Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
Hamabi urtetarako, [[Latin|latina]] ikasi zuen bere kabuz, bere bizitzan zehar erabili zuena. Hori gutxi balitz, ordurako ere, [[Greziera|grekera]] ikasten hasi zen. Ordurako, filosofo klasikoak ezin hobeto ezagutzen zituen: [[Platon]], [[Aristoteles|Aristotele]], [[Virgilio]], [[Plotino]], eta oro har, filosofo latindar gehienak. Azpimarratzekoa da, baina, Aristotelerengandik jaso zuen eragina: azken honen Silogistikarekiko, batez ere predikatuen auziekiko, esaterako, interes handia izan zuen. Era berean, bere Logikaren ulerkeran, Platonen zenbait postulatu ate-joka zeuden: logika gizakiek erabiltzen duten zeinuen multzo bezala definitzean, mundu erreala (monadena) adierazten duena, kasu. Unibertsitatera sartu aurretik, hamabost urte zituela, modernoak irakurtzen zituen jadanik: [[Francis Bacon|Bacon]], [[Johannes Kepler|Kepler]], [[Galileo Galilei|Galileo]] eta [[René Descartes|Descartes]], besteak beste. 1661. urtean, hamalau urte zituela, [[Leipzigeko Unibertsitatea|Leipzigeko Unibertsitate]]<nowiki/>an izena eman zuen, bere ikasketa ofizialak [[filosofia]]<nowiki/>n hasiaz, [[Matematikaren historia|matematikaren historia]]<nowiki/>rekiko jakinmina adierazi zuen, baina azkenean, Zuzenbidea izan zen bere espezializazio-arloa. 1666. urtean, bere lehenengo liburu eta habilitazio-tesia argitaratu zuen: ''[[Arte konbinatorioari buruzko disertazioa|arte konbinatorioari buruzko disertazioa]].'' Gaztetako obra honetan [[Konbinatoria]], [[Arte (argipena)|artea]] eta [[Zientzia|zientziaren]] inguruan Leibnizen ideia nagusiak jasotzen dira. Leipzigeko Unibertsitateak bere graduazioa eta gero legegintzan irakasle-postua ematea ukatu ziotenean, [[Altdorfeko Unibertsitatea]]<nowiki/>n entregatzea erabaki zuen, eta bertan bost hilabetez lortu zuen bere doktoretza. Gerora, [[Altdorf (Renania-Palatinatua)|Altdorfen]] akademiko postua izatea ukatu zuen eta bere bizitza noblezia alemaniarren bi familia entzutetsuren zerbitzura jarri zuen.
 
Zenbait urtetan [[Europa]]<nowiki/>n zehar hiri ezberdinetara bidaiatzen egon zen, baina zalantzarik gabe, [[Paris]]<nowiki/>eko estantzia izan zen Leibniz gehien markatu zuena. Izan ere, bertan, [[Baruch Spinoza|Spinoza]]<nowiki/>ren jarraitzaileekin harremana egin zuen, eta [[René Descartes|Descartes]], Roberval eta Pascalen eskuizkribuak ezagutu zituen. Horrez gain, Huygensen adiskidea egin zen, ordura arte Leibnizek hain gutxi esploratutako matematiken munduan murgiltzen lagundu ziona. Zientzialari eta matematikari ugarirekin gutun bidezko harremana egiten hasi zen: Mariotte, Malebranche Prestet eta Tschirnhaus, esaterako. 1667. urtean, kalkulu infinitesimala aurkitu zuen, ziurrenik, Pascalen zikloidearen inguruko tratatuan oinarrituta. Ingalaterran Newton bisitatu zuen eta berak ere kalkulu infinitesimala deskubritu zuen arren, gerora jakin da bide ezberdinetatik heldu zirela ondorio berdinera. Hau guztia gutxi balitz, diferentzien kalkulua edota bere koadratura aritmetikoa deskubritu zituen, bai eta Pariseko Zientzien Akademian aurkeztua izan zen aritmetika makina eraiki ere. Makina hau gaur egungo ordenagailuen aurrekarietako bat da.
 
 
Zenbait urtetan [[Europa]]<nowiki/>n zehar hiri ezberdinetara bidaiatzen egon zen, baina zalantzarik gabe, [[Paris]]<nowiki/>eko estantzia izan zen Leibniz gehien markatu zuena. Izan ere, bertan, [[Baruch Spinoza|Spinoza]]<nowiki/>ren jarraitzaileekin harremana egin zuen, eta [[René Descartes|Descartes]], [[Roberval]] eta Pascalen eskuizkribuak ezagutu zituen. Horrez gain, [[Christiaan Huygens|Huygensen]] adiskidea egin zen, ordura arte Leibnizek hain gutxi esploratutako matematiken munduan murgiltzen lagundu ziona. Zientzialari eta matematikari ugarirekin gutun bidezko harremana egiten hasi zen: Mariotte, Malebranche Prestet eta Tschirnhaus, esaterako. 1667. urtean, kalkulu infinitesimala aurkitu zuen, ziurrenik, Pascalen zikloidearen inguruko tratatuan oinarrituta. Ingalaterran Newton bisitatu zuen eta berak ere kalkulu infinitesimala deskubritu zuen arren, gerora jakin da bide ezberdinetatik heldu zirela ondorio berdinera. Hau guztia gutxi balitz, diferentzien kalkulua edota bere koadratura aritmetikoa deskubritu zituen, bai eta Pariseko Zientzien Akademian aurkeztua izan zen aritmetika makina eraiki ere. Makina hau gaur egungo ordenagailuen aurrekarietako bat da.
 
 
1676. urtean, Alemaniara itzuli zenean, Hannover eta Brunswickeko Etxeetako liburuzain eta historialari izendatua izan zen. Esan beharra dago, urte hau mugarria izan zela bere bizitzan, formazio fasetik sistematizazio eta ideien garapenerako trantsizioa izan baitzen. Urte horretatik aurrera, bere bizitza aurkikuntza eta proiektu zientifiko ugariz inguratua egon zen, gaztetako ikasketa eta bidaietan barneratutako jakintza guztiari esker. Bertan, denbora gehiena pasatu zuen jarduera filosofiko zientifiko, erilijioso eta politikoetan bere burua prestatzen. Bestalde, 1684. urterako, ''ezagutza, egia ta ideien inguruko gogoeta'' izeneko obra amaitu zunean bere sistema filosofikoa ia erabat osatua zegoen. 1700an, Berlingo Zientzien Akademia sortu zuen eta bertako lehendakari izendatua izan zen.
 
1676. urtean, Alemaniara itzuli zenean, Hannover eta Brunswickeko Etxeetako liburuzain eta historialari izendatua izan zen. Esan beharra dago, urte hau mugarria izan zela bere bizitzan, formazio fasetik sistematizazio eta ideien garapenerako trantsizioa izan baitzen. Urte horretatik aurrera, bere bizitza aurkikuntza eta proiektu zientifiko ugariz inguratua egon zen, gaztetako ikasketa eta bidaietan barneratutako jakintza guztiari esker. Bertan, denbora gehiena pasatu zuen jarduera filosofiko zientifiko, erilijioso eta politikoetan bere burua prestatzen. Bestalde, 1684. urterako, ''ezagutza, egia ta ideien inguruko gogoeta'' izeneko obra amaitu zunean bere sistema filosofikoa ia erabat osatua zegoen. 1700an, Berlingo Zientzien Akademia sortu zuen eta bertako lehendakari izendatua izan zen.
 
Hurrengo urteetan, 1700 eta 1705 urte artean, bidai ugari egin izanak ez zion idaztea galarazi, guztiz kontrakoa baizik. Fisikan energiaren kontserbazio-legea ezarri zuen; matematiketan, kalkulua deskubritu zuen; psikologian inkonstzientearen aitzindarietakoa izan zen; logika modernoaren oinarriak finkatu zituen. Era berean, geologia, astronomia, historia, judisprudentzia, teologia eta filosofian ekarpen paregabeak egin zituen. Garai honetan ere, bere obra filosofiko handienetakoa idatzi zuen: ''Giza adimenari buruzko Entsegu berriak.''