Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
 
== Biografia<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Manzano, Jorge|argitaletxea=Oxford University Press|data=2011-10-31|url=http://dx.doi.org/10.1093/benz/9780199773787.article.b00116022|sartze-data=2019-03-11|encyclopedia=Benezit Dictionary of Artists}}</ref> <ref>{{Erreferentzia|izena=Echeverría, Javier,|abizena=1948-|izenburua=Leibniz Javier Echeverría.|argitaletxea=Barcanova|data=1981|url=https://www.worldcat.org/oclc/431779468|isbn=8485923235|pmc=431779468|sartze-data=2019-03-11}}</ref>==
Gottfried Leibniz 1646ko uztailaren 1ean sortu zen, Leipzig-en, [[Hogeita Hamar Urteko Guda]] amaitu baino bi urte lehenago. [[Federico LeibnizenLeibniz]]<nowiki/>en semea zen, jurista eta [[Leipzigeko Unibertsitatea|Leipzigeko Unibertsitateko]] filosofia moraleko irakaslea, eta [[Catherina SchmuckenaSchmuck]]<nowiki/>ena, lege-irakasle baten alaba.
 
Bere aita Leibnizek sei urte zituela zendu zenez, bere heziketa prozesua ama eta osabaren gain geratu zen, eta bere hitzetan, bere gain ere. Bere aita hil zenean, liburutegi pertsonal bat utzi zion, zazpi urtetatik aurrera nahieran erabili ahal izan zuena. Horrela, bertako edukiaz baliatu ahal izan zen, eta zehazki, [[Antzinaroko Historia]] eta [[Elizaren Aiten liburuez]].
Hurrengo urteetan, 1700 eta 1705 urte artean, bidai ugari egin izanak ez zion idaztea galarazi, guztiz kontrakoa baizik. Fisikan [[energiaren kontserbazio-legea]] ezarri zuen; matematiketan, kalkulua deskubritu zuen; psikologian [[inkonstzientea]]<nowiki/>ren aitzindarietakoa izan zen; [[logika modernoa]]<nowiki/>ren oinarriak finkatu zituen. Era berean, [[geologia]], [[astronomia]], [[historia]], [[jurisprudentzia]], [[teologia]] eta [[filosofia]]<nowiki/>n ekarpen paregabeak egin zituen. Garai honetan ere, bere obra filosofiko handienetakoa idatzi zuen: ''[[Giza adimenari buruzko Entsegu berriak]].''
 
Bere bizitzaren azken urteetan, 1710an ''[[Teodizea]]'' izeneko obra handia argitaratu zuen bere kabuz, berak argitara eman duen bakarra. Horrez gain, lau urte beranduago, bi testu handi egin zituen: ''[[Monadologia]]'' eta ''[[Natura eta Graziaren Printzipioak]].'' Bere lan akademikoez aparte, zabalpen urria izan zutenak, Leibnizek garaiko aldizkari zientifikoetan baino ez zituen publikatu bere artikuluak, asko ezizen batekin gainera. ''Teodizea'' izan zen, baina, inprimatzera bidali zuen liburu bakarra. Azkenik, 70 urterekin zendu zen 1716. urtean, oharkabean igaro zelarik bere heriotza. Berak sortutako Berlingo Akademiak ere ez zuen bere pertsona ohoratu; bakarrik Frantziako Akademiak egin zion pentsalari handi honi omenaldia.
 
== Obrak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Manzano, Jorge|argitaletxea=Oxford University Press|data=2011-10-31|url=http://dx.doi.org/10.1093/benz/9780199773787.article.b00116022|sartze-data=2019-03-11|encyclopedia=Benezit Dictionary of Artists}}</ref>==
[[Banakoa]] Leibnizen filosofiaren oinarritzat hartuta, bere pentsamenduaren ertz asko agerian geratzen dira. Lehenik eta behin, gizaki bizidun orok [[Forma substantziala|forma substantziala]] daukala baieztatu zuen. Izaki idealak, aldiz, zenbakiak, figura geometrikoak, eta oro har, gizakiaren sorkuntza gehienak, substantziarik gabekoak dira. substantziadun bakarra, berauen sorkaria da. Izan ere, Leibnizek [[Banaezintasun espaziala|banaezintasun espaziala]] eta [[Betikotasun|betierekotasuna]] esleitu zion substantzia bakoitzari, aipatutako izaki idealetan aurkitu ez zituen ezaugarriak. Banakoa da substantzia duena, Leibnizen aburuz, banaezina baita. <<[[Ni]]>> bakoitza banakoa den heinean, << ni>> bakoitzean substantzia bat aurkitu du. Are gehiago, banako substantzia zenbaezinak topatu ditu. Azpimarratu beharrekoa da substantzia izatea ez dagokiola soilik [[Banako|gizabanakoa]]<nowiki/>ri, bai [[animalia]]<nowiki/>k, bai [[Landare|landarea]]<nowiki/>k ere substantzialak direla argudiatu zuela. Bere hitzetan: forma substantzialak dira, monadak.
 
Hari horretatik tiraka, [[Gorputz (argipena)|gorputza]] ezin dugu substantziarekin nahastu, ez eta [[materia]]<nowiki/>ri dagokiona ere. Puntu honetan, atomista klasiko eta modernoengandik urrundu zen: atomoak materialak baino formal gisa defendatu baitzituen filosofo alemaniarrak. Materia, infinituki banatu baitaiteke, eta gainera, ez dago inolako parterik nahikoa txikia denik forma substantziala duten gorputzak ez izateko. Gauzak horrela, gure ikusmen gaitasun mugatua dela eta, funtsezkoa zaigu zientzia eta teknikaren ahalmenaz baliatzea. Aipatzekoa da, materiaren zatiketa gaitasun infinitoaren baieztapena, oso eragindua dagoela autorearen garai historikoarekin: izan ere, urte horietan hasi ziren mikroskopio bidezko esperimentuak. Bestalde, honek esan nahi duena da, forma substantzialak ez daudela berauen formagatik determinatuta; ez behintzat substantzia gisa.
 
==== Banakoengandik Jainkoarengana ====
[[Bereizezinen printzipioa]]<nowiki/>ri jarraiki, banakoen munduan, ez dago berdinak diren bi <<ni>>, [[Mundu ideal|mundu ideal]]<nowiki/>ean gerta litekeen bezala, sustantziak elkarren artean desberdindu ahal izateko, bakoitzaren ezaugarri eta bereizgarriei (denbora eta espazioan ematen direnak) erreparatu beharrean gaude. Monaden/substantzien arteko bereizketa espazio-tenporalak bere baliokide logikoa dauka banako bakoitzari dagokion [[kontzeptua]]<nowiki/>n. Kontzeptu horri dagozkion [[notek]] balio dute kontzeptu hori partekatzen duten beste substantziak desberdintzeko. Esaterako, emakume hitza dagokien andreak bereiz daitezke bakoitzaren nozioa osatzen duten notei esker.
 
Horrez gain, substantzien jarraitutasun tenporala [[A posteriori|a ''posteriori'']] ezagutzen badugu ere, (nik badakit Madril eta Bilboren arteko bidaian ni izaten jarraitzen dudala), egon behar da hori sustengatzen duen ''[[A priori eta a posteriori|a priori]]<nowiki/>zko'' arrazoia. Bestela esanda, ez da nahikoa nire barne-kontzientziak baieztatzea ni izaten jarraitzen dudala. Egon behar da hori justifikatzen den arrazoiren bat, banako baten substantziak, bere bizitzan zeharreko gertakarien aldakortasunaren gainetik, denboran zehar substantzia bera izaten duela. Enpirikoki frogagarria den arren, arrazionalki ere justifikatzeko modua dago. Bigarren bideari ekitean, monada/substantzia agertzen da banakoaren egoera guztien loturaren fundamentu modura. Hau logikoki honela ebatz daiteke: subjektuak predikatua barnebiltzen duela; hau da, nire nozio/subjektuaren gordetako barne-lege antzeko batzuk izan dira nik egindako bidaia horiek guztiak. <<Ni>>a da nire nozioaren egoera ezberdinen arteko lotura bermatzen duena.
 
''<nowiki/>''
 
Edozein kasutan, [[Jainko|Jainkoa]] da kontuan hartu ez dugun azken banakoa, eta gainera, bera da, alde batetik, substantzien nozioen bereizgarrien amaigabetasuna ''a priori'' ezagutzen duen adimen bakarra. Jainkoa da aniztasun espazio-tenporala ''a priori'' ezagutzen duen subjektua; eta beste batetik, Jainkoa da ere <<ni>> bakoitzaren predikatu guztiak ''a priori'' ezagutzen dituena.
Leibnizek Jainkoari esleitu zizkion ezaugarrien artean hauek topatzen ditugu: ahalguztiduntasuna, nonahikotasuna, ontasun gorena, harmonia. Azken hau da berari interesatzen zaiona, Jainkoa baita monaden arteko harmonia bermatzen duena, ez bakarrik haien antzemateak, baizik eta haien ekintzen harmonia ere. Horrela, Leibnizen Jainkoak ez ditu soilik gizakiak elkar-lotzen, monada guztiak baizik.
 
Izaki honen existentzia “arrazoi“[[Arrazoi nahikoaren printzipioaren”printzipioaren|arrazoi nahikoaren printzipioaren]]” bidez azaldu zuen Leibnizek. Izan ere, printzipio honek “gertaera egiak” determinatzen ditu, banakoari gerta dakiokeena kausalki lotuz. Honek esan nahi duena da, gertaera bakoitza kausa edo kausen multzoen ondorioa dela, eta beraz, ''a priori'' ezagugarria dela. Printzipio honek nozio baten predikatuak barnebiltzen dituen heinean, logikoki adierazgarria zela baieztatu zuen Leibnizek: “predikatua subjektuan barnebilduta dago” formularen bidez. Printzipio filosofiko hauek ez dira unibertsalki egiazkoak, Lehen Egiak baizik: beste egiak oinarritzen diren egi nagusiak dira. Jainkoa da guztia intuitiboki ezagutzen duena, hau da modu argi eta egokian, eta ondorioz, banako bakoitzari gertatuko zaiona ere.
 
Bestalde, Jainkoari ahalmen sortzailea esleitu zion Leibnizek. Ahalmen sortzailea lotzen zaie substantzia indibidualei, elkarren arteko independenteak diren baina Jainkoarengandik menpekoak direnak. Jainkoarekiko dependentzia hau zuzenekoa den heinean, substantzia indibidual bakoitzak unibertsoa adierazten du, bere modura. Substantzia bakoitza Jainkoaren edo [[Unibertsoa]]<nowiki/>ren ispilu antzekoa den arren, unibertsoaren adierazpenaren egokitasuna, bere arima eta Jainkoaren arteko harreman substantzialaren argitasunaren araberakoa da. Hori dela eta, naturaren ezagueran sakontzea, eta zehazki, jakintza zientifiko eta naturaren eraldaketa teknikoan, banakoa-Jainkoa harremana argitu eta fintzeko bidea da. Ezagutza zientifikoa hobetzea, Leibnizen aburuz erritual erlijiosoa da.
 
==== Posible den mundurik onena ====
Leibnizentzat, mundua monaden arteko harmonia momentu oro gauzatzea posible dela adierazten du. Posible dela esateak Jainkoa munduaren sortzailea izatearen baieztapenera garamatza. Hannoverreko filosofoaren arabera, sorkuntzak aurre-baldintza bat dauka: aldagai zenbaezinen jainkozko adimenak egiten duen kalkulua.
 
Munduaren nolakotasunean sakonduz, mundua kontingentea da, eta beraz, posiblea da beste mundu bat existitu izana. Horretarako, munduaren kausak hautako mundu bat aintzat hartu eta determinatzea besterik ez zen behar. Bestela esanda, Jainkoa da munduaren kausa, eta erabat askea zen sortzeko. Jainkoak, bere mugarik gabeko inteligentzia eta borondateak bultzatua erabaki zuen mundua sortzea: mundua borondate ekintza bat da; eta beraz, sorkuntzak dimentsio morala ere badu. Hobbes eta Spinozarengandik bereiziz, Leibnizen ustez gerta zitekeen mundua ez existitzea. Jainkozko adimenak, sortzeagatik elkarrekin lehian zeuden esentziak nahastean, ez zuen soilik kontuan hartu existitzen den munduaren aukera, beste mundu batzuk sortzearen aukera ere kontuan hartu baitzuen. Horrela, posible ziren munduen arteko mailaketa ezarri zuen. <u><big>MORALA</big></u>
 
Munduaren sorkuntzaren momentua erabat logikoa da, ideala, espazio eta denboratik at ematen den eragiketa. Sorkuntza gidatu zuena, jainkozkoaren borondatea norabidetzen zuen [[Perfekzioaren printzipioa|perfekzioaren printzipioa]] izan zen. Labur esanda: Jainkoak perfektuena hautatu nahi du, eta perfektuena gastu txikienarekin ekoizpen handiena lortzean datza. Modu honetan, existitzen den mundua, jainkozkoaren borondateak desiratutakoa, posible diren munduen artean perfektuena da: bere baitan denbora eta espazio tarte txikienean betiereko esentzia gehien existitzen baitira.
 
==== Gaitza eta askatasunaren arazoa ====
Lehenik eta behin, [[Gaitzaren arazoa|gaitzaren arazoa]]<nowiki/>n murgiltzeko, munduaren inguruko hainbat zertzelada emango ditugu. Natura, erabat harmoniatsua dena, posible den mundurik onena osatzen du. Leibnizen ustez, ongia, egia eta edertasuna Jainkoarekin lotzen diren ezaugarriak dira, Platon eta Hiponako San Agustinen postulatuetatik nahiko gertu kokatuz bere burua. Bestalde, Monadekin duen harremanean, banako bakoitzari Ongi gehien desiratzen dio. Hau horrela izanik, gaitza zergatik existitzen den argi ez dagoen auzia da, bai eta Jainkoak substantzia batzuk Infernuan amaituko duela jakinik, zergatik utzi dien bizitzen ere. Leibnizek defendatu zuenez, jainkozkoaren borondatea horrela epaitzen tematzen garenean, ahazten dugu gizakia posible ziren monaden artean bat besterik ez dela. Bestela esanda, mundu posible bakoitza posible izatea egiten duten substantzien konbinaketa mugatua da. Horregatik, konbinaketa guzti horren muga guztiekin ere, existitzen den mundua posible zitezkeenen artean perfektuena dela baieztatzen du Hannoverreko filosofoak.
 
Kontuan hartu beharrekoa da, gainera, gaitzaren jatorria ez dagoela Jainkoarengan, bakoitzean dagoen betiereko esentzian baizik. Izaki bakoitzaren esentzia inperfektua da bere baitan nahikoa mugagabea ez izateagatik, bere perfekzio gradua beti mugatua eginez. Perfekzio falta honek bultzatuko du beste esentzia batzuekin elkartzera. Hain handia da bizitzeko duen joera, ezen bere buruari gaitz handiagoak sor diezaizkiokeen. Honek esan nahi duena da, sorkuntzaren momentu logikoan, jainkozko adimenean aurkitzen direnen artean, ongia eta gaizkiaren ideiak aurkitzen dira. Gaizki moral eta fisikoen substantziak existitzen direnez, Jainkoak egin behar duen substantzien arteko kalkuluan sartzen dira. Beraz, posible diren munduen artean ere gaitza dago. Baina, Jainkoak, perfekzioaren printzipioak gidatuta, gaizkien artean gaizki gutxien duen mundua hautatu zuen. Gaizki gutxienak ongi gehiena esan nahi du.
 
Bigarrenik, [[Askatasunaren auzia|askatasunaren auzia]]<nowiki/>ri dagokionez, esan behar da arazo morala dela, eta ez logikoa. Garrantzitsua da azpimarratzea, munduaren sorrera ahalbidetzeko jainkozko kalkulua ez dela mugatzen: hain perfektua da ezen ez den soilik banako horiek berauen bizitzan zehar egingo dituzten ekintzak aurreikustera mugatzen, askatasunez egindako ekintza horien emaitzetara heltzen baita. Monadak Jainkoaren ispiluak dira eta Jainkoak beti onena hautatzen duenez, ezarritakoa eta askea uztartzen dituen iragarpena posiblea da: askatasuna posiblea da perfekzioaren printzipioak hautu indibidualak ere gidatzen dituelako. Momentu oro, askatasunez hautatzen dugu betierekotasunetik gure nozio indibidualari egokia zitzaiona. Beste modu batera eginez gero, ez ginateke gu geu izango.
 
Aurrekoarri jarraiki, azpimarratu behar da, Leibnizen arabera, faltsua dela “egiten duguna egiten dugula gertatu behar zena gertatuko dela” baieztapena. Gertatu behar dena gertatzen da, hain zuzen ere, hori dakarrena askatasunez egiten dugulako. Jainkoaren eta espazio eta denboran ematen diren substantzia indibidualen ekintzen arteko loturak gertatu behar zen emaitza (edo emaitzen katea) dauka ondoriotzat: Jainkoaren kalkulua da gertatzen den orora egokitzen delako. Gure ekintzak gidatzen edo gid dezaketen arrazoi guztiak, kontuan hartu ditu Jainkoaren adimenak. Horregatik, gure ekintzak erabat askeak dira: askeenak absolutuki aurredeterminatuak direlako, gu geu garen neurrian.