo, eta negarrez hasi zen. Etxea suntsituta zegoenez, Bilbora eraman gintuzten (...).
 
Alde egin genuenok latzak pasatu genituen, baina han gelditu zirenek (...), gauza jakina da, Gernikan mairuak sartu ziren, eta izugarrikeria latzak egin zituzten. Neska bati..., ez dut izenik esango, ziurrenik familiari ez baitzaio gustatuko. Beste bati..., beno, bestearen izenik ere ez dut esango, bizi da oraindik eta...|Juanita Arzanegiren lekukotza, [[Punto y hora]]}}
 
=== Heriotzak ===
12.789

edits