Gottfried Wilhelm Leibniz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
51. lerroa:
 
==== Banakoaren izate modu anitzez ====
[[Banakoa]] Leibnizen filosofiaren oinarritzat hartuta, bere pentsamenduaren ertz asko agerian geratzen dira. Lehenik eta behin, gizaki bizidun orok [[Forma substantziala|forma substantziala]] daukala baieztatu zuen. Izaki idealak, aldiz, zenbakiak, figura geometrikoak, eta oro har, gizakiaren sorkuntza gehienak, substantziarik gabekoak dira. substantziadun bakarra, berauen sorkaria da. Izan ere, Leibnizek [[Banaezintasun espaziala|banaezintasun espaziala]] eta [[Betikotasun|betierekotasuna]] esleitu zion substantzia bakoitzari, aipatutako izaki idealetan aurkitu ez zituen ezaugarriak. Banakoa da substantzia duena, Leibnizen aburuz, banaezina baita. <<Ni>> bakoitza banakoa den heinean, << ni>> bakoitzean substantzia bat aurkitu du. Are gehiago, banako substantzia zenbaezinak topatu ditu. Azpimarratu beharrekoa da substantzia izatea ez dagokiola soilik gizabanakoari, bai animaliak[[animalia]]<nowiki/>k, bai landareak[[Landare|landarea]]<nowiki/>k ere substantzialak direla argudiatu zuela. Bere hitzetan: forma substantzialak dira, monadak.
 
Hari horretatik tiraka, [[Gorputz (argipena)|gorputza]] ezin dugu substantziarekin nahastu, ez eta materiari[[materia]]<nowiki/>ri dagokiona ere. Puntu honetan, atomista klasiko eta modernoengandik urrundu zen: atomoak materialak baino formal gisa defendatu baitzituen filosofo alemaniarrak. Materia, infinituki banatu baitaiteke, eta gainera, ez dago inolako parterik nahikoa txikia denik forma substantziala duten gorputzak ez izateko. Gauzak horrela, gure ikusmen gaitasun mugatua dela eta, funtsezkoa zaigu zientzia eta teknikaren ahalmenaz baliatzea. Aipatzekoa da, materiaren zatiketa gaitasun infinitoaren baieztapena, oso eragindua dagoela autorearen garai historikoarekin: izan ere, urte horietan hasi ziren mikroskopio bidezko esperimentuak. Bestalde, honek esan nahi duena da, forma substantzialak ez daudela berauen formagatik determinatuta; ez behintzat substantzia gisa.
 
==== Banakoengandik Jainkoarengana ====
[[Bereizezinen printzipioa]]<nowiki/>ri jarraiki, banakoen munduan, ez dago berdinak diren bi <<ni>>, [[Mundu ideal|mundu ideal]]<nowiki/>ean gerta litekeen bezala, sustantziak elkarren artean desberdindu ahal izateko, bakoitzaren ezaugarri eta bereizgarriei (denbora eta espazioan ematen direnak) erreparatu beharrean gaude. Monaden/substantzien arteko bereizketa espazio-tenporalak bere baliokide logikoa dauka banako bakoitzari dagokion kontzeptuan. Kontzeptu horri dagozkion notek balio dute kontzeptu hori partekatzen duten beste substantziak desberdintzeko. Esaterako, emakume hitza dagokien andreak bereiz daitezke bakoitzaren nozioa osatzen duten notei esker.
 
Horrez gain, substantzien jarraitatutasun tenporala a ''posteriori'' ezagutzen badugu ere, (nik badakit Madril eta Bilboren arteko bidaian ni izaten jarraitzen dudala), egon behar da hori sustengatzen duen ''a priorizko'' arrazoia. Bestela esanda, ez da nahikoa nire barne-kontzientziak baieztatzea ni izaten jarraitzen dudala. Egon behar da hori justifikatzen den arrazoiren bat, banako baten substantzia, bere bizitzan zeharreko gertakari guztia izendatzen dituena, bere substantzialtasunaren esentzia da. Enpirikoki frogagarria den arren, arrazionalki justifikatzeko modua dago. Bigarren bideari ekitean, monada/substantzia agertzen da banakoaren egoera guztien loturaren fundamentu modura. Hau logikoki honela ebatz daiteke: subjektuak predikatua barnebiltzen duela; hau da, nire nozio/subjektuaren gordetako barne-lege antzeko batzuk izan dira nik egindako bidaia horiek guztiak. <<Ni>>a da nire nozioaren egoera ezberdinen arteko lotura bermatzen duena.