Gottfried Wilhelm Leibniz: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary |
||
15. lerroa:
Bere aita Leibnizek sei urte zituela zendu zenez, bere heziketa prozesua ama eta osabaren gain geratu zen, eta bere hitzetan, bere gain ere. Bere aita hil zenean, liburutegi pertsonal bat utzi zion, zazpi urtetatik aurrera nahieran erabili ahal izan zuena. Horrela, bertako edukiaz baliatu ahal izan zen, eta zehazki, [[Antzinaroko Historia]] eta [[Elizaren Aiten liburuez]].
Hamabi urtetarako, [[Latin|latina]] ikasi zuen bere kabuz, bere bizitzan zehar erabili zuena. Hori gutxi balitz, ordurako ere, [[Greziera|grekera]] ikasten hasi zen. Ordurako, filosofo klasikoak ezin hobeto ezagutzen zituen: [[Platon]], [[Aristoteles|Aristotele]], [[Virgilio]], [[Plotino]], eta oro har, filosofo latindar gehienak. Azpimarratzekoa da, baina, Aristotelerengandik jaso zuen eragina: azken honen Silogistikarekiko, batez ere predikatuen auziekiko, esaterako, interes handia izan zuen. Era berean, bere Logikaren ulerkeran, Platonen zenbait postulatu ate-joka
Zenbait urtetan
▲Zenbait urtetan Europan zehar hiri ezberdinetara bidaiatzen egon zen, baina zalantzarik gabe, [[Paris]]<nowiki/>eko estantzia izan zen Leibniz gehien markatu zuena. Izan ere, bertan, Spinozaren jarraitzaileekin harremana egin zuen, eta Descartes, Roberval eta Pascalen eskuizkribuak ezagutu zituen. Horrez gain, Huygensen adiskidea egin zen, ordura arte Leibnizek hain gutxi esploratutako matematiken munduan murgiltzen lagundu ziona. Zientzialari eta matematikari ugarirekin gutun bidezko harremana egiten hasi zen: Mariotte, Malebranche Prestet eta Tschirnhaus, esaterako. 1667. urtean, kalkulu infinitesimala aurkitu zuen, ziurrenik, Pascalen zikloidearen inguruko tratatuan oinarrituta. Ingalaterran Newton bisitatu zuen eta berak ere kalkulu infinitesimala deskubritu zuen arren, gerora jakin da bide ezberdinetatik heldu zirela ondorio berdinera. Hau guztia gutxi balitz, diferentzien kalkulua edota bere koadratura aritmetikoa deskubritu zituen, bai eta Pariseko Zientzien Akademian aurkeztua izan zen aritmetika makina eraiki ere. Makina hau gaur egungo ordenagailuen aurrekarietako bat da.
1676. urtean, Alemaniara itzuli zenean, Hannover eta Brunswickeko Etxeetako liburuzain eta historialari izendatua izan zen. Esan beharra dago, urte hau mugarria izan zela bere bizitzan, formazio fasetik sistematizazio eta ideien garapenerako trantsizioa izan baitzen. Urte horretatik aurrera, bere bizitza aurkikuntza eta proiektu zientifiko ugariz inguratua egon zen, gaztetako ikasketa eta bidaietan barneratutako jakintza guztiari esker. Bertan, denbora gehiena pasatu zuen jarduera filosofiko zientifiko, erilijioso eta politikoetan bere burua prestatzen. Bestalde, 1684. urterako, ''ezagutza, egia ta ideien inguruko gogoeta'' izeneko obra amaitu zunean bere sistema filosofikoa ia erabat osatua zegoen. 1700an, Berlingo Zientzien Akademia sortu zuen eta bertako lehendakari izendatua izan zen.
|