Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
1676. urtean, Alemaniara itzuli zenean, [[Hannover]] eta [[Brunswick]]<nowiki/>eko Etxeetako liburuzain eta historialari izendatua izan zen. Esan beharra dago, urte hau mugarria izan zela bere bizitzan, formazio fasetik sistematizazio eta ideien garapenerako trantsizioa izan baitzen. Urte horretatik aurrera, bere bizitza aurkikuntza eta proiektu zientifiko ugariz inguratua egon zen, gaztetako ikasketa eta bidaietan barneratutako jakintza guztiari esker. Bertan, denbora gehiena pasatu zuen jarduera filosofiko zientifiko, erlijioso eta politikoetan bere burua prestatzen. Bestalde, 1684. urterako, [[Ezagutza, egia eta ideien inguruko gogoeta|E''zagutza, egia eta ideien inguruko gogoeta'']] izeneko obra amaitu zuenean bere sistema filosofikoa ia erabat osatua zegoen. 1700an, [[Berlingo Zientzien Akademia]] sortu zuen eta bertako lehendakari izendatua izan zen.
 
Hurrengo urteetan, 1700 eta 1705 urte artean, bidai ugari egin izanak ez zion idaztea galarazi, guztiz kontrakoa baizik. Fisikan [[energiaren kontserbazio-legea]] ezarri zuen; matematiketan, kalkulua deskubritu zuen; psikologian [[inkonstzientea]]<nowiki/>ren aitzindarietakoa izan zen; [[Logika modernoa|logika modernoa]]<nowiki/>ren oinarriak finkatu zituen. Era berean, [[geologia]], [[astronomia]], [[historia]], [[jurisprudentzia]], [[teologia]] eta [[filosofia]]<nowiki/>n ekarpen paregabeak egin zituen. Garai honetan ere, bere obra filosofiko handienetakoa idatzi zuen: ''[[Giza adimenari buruzko Entsegu berriak]].''
 
 
Hurrengo urteetan, 1700 eta 1705 urte artean, bidai ugari egin izanak ez zion idaztea galarazi, guztiz kontrakoa baizik. Fisikan [[energiaren kontserbazio-legea]] ezarri zuen; matematiketan, kalkulua deskubritu zuen; psikologian [[inkonstzientea]]<nowiki/>ren aitzindarietakoa izan zen; [[Logika modernoa|logika modernoa]]<nowiki/>ren oinarriak finkatu zituen. Era berean, [[geologia]], [[astronomia]], [[historia]], [[jurisprudentzia]], [[teologia]] eta [[filosofia]]<nowiki/>n ekarpen paregabeak egin zituen. Garai honetan ere, bere obra filosofiko handienetakoa idatzi zuen: ''[[Giza adimenari buruzko Entsegu berriak]].''
 
Bere bizitzaren azken urteetan, 1710an ''[[Teodizea]]'' izeneko obra handia argitaratu zuen bere kabuz, berak argitara eman duen bakarra. Horrez gain, lau urte beranduago, bi testu handi egin zituen: ''[[Monadologia]]'' eta ''[[Natura eta Graziaren Printzipioak]].'' Bere lan akademikoez aparte, zabalpen urria izan zutenak, Leibnizek garaiko aldizkari zientifikoetan baino ez zituen publikatu bere artikuluak, asko ezizen batekin gainera. ''Teodizea'' izan zen, baina, inprimatzera bidali zuen liburu bakarra. Azkenik, 70 urterekin zendu zen 1716. urtean, oharkabean igaro zelarik bere heriotza. Berak sortutako Berlingo Akademiak ere ez zuen bere pertsona ohoratu; bakarrik Frantziako Akademiak egin zion pentsalari handi honi omenaldia.
 
==== Banakoaren izate modu anitzez ====
[[Banakoa]] Leibnizen filosofiaren oinarritzat hartuta, bere pentsamenduaren ertz asko agerian geratzen dira. Lehenik eta behin, gizaki bizidun orok [[Forma substantziala|forma substantziala]] daukala baieztatu zuen. Izaki idealak, aldiz, zenbakiak, figura geometrikoak, eta oro har, gizakiaren sorkuntza gehienak, substantziarik gabekoak dira. substantziadun bakarra, berauen sorkaria da. Izan ere, Leibnizek [[Banaezintasun espaziala|banaezintasun espaziala]] eta [[Betikotasun|betierekotasuna]] esleitu zion substantzia bakoitzari, aipatutako izaki idealetan aurkitu ez zituen ezaugarriak. Banakoa da substantzia duena, Leibnizen aburuz, banaezina baita. <<Ni>> bakoitza banakoa den heinean, << ni>> bakoitzean substantzia bat aurkitu du. Are gehiago, banako substantzia zenbaezinak topatu ditu. Azpimarratu beharrekoa da substantzia izatea ez dagokiola soilik gizabanakoari, bai [[animalia]]<nowiki/>k, bai [[Landare|landarea]]<nowiki/>k ere substantzialak direla argudiatu zuela. Bere hitzetan: forma substantzialak dira, monadak.
 
Hari horretatik tiraka, [[Gorputz (argipena)|gorputza]] ezin dugu substantziarekin nahastu, ez eta [[materia]]<nowiki/>ri dagokiona ere. Puntu honetan, atomista klasiko eta modernoengandik urrundu zen: atomoak materialak baino formal gisa defendatu baitzituen filosofo alemaniarrak. Materia, infinituki banatu baitaiteke, eta gainera, ez dago inolako parterik nahikoa txikia denik forma substantziala duten gorputzak ez izateko. Gauzak horrela, gure ikusmen gaitasun mugatua dela eta, funtsezkoa zaigu zientzia eta teknikaren ahalmenaz baliatzea. Aipatzekoa da, materiaren zatiketa gaitasun infinitoaren baieztapena, oso eragindua dagoela autorearen garai historikoarekin: izan ere, urte horietan hasi ziren mikroskopio bidezko esperimentuak. Bestalde, honek esan nahi duena da, forma substantzialak ez daudela berauen formagatik determinatuta; ez behintzat substantzia gisa.