Michel de Montaigne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ingeleseko eta Erderazko Wikipediatik (2019) zenbait itzulpen sartu berri ditut, horrez gain, aurreko lanak txukundu ditut eta zenbait argazkiz ornitu.
Entseiuak banatu ditut biografiatik, Erderazko wikipediatik (2019) eta zenbait liburutatik informazioa gehituz
12. lerroa:
Bere bizitzan zehar, Montaigne ezagunagoa izan zen politikagintzarengatik autore modura baino. Bere ''entseiuetan'' eguneroko anekdota eta buruhauste pertsonalez hitz egin izana estilo propiodun berrikuntza beharrean kalte modura ikusia izan zen, eta “neu naiz neure liburuaren gaia” deklarazioa, bere garaikideek norbereganako errukitze modura ikusi zuten. Denborak aurrera egin ahala, ordea, Montaigne garai horretako zalantzen haragiztatze modura ikusia izango zen. Ezaguna da bere galdera eszeptikoarengatik, “''Que sçay-je''” (“Nik zer dakit?”, egungo frantsesera honela itzultzen da: ''que sais-je?'').
 
== Bizitza eta obra ==
[[Fitxategi:St Michel de Montaigne Château01.jpg|thumb|''Château de Montaigne'', Montaigneren familiaren propietate izandako lursail batean eraikiriko gaztelua. Bere familiaren jatorrizko bizilekua jada ez da existitzen, nahiz eta Montaignek idazteko eta liburutegi modura erabiltzen zuen dorrea zutik jarraitzen duen.]]
Montaigne Frantziako [[Akitania]] eskualdean jario zen [[1533]].urtean, bere familiarena zen [[Montaigneko gaztelua|Montaigneko Gazteluan]]; hain zuzen ere, mendixka baten tontorrean, ''montaigne'' batean, eraikitako ''chateau'' bat zen gaztelua, [[Dordoina (ibaia)|Dordoina ibaiaren]] ertzean zegoena, [[Bordele]]tik berrogeita hamar bat kilometrora, egun [[Saint-Michel-de-Montaigne]] izenpean ezagutzen den hirian. Familia aberatsekoa zen; bere birraitona, Ramon Felipe Eyquem, sardinzarren salerosketaz dirutza bat irabazi zuen eta 1477. urtean lursaila erosi zuen, Montaigneko Jaun bilakatuz. Bere aita, Pierre Eyquem, Montaigneko Jauna, [[Frantziar Eliza Katolikoa|Soldadu Katoliko]] frantsesa izan zen Italian eta baita Burdeoseko alkate.<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=en|izenburua="Montaigne, Michel, Seigneur" . Collier's New Encyclopedia|urtea=1921|abizena=Reynolds|izena=Francis J.|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=P.F. Collier & Son Company.|ISBN=}}</ref>
32. lerroa:
Bidaia hartan idatzi zuen ''Journal de voyage en Italie par la Suisse et l'Allemagne en 1580 et 1581'', egilea hil ondoren argitaratua, [[1774]]. urtean. Berez ez zen argitaratzekoa eta, hortaz, ez du kezka formalik; horrexegatik, egilearen nortasun irekiaren lekukotza interesgarria da. Bestalde, [[1569]]an [[Ramon Sibiuda]] katalanaren ''Theologia naturalis''-en itzulpena argitaratu zuen. Apologia ironiko bat eskaini zion Sibiudari bere ''Entseiuak''-etan.
 
== ''Entseiuak'' ==
''[[Entseiuak (Montaigne)|Entseiuak]]''-en edizio desberdinak argitaratu zituen; horien artean aurrenekoa nabarmendu behar da, lehenago aipatua, Bordelen bi liburukitan argitaratu zena, eta laugarrena, [[1588]]an Parisen inprimatua; hari beste liburuki bat erantsi zion, baina liburu bakarrean argitaratu zen. Hil zenean, laugarren edizio horretako ale bat utzi zuen Montaignek, oharrez bete-betea. Ale horrek izan zituen gorabeherak -Bordeleko alea deitzen zaio, eta hiri horretako Udal Museoan dago-, argitalpen arazo askoren iturri izan dira; oraindik ere, arazo horietako asko ez dira behin betiko ebatzi.
 
Montaignek bizitasunez idatzi zuen, bere lana aipu greko-latinoz beterik dago, barkamena eskatzen duelarik «aurretik beste batek esandako berbera egokiago esan izanagatik». Pedanteriaren aurka egitearekin obsesionaturik askotan bere pentsamenduaren eta bere aipuen erreferentziak ahazten zituen, egun zailtasunak daudelarik zenbait esan katalogatzeko.
 
Bere helburua da gizabanakoa deskribatzea eta batik bat bere burua deskribatzea, horrela izanik, zailtasunak aurkituko ditu bere burua eta nia bereizterakoan. Bere galdera oinarrizkoena honakoa izango delarik: ''Que sais-je?'', “Nik zer dakit?” Edo “Zer dakit bada nik!” modura itzuli izan dena. Biolentzia kondenatzen du, katoliko eta protestanteen artean batik bat. Fanatismoaren aurrean eszeptizismoa defendatuko duelarik. Pesimismoa lantzen duen idazlea da, bere ''[[Raymond Sebond-en apologia]]'' esntseiu luzean, bigarren liburuko hamabigarren kapituluan, arrazoimenarekiko mesfidantza beharra aldarrikatzen du, ez baitugu beste edozein animaliak baino honekiko kontrol handiagorik.
 
Honela hasten da bere liburua:<blockquote>“C’est ici un livre de bonne foi, lecteur. Il t’avertit dès l’entrée que je ne m’y suis proposé aucune fin, que domestique et privée. Je n`y ai eu nulle considération de ton service, ni de ma gloire. Mes forces ne sont pas capables d’un tel dessein. (…) Si c’eût été pour la faveur du monde: je me fusse mieux paré et me présenterais en une marche étudiée. Je veux qu’on m’y voie en ma façon simple, naturelle et ordinaire, sans contention et artifice: car c’est moi que je peins.”<ref>{{Cite book|hizkuntza=es|izenburua=Ensayos, Edición bilingüe|urtea=2014|abizena=Montaigne|izena=Michel de|orrialdeak=|orrialdea=42|argitaletxea=Galaxia Gutemberg|ISBN=|hizkuntza2=fr}}</ref></blockquote><blockquote>“Fede oneko liburua da hau, irakurle. Hasieratik ohartarazten zaitu berarekin ez diodala neure buruari etxekoi edo pribatua ez den helbururik proposatu. Zeure zerbitzurako edo neure gloriarako arretarik ez dut beregan jarri: nire indarrak ez dira jomuga horretara iristeko gai. (…) Munduaren onespena bilatu izan balitz: hobe konpondu nintzatekeen eta planta prestatuagoa adieraziko nukeen. Nire forma xume, natural eta ohikoenean ikusia nahi dut izan hemen, itxurakeria edo artifiziorik gabe: neure burua baita marrazten dudana.” </blockquote>
 
== Euskaratutako lanak ==