Michel de Montaigne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Pare bat konponketa, argazki baten oin informazioan gehienbat
Haur hezkuntza (Ingelesetik)
44. lerroa:
 
“Fede oneko liburua da hau, irakurle. Hasieratik ohartarazten zaitu berarekin ez diodala neure buruari etxekoi edo pribatua ez den helbururik proposatu. Zeure zerbitzurako edo neure gloriarako arretarik ez dut beregan jarri: nire indarrak ez dira jomuga horretara iristeko gai. (…) Munduaren onespena bilatu izan balitz: hobe konpondu nintzatekeen eta planta prestatuagoa adieraziko nukeen. Nire forma xume, natural eta ohikoenean ikusia nahi dut izan hemen, itxurakeria edo artifiziorik gabe: neure burua baita marrazten dudana.” </blockquote>
 
== Psikologian izandako eragina ==
Zientifikoa ez den arren, Montaignek psikologiaren inguruko oharrak egin zituen.<ref>{{Cite book|hizkuntza=en|izenburua=History of Psychology: Ideas and Context|urtea=2009|abizena=King|izena=Brett|orrialdeak=|orrialdea=112|argitaletxea=Pearson Education|ISBN=|izena2=Wayne|abizena2=Viney|izena3=William|abizena3=Woody}}</ref> Pentsamendua, motibazioa, beldurra, zoriontasuna, haur hezkuntza, esperientzia edota giza ekintza gisako auziak landu zituen.
 
=== Haur hezkuntza ===
''Haurren hezkuntzaz'', ''pedanteriaz'' eta ''esperientziaz'' entseiuetan, haur hezkuntzaren inguruan zituen ikuspuntuak azaltzen ditu.<ref>{{Cite book|hizkuntza=en|izenburua=Montaigne's Uses of Classical Learning.|urtea=1997|abizena=Hall|izena=Michael L.|orrialdeak=|orrialdea=61|argitaletxea=Journal of Education Alea; 179 1 Arazoa|ISBN=}}</ref> Egun garrantzitsuak diren zenbait gai lantzen dituelarik.
 
Hezkuntzaren inguruan Montaignek zeukan ikuspegia, garaiko praktiken aurkakoak ziren, arazoak ikuzten zituen bai metodoan eta baita ere materian. Bere ikaskuntzak klasikoen irakurketan oinarritu izan arren, ez zuen uste ikasketak halabeharrez liburuen bidez egin behar zirela esaten zutenekin, bere ustez haurrak era ezberdinetara hezi behar ziren. Ikasleei informazioa emateko metodoekin ez zegoen ados ezta ere, izan ere, hauei emandako informazioa egia absolututzat onarraraztea gaizki ikusten zuen, zalantza debekatu zitzaiela uste zuen, eta ondorioz ikasleek ezer ez zutela ikasten ondorioztatu zuen. Ikasleak informazioa barneratu eta behin barneraturik landu beharra dauka, berea egin behar du.
 
Tutore on baten aukeraketa ezinbestekoa zen Montaignerentzat, honakoa ikaslearen heziketa abiadurara moldatu behar zen, elkarrizketa bat bermatu behar zen irakaslearen eta ikaslearen artean eta horretarako ikaslea hitz egiten lehena izatea ahalbidetu beharra zegoen. Horrekin lortu nahi zuena zen ikasleak beren baitan ikastea, bere buruari galdetuz eta beren akatsez konturatuz. Tutoreak debatea eta eztabaida sustatu behar zituen halaber.
 
Ikasketa indibidualizatua bere teoriaren oinarrian zegoen, ikasleak ezagutzen duen informazioa informazio berriaz hornitzen duelako, eta ez delako berdina ikasle guztien oinarrizko ezagutza. Tutoreek ikasleen kuriositatea sustatzea ezinbestekoa da, zalantza sustatzea ezinbestekoa da. Ikaslerik hoberenak informazioa zalantzan jartzen dutenak izan ohi direla argumentatuz, autoritatean oinarritzen direnak ez bezala. Ume batentzat kuriositatea erreminta itzela izan daiteke bere hezkuntzarako.  
 
Esperientzia ezinbestekoa da Montaigneren hezkuntza sisteman. Tutoreak ikasleak esperientziaz irakatsi behar dituela defendatzen zuen, memorizatze hutsak ez duelako balio gehiegirik. Liburuen bidez soilik ikasirik, eta memoriara bakarrik erreduzituz, ikasleak heldu pasibo bilakatzen direla esaten du, itsuki obeditzen dutenak inolako pentsatzeko gaitasunik gabekoak. Esperientzia liburuen gainetik dago bere ustez. Bidaiak, praktika eta giza interakzioa sustatu behar ziren bere ustez. Ikasleak, horrela, ikasle aktibo bilakatuz<ref>{{Cite aldizkari|hizkuntza=en|izenburua=Painting With Impasto: Metaphors, Mirrors, and Reflective Regression in Montagne's 'Of the Education of Children.|urtea=2012|abizena=Worley|izena=Virginia|orrialdeak=|orrialdea=70|argitaletxea=Educational Theory|ISBN=}}</ref>
 
== Lanak ==