«Egan (musika taldea)»: berrikuspenen arteko aldeak

t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
2002an abeslari berri bat sartu zen taldera: [[Idoia Uralde]] eta [[2004]]ean formatu berria estreinatu zuen [[Xabier Saldias|Xabierrek]]: musika tresnak sakrifikatu eta bi dantzari sartuaz, [[Jaione Zapiain]] eta [[Rosi Zubizarreta]], jendeak hori eskatzen zuela eta; handik urte batzuetara, [[2010]]ean [[Ane Saldias]], [[Xabier Saldias|Xabierren]] alaba sartu zen dantzari. Joera berrietara egokitu beharra argudiatu zuen [[Xabier Saldias|Saldiasek]]: ''"DJak plazan sartu dira, eta jendeari bost inporta zaio zeinek jotzen duen edo zein musika tresna dauden; jartzen duen giroak bakarrik axola du. Itxuraz arreta handiagoa jartzen zaie dantzariei eta ikuskizunari, musika jotzeari baino. Horregatik, joera hori ikusita, formatua aldatu dugu"''. Plaza giroaren gainbeherak ere eragin dio [[Egan (musika taldea)|Egani]], urteko emanaldi kopurua berrehunetik erdira murriztu baitzaio.
 
[[Egan (musika taldea)|Eganen]] ez ezik, [[2008]]ko abenduan estreinaldia egin zuen [[Pasaia Orchestra]] big band-ean ere abesten dute [[Xabier Saldias]]ek eta [[Idoia Uralde]]k. Azken hau, gainera, [[Pirritx, Porrotx eta MarimototsMariMotots]] pailazoekin lanean hasi zen [[2010]]ean.
[[Fitxategi:Egan Taldea - 46 Urte.png|thumb|652x652px|Goian (ezkerretik eskuinera): Rosi Zubizarreta eta Idoia Uralde
Behean (ezkerretik eskuinera): Imanol Iribarren, Xabier Saldias eta Ruben Viejo
Anonymous user