Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
Leibnizen jardun zientifikoa oso intentsoa eta anitza izan zen, bera bizi zen artean emaitza garrantzitsuak eman zituelarik, baina batez ere pentsamendu zientifikoari aztertzeko bide berriak ireki zizkiolarik, asko egun jorratuak izaten jarraitzen dutenak. Antzinakoen zientzia eta matematika berreskuratzeko borondatea ageri da beregan, betiere zientzia eta matematika modernoaren emaitzen bidez, kritikaren galbahetik igaroz. Esate baterako sustantzia eta fenomeno bakoitzaren helburuaren azterketa berreskuratzen du. Hori izango litzateke filosofiaren jardun-eremua Jainkoaren obraren zentzua azaleratzea. Honela, zientzia eta filosofia ez dira kontrajartzen, mundua eta gure izatea bera hobeto ulertzeko bidean bat egiten duten ikuspuntuen artean elkar osatu baizik. Horrez gain, azpimarratzekoa da benetako ezagutza metafisikoetara heltzeko, logika eta fisikatik abiatzela zela bere asmoa; eta horrela, bere sistema zientifikoaren oinarria logika dela ikus daiteke.
 
Leibnizek gehiago edo gutxiago hauetan jardun zuen: [[Logika formala|logika formala]], [[aritmetika]], [[geometria]], [[Probabilitateen kalkulua|probabilitateen kalkulua]], lehen kalkulu-makinetariko baten sorreran… Matematikari dagokionean, [[Kalkulu diferentzial|kalkulu diferentziala]] eta [[Integralaren sinbolo|integrala]] garatu zituen, Newtonekiko era paraleloan. Egun indarrean jarraitzen duten sinbolo eta adierazpenetako asko proposatu zituen: x, dx, a~ eta [[A bildu|@]], edota [[Proportzioen irudikapena|proportzioen irudikapena]] a:b=c:d forman.
 
Autodidakta zen, baina C. Huygensek ongi orientatua -Descartes eta Pascalen irakurketa gomendatu zion-, eta matematikaren ikasketan hasi zen triangelu harmonikoak triangelu aritmetikoarekiko zituen ezaugarrien eta serie infinitoen analisiaren bitartez. Bigarren honetan oso trebea izatera heldu zen.
 
==== Banakoaren izate modu anitzez ====
[[Banakoa]] Leibnizen filosofiaren oinarritzat hartuta, bere pentsamenduaren ertz asko agerian geratzen dira. Lehenik eta behin, gizaki bizidun orok [[Forma substantziala|forma substantziala]] daukala baieztatu zuen. Izaki idealak, aldiz, zenbakiak, figura geometrikoak, eta oro har, gizakiaren sorkuntza gehienak, substantziarik gabekoak dira. substantziadun bakarra, berauen sorkaria da. Izan ere, Leibnizek [[Banaezintasun espaziala|banaezintasun espaziala]] eta [[Betikotasun|betierekotasuna]] esleitu zion substantzia bakoitzari, aipatutako izaki idealetan aurkitu ez zituen ezaugarriak. Banakoa da substantzia duena, Leibnizen aburuz, banaezina baita. <<[[Ni]]>> bakoitza banakoa den heinean, << ni>> bakoitzean substantzia bat aurkitu du. Are gehiago, banako substantzia zenbaezinak topatu ditu. Azpimarratu beharrekoa da substantzia izatea ez dagokiola soilik gizabanakoari[[Banako|gizabanakoa]]<nowiki/>ri, bai [[animalia]]<nowiki/>k, bai [[Landare|landarea]]<nowiki/>k ere substantzialak direla argudiatu zuela. Bere hitzetan: forma substantzialak dira, monadak.
 
 
 
Hari horretatik tiraka, [[Gorputz (argipena)|gorputza]] ezin dugu substantziarekin nahastu, ez eta [[materia]]<nowiki/>ri dagokiona ere. Puntu honetan, atomista klasiko eta modernoengandik urrundu zen: atomoak materialak baino formal gisa defendatu baitzituen filosofo alemaniarrak. Materia, infinituki banatu baitaiteke, eta gainera, ez dago inolako parterik nahikoa txikia denik forma substantziala duten gorputzak ez izateko. Gauzak horrela, gure ikusmen gaitasun mugatua dela eta, funtsezkoa zaigu zientzia eta teknikaren ahalmenaz baliatzea. Aipatzekoa da, materiaren zatiketa gaitasun infinitoaren baieztapena, oso eragindua dagoela autorearen garai historikoarekin: izan ere, urte horietan hasi ziren mikroskopio bidezko esperimentuak. Bestalde, honek esan nahi duena da, forma substantzialak ez daudela berauen formagatik determinatuta; ez behintzat substantzia gisa.
 
==== Banakoengandik Jainkoarengana ====
[[Bereizezinen printzipioa]]<nowiki/>ri jarraiki, banakoen munduan, ez dago berdinak diren bi <<ni>>, [[Mundu ideal|mundu ideal]]<nowiki/>ean gerta litekeen bezala, sustantziak elkarren artean desberdindu ahal izateko, bakoitzaren ezaugarri eta bereizgarriei (denbora eta espazioan ematen direnak) erreparatu beharrean gaude. Monaden/substantzien arteko bereizketa espazio-tenporalak bere baliokide logikoa dauka banako bakoitzari dagokion kontzeptuan[[kontzeptua]]<nowiki/>n. Kontzeptu horri dagozkion [[notek]] balio dute kontzeptu hori partekatzen duten beste substantziak desberdintzeko. Esaterako, emakume hitza dagokien andreak bereiz daitezke bakoitzaren nozioa osatzen duten notei esker.
 
 
 
Horrez gain, substantzien jarraitatutasunjarraitutasun tenporala [[A posteriori|a ''posteriori'']] ezagutzen badugu ere, (nik badakit Madril eta Bilboren arteko bidaian ni izaten jarraitzen dudala), egon behar da hori sustengatzen duen ''[[A priori eta a posteriori|a priorizkopriori]]<nowiki/>zko'' arrazoia. Bestela esanda, ez da nahikoa nire barne-kontzientziak baieztatzea ni izaten jarraitzen dudala. Egon behar da hori justifikatzen den arrazoiren bat, banako baten substantziasubstantziak, bere bizitzan zeharreko gertakarigertakarien guztiaaldakortasunaren izendatzen dituenagainetik, beredenboran substantzialtasunarenzehar esentziasubstantzia dabera izaten duela. Enpirikoki frogagarria den arren, arrazionalki ere justifikatzeko modua dago. Bigarren bideari ekitean, monada/substantzia agertzen da banakoaren egoera guztien loturaren fundamentu modura. Hau logikoki honela ebatz daiteke: subjektuak predikatua barnebiltzen duela; hau da, nire nozio/subjektuaren gordetako barne-lege antzeko batzuk izan dira nik egindako bidaia horiek guztiak. <<Ni>>a da nire nozioaren egoera ezberdinen arteko lotura bermatzen duena.
 
Edozein kasutan, [[Jainko|Jainkoa]] da kontuan hartu ez dugun azken banakoa, eta gainera, bera da, alde batetik, substantzien nozioen bereizgarrien amaigabetasuna ''a priori'' ezagutzen duen adimen bakarra. Jainkoa da aniztasun espazio-tenporala ''a priori'' ezagutzen duen subjektua.; eta Bestebeste batetik, Jainkoa da ere <<ni>> bakoitzaren predikatu guztiak ''a priori'' ezagutzen dituena.
 
JainkoariJainkoaren ezagutza ''a prioristikoari'' dagokionean, noten aniztasuna barnebiltzen duen subjektu bat existitzen dendela heineanesan nahi du, hau da, posible da batasunnozien arteko horibatasuna modu zuzenean ezagutzea. Hori gertatzean, intuizioa izango dadugu nota horien antzematezuzenean antzemateko ezagutza zuzenamodua. Hori egin ahal duena, Jainkoa da, betierekoa (espaziorik gabekoa) eta gorputzik gabekoa (espaziorik gabekoa) den banakoa. Bi ezaugarri hauek funtsezkoak dira auzi honetan, predikatuen notak ''a priori'' ezagutu ahal izateko, ezin baita denboran eta espazioan egonat dagoen substantzia baten beharra daukagu: Jainkoa. Horrela, ezLeibnizen arabera, mundu errealean monaden arteko denbora eta lekuaren araberako bereizketa amaigabeak aniztasun espazio-tenporala ''a priori'' ezagutzen duen subjektu baten existentzia esan nahi baitagodu hauenera beharrikbberean. Hortaz, hurbilpen xume honetan, Jainkoa gizakiok ''a posteriori'' ezagutzen duena ''a priori'' ezagutzeko gaitasuna duen banakoa da.
 
=== Metafisika ===
 
==== Monadak ====
''[[Monadologia'']] (1714) izeneko obran esposatu zuen bezala, monadak[[monada]]<nowiki/>k substantzia sinpleak dira, hau da, naturaren benetako atomoak. Sinpleak direnez banaezinak dira, eta era berean, figurarik eta hedapenik gabekoak dira: ez dira materialak. Haietako bakoitza suntsiezina da eta ez da prozesu tenporal batean sortzen, sortzez baizik: denboratik at. Leibnizen banako edo monadak ezin dira desagertu, ez behintzat modu naturalen bidez. Jainkoa da haiek desagertarazi ditzakeen bakarra, prozesu suntsitzaile hau modu betiereko batean egiten du, eta beraz, esan nahi duena da prozesu suntsitzailea ez duela egikaritzen existitzen diren monadekin, existitzera heldu ez direnekin baizik.
 
Beste alde batetik, existitzen diren monada amaigabeak ez dira inoiz haien artean zuzenean harremantzen, haien artean erabat independenteak baitira, baizik eta Jainkoaren bidez. Monaden ezaugarri funtsezkoak haien kontzientzia edo hautematea eta apetak dira; eta horrela, bi atributu hauek banako guztiengan aurki daitezke. Ezaugarri hauek, monadak elkarren artean bereizteko moduak dira. Leibnizen filosofiaren bereizgarri bat, hauxe da: bere ustez, monadak soilik harremantzen dira berauen artean, hots, Jainkoarekin. Berauen barne-printzipioak dira (hautematea eta apetak) berauen eta Jainkoaren arteko harremanaren osagaiak.
Izaki honen existentzia “arrazoi nahikoaren printzipioaren” bidez azaldu zuen Leibnizek. Izan ere, printzipio honek “gertaera egiak” determinatzen ditu, banakoari gerta dakiokeena kausalki lotuz. Honek esan nahi duena da, gertaera bakoitza kausa edo kausen multzoen ondorioa dela, eta beraz, ''a priori'' ezagugarria dela. Printzipio honek nozio baten predikatuak barnebiltzen dituen heinean, logikoki adierazgarria zela baieztatu zuen Leibnizek: “predikatua subjektuan barnebilduta dago” formularen bidez. Printzipio filosofiko hauek ez dira unibertsalki egiazkoak, Lehen Egiak baizik: beste egiak oinarritzen diren egi nagusiak dira. Jainkoa da guztia intuitiboki ezagutzen duena, hau da modu argi eta egokian, eta ondorioz, banako bakoitzari gertatuko zaiona ere.
 
Bestalde, Jainkoari ahalmen sortzailea esleitu zion Leibnizek. Ahalmen sortzailea lotzen zaie substantzia indibidualei, elkarren arteko independenteak diren baina Jainkoarengandik menpekoak direnak. Jainkoarekiko dependentzia hau zuzenekoa den heinean, substantzia indibidual bakoitzak unibertsoa adierazten du, bere modura. Substantzia bakoitza Jainkoaren edo Unibertsoaren[[Unibertsoa]]<nowiki/>ren ispilu antzekoa den arren, unibertsoaren adierazpenaren egokitasuna, bere arima eta Jainkoaren arteko harreman substantzialaren argitasunaren araberakoa da. Hori dela eta, naturaren ezagueran sakontzea, eta zehazki, jakintza zientifiko eta naturaren eraldaketa teknikoan, banakoa-Jainkoa harremana argitu eta fintzeko bidea da. Ezagutza zientifikoa hobetzea, Leibnizen aburuz erritual erlijiosoa da.
 
==== Posible den mundurik onena ====
Leibnizentzat, mundua monaden arteko harmonia momentu oro gauzatzea posible dela adierazten du. Posible dela esateak Jainkoa munduaren sortzailea izatearen baieztapenera garamatza. Hannoverreko filosofoaren arabera, sorkuntzak aurre-baldintza bat dauka: aldagai zenbaezinen jainkozko adimenak egiten denduen kalkulua.
 
Munduaren nolakotasunean sakonduz, mundua kontingentea da, eta beraz, posiblea da beste mundu bat existitu izana. Horretarako, munduaren kausak hautako mundu bat aintzat hartu eta determinatzea besterik ez zen behar. Bestela esanda, Jainkoa da munduaren kausa, eta erabat askea zen sortzeko. Hobbes eta Spinozarengandik bereiziz, Leibnizen ustez gerta zitekeen mundua ez existitzea. Jainkozko adimenak, sortzeagatik elkarrekin lehian zeuden esentziak nahastean, ez zuen soilik kontuan hartu existitzen den munduaren aukera, beste mundu batzuk sortzearen aukera ere kontuan hartu baitzuen. Horrela, posible ziren munduen arteko mailaketa ezarri zuen. <u><big>MORALA</big></u>
 
Munduaren sorkuntzaren momentua erabat logikoa da, ideala, espazio eta denboratik at ematen den eragiketa. Sorkuntza gidatu zuena, jainkozkoaren borondatea norabidetzen zuen [[Perfekzioaren printzipioa|perfekzioaren printzipioa]] izan zen. Labur esanda: Jainkoak perfektuena hautatu nahi du, eta perfektuena gastu txikienarekin ekoizpen handiena lortzean datza. Modu honetan, existitzen den mundua, jainkozkoaren borondateak desiratutakoa, posible diren munduen artean perfektuena da: bere baitan denbora eta espazio tarte txikienean betiereko esentzia gehien existitzen baitira.
 
Hala ere, azpimarratzekoa da Leibnizen arabera, “Jainkoak perfektuena hautatu nahi du” baieztapena ezin dela frogatua izan. Ez da proposizio beharrezkoa, eta beraz, egitate"[[Gertaera egi|gertaera egiei]]" dagokie. Are gehiago, egitate"gertaera egietatik" lehena eta funtsezkoa da, existentzia osoa oinarritzen den printzipioa da. Edozein kasutan, baieztapen hori frogaezina dela eta Jainkoa askea dela baieztatzea gauza bera dira. Leibnizen Jainkoaren bat-batekotasun mugagabea, esentzien kalkuluaren emaitzarekiko erabat askea den Jainkoa, onena hautatzean datza. Askatasuna, beraz, soilik jainkozkoaren borondateari dagokio.
 
==== Gaitza eta askatasunaren arazoa ====
Lehenik eta behin, [[Gaitzaren arazoa|gaitzaren arazoanarazoa]]<nowiki/>n murgiltzeko, munduaren inguruko hainbat zertzelada emango ditugu. Natura, erabat harmoniatsua dena, posible den mundurik onena osatzen du. Leibnizen ustez, ongia, egia eta edertasuna Jainkoarekin lotzen diren ezaugarriak dira, Platon eta Hiponako San Agustinen postulatuetatik nahiko gertu kokatuz bere burua. Bestalde, Monadekin duen harremanean, banako bakoitzari Ongi gehien desiratzen dio. Hau horrela izanik, gaitza zergatik existitzen den argi ez dagoen auzia da, bai eta Jainkoak substantzia batzuk Infernuan amaituko duela jakinik, zergatik utzi dien bizitzen ere. Leibnizek defendatu zuenez, jainkozkoaren borondatea horrela epaitzen tematzen garenean, ahazten dugu gizakia posible ziren monaden artean bat besterik ez dela. Bestela esanda, mundu posible bakoitza posible izatea egiten duten substantzien konbinaketa mugatua da. Horregatik, konbinaketa guzti horren muga guztiekin ere, existitzen den mundua posible zitezkeenen artean perfektuena dela baieztatzen du Hannoverreko filosofoak.
 
Kontuan hartu beharrekoa da, gainera, gaitzaren jatorria ez dagoela Jainkoarengan, bakoitzean dagoen betiereko esentzian baizik. Izaki bakoitzaren esentzia inperfektua da bere baitan nahikoa mugagabea ez izateagatik, bere perfekzio gradua beti mugatua eginez. Perfekzio falta honek bultzatuko du beste esentzia batzuekin elkartzera. Hain handia da bizitzeko duen joera, ezen bere buruari gaitz handiagoak sor diezaizkiokeen. Honek esan nahi duena da, sorkuntzaren momentu logikoan, jainkozko adimenean aurkitzen direnen artean, ongia eta gaizkiaren ideiak aurkitzen dira. Gaizki moral eta fisikoen substantziak existitzen direnez, Jainkoak egin behar duen substantzien arteko kalkuluan sartzen dira. Beraz, posible diren munduen artean ere gaitza dago. Baina, Jainkoak, perfekzioaren printzipioak gidatuta, gaizkien artean gaizki gutxien duen mundua hautatu zuen. Gaizki gutxienak ongi gehiena esan nahi du.
 
Bigarrenik, [[Askatasunaren auzia|askatasunaren auziariauzia]]<nowiki/>ri dagokionez, esan behar da arazo morala dela, eta ez logikoa. Garrantzitsua da azpimarratzea, munduaren sorrera ahalbidetzeko jainkozko kalkulua ez dela mugatzen: hain perfektua da ezen ez den soilik banako horiek berauen bizitzan zehar egingo dituzten ekintzak aurreikustera mugatzen, askatasunez egindako ekintza horien emaitzetara heltzen baita. Monadak Jainkoaren ispiluak dira eta Jainkoak beti onena hautatzen duenez, ezarritakoa eta askea uztartzen dituen iragarpena posiblea da: askatasuna posiblea da perfekzioaren printzipioak hautu indibidualak ere gidatzen dituelako. Momentu oro, askatasunez hautatzen dugu betierekotasunetik gure nozio indibidualari egokia zitzaiona. Beste modu batera eginez gero, ez ginateke gu geu izango.
 
Aurrekoarri jarraiki, azpimarratu behar da, Leibnizen arabera, faltsua dela “egiten duguna egiten dugula gertatu behar zena gertatuko dela” baieztapena. Gertatu behar dena gertatzen da, hain zuzen ere, hori dakarrena askatasunez egiten dugulako. Jainkoaren eta espazio eta denboran ematen diren substantzia indibidualen ekintzen arteko loturak gertatu behar zen emaitza (edo emaitzen katea) dauka ondoriotzat: Jainkoaren kalkulua da gertatzen den orora egokitzen delako. Gure ekintzak gidatzen edo gid dezaketen arrazoi guztiak, kontuan hartu ditu Jainkoaren adimenak. Horregatik, gure ekintzak erabat askeak dira: askeenak absolutuki aurredeterminatuak direlako, gu geu garen neurrian.
 
=== Epistemologia ===
Leibnizen [[gnoseologia]] hiru gai handiren inguruan antolatzen da: [[Ideia|ideiak]], [[Egia|egiak]] eta [[Printzipio aristoteliko|printzipioak]]. Bakoitzaren xehetasunetan murgildu aurretik, aipatzekoa da ideia eta egien sorrera, Hannoverreko filosofoaren arabera, ez datorrela bakarrik esperientziatik. Auzi honetaz arduratzen da ''[[Entsegu Berriak]]'' izeneko obran. Postulatu horrekin, Platonen pentsamenduarengandik hurbilago kokatzen da, berezko ideien existentziaren alde kokatzen baitira bi autoreak. Giza adimena ez da ''[[Tabula rasa|tabula rasa]]'' bat, berezko ideien (Jainkoa, kasu) inguruko ezagutza erreflexiboa baitauka bere baitan, batez ere berezko egien ezagutza: aritmetika edo geometria, esaterako. Hau da ezagutza demostratiboaren bidea, zeinak galdegiten digun metodo baten erabilpena. Esperientzia da, ordea, “gertaera egiak” eskaintzen dizkiguna.
 
==== Ideiak ====
''[[Ezagutza, egia eta ideien inguruko gogoeta]]'' (1684) izeneko entseguan, ideien eta ezagutza moten honako sailkapena proposatzen du, bere filosofiaren aspektu nagusitan gerora mantenduko duena.
 
Ideiei dagokienez, argiak eta ilunak izan daitezkeela baieztatzen du. [[Ideia argiak]] objektu bat ezagutu eta bereizteko nahikoak direnak dira. Era berean, bi motatakoak izan daitezke: nahasiak eta ezberdinak. [[Ideia nahasiak]] dira berau osatzen duten karaktereak bereizten ez dituztenak. Esaterako, ideia argi bat izan dezakegu, urdina, gainerako koloreetatik bereizten dakigulako, baina jakin gabe urdina hori eta berde koloreez osatuta dagoela. [[Ideia ezberdinak]] dira objektu bat besteetatkbesteetatik bereiztea ahalbidetzen duten notak barnebiltzen dituztenak dira, hau da, bereizi ez ezik, bereizgarriaren arrazoia ere eskaintzen dutenak. Honakoak ezagutzaren maila goragoko batekin lotuta daude, objektu baten definizio nominalera garamatzan ezagutza. Aldiz, [[Ideia ilunak|ideia ilunak]] objektu bat ezagutu eta bereizteko nahikoak ez direnak dira.
 
Ezagutza argi eta berezia, modu berean, bi motatakoa izan daiteke: egokia edo desegokia. Egokia denean, ezagutu nahi den objektuaren karaktereak modu argi eta bereizian bere osotasunean ezagutuak izan behar dira. Ezagutza egokiak objektu baten nota essentzialen aldi bereko ikusmena dakar, [[Ezagutza intuitiboa|ezagutza intuitiboa]] da, gizakiek gutxitan daukatena. Aldiz, Jainkoaren ezagutzeko modu esanguratsua da. Gizakia, normalean ez da gradu honetara heltzen: normalean, ezagutza sinbolikoan geratzen da. Ezagutza desegokia, ostera, nota horien ezagutza inplikatzen du, baina ez ordea ezagutza bereizturik.
 
==== Egiak eta printzipioak ====
Leibnizen arabera, hauxe litzateke egiaren esanahia: “predikatua subjektuan barnebilduta egotea”. Hortik tiraka, aztertuko ditugun printzipio guztiak ez dira unibertsalki egiazkoak, beste egiak oinarritzen diren [[Lehenengo egia|lehenengo egiakegia]]<nowiki/>k.
 
Bi eremu nagusitan izan daiteke egia bilatua: [[Beharrezkotasunaren erreinua|beharrezkotasunaren erreinuanerreinua]]<nowiki/>n edo [[Esperientzia faktikoaren erreinua|esperientzia faktikoaren erreinuanerreinua]]<nowiki/>n. Lehenengoari “arrazoimen“[[Arrazoimen egia”egia|arrazoimen egia]]” dagokio, beharrezkoak direnak. Bigarrenari, aldiz, “gertara“[[Gertara egiak|gertara egiak”egiak]]”, esperientziaren bidez ezagutzen ditugunak.
 
Oinarrizko printzipioen determinazioa, zeinetatik eratortzen diren gainerako egiak, zailtasun handiko auzia da. Edozein kasutan, Couturatek editutatutako ''[[Primae veritates]]'' izeneko liburuak Leibnizek printzipioei emandako garrantziaren arabera berauek antolatzea ahalbidetzen du. Modu horretan, lau dira printzipio nagusiak: [[Identitate printzipioa|identitate printzipioa]], [[Kontraesan printzipioa|kontraesan printzipioa]], [[Arrazoimen nahikoaren printzipioa|arrazoimen nahikoaren printzipioa]] eta [[Bereiziezinen printzipioa|bereiziezinen printzipioa]]. Lehenengo biak, “arrazoimenaren egiari” dagozkio. Azken biak, ordea, “gertaeraren egiari” dagozkio. Edozein kasutan, denen artean bat egitearen beharra azpimarratzen du autoreak.
 
Bat-bateko hautemate bakoitza “gertaera egia da”. Hala ere, “gertaera egiaren” baldintza hau adierazten da “arrazoimen egia” gisa, esentzien erreinuan: zehazki identitate modura, “A A da”. Orain arte, “gertaera egia nagusiak” eta “arrazoimen egia nagusiak” bat datoz. Hautematea identitate printzipioa bezain bat-batekoa da. Identitate printzipioa eta kontraesan printzipioa, Aristotelek bezala, gauza bera direla baieztatzen du Leibnizek, eta formulazio bakar batean elkartu ohi zituen: “A A da eta ezin da ez A izan”.