Gottfried Wilhelm Leibniz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
15. lerroa:
Bere aita Leibnizek sei urte zituela zendu zenez, bere heziketa prozesua ama eta osabaren gain geratu zen, eta bere hitzetan, bere gain ere. Bere aita hil zenean, liburutegi pertsonal bat utzi zion, zazpi urtetatik aurrera nahieran erabili ahal izan zuena. Horrela, bertako edukiaz baliatu ahal izan zen, eta zehazki, [[Antzinaroko Historia]] eta [[Elizaren Aiten liburuez]].
 
Hamabi urtetarako, [[Latin|latina]] ikasi zuen bere kabuz, bere bizitzan zehar erabili zuena. Hori gutxi balitz, ordurako ere, [[Greziera|grekera]] ikasten hasi zen. Ordurako, filosofo klasikoak ezin hobeto ezagutzen zituen: [[Platon]], [[Aristoteles|Aristotele]], [[Virgilio]], [[Plotino]], eta oro har, filosofo latindar gehienak. Azpimarratzekoa da, baina, Aristotelerengandik jaso zuen eragina: azken honen Silogistikarekiko, batez ere predikatuen auziekiko, esaterako, interes handia izan zuen. Era berean, bere Logikaren ulerkeran, Platonen zenbait postulatu ate-joka daude: logika gizakiek erabiltzen duten zeinuen multzo bezala definitzean, mundu erreala (monadena) adierazten duena, kasu. Unibertsitatera sartu aurretik, hamabost urte zituela, modernoak irakurtzen zituen jadanik: [[Francis Bacon|Bacon]], [[Johannes Kepler|Kepler]], Galileo eta Descartes, besteak beste. 1661. urtean, hamalau urte zituela, Leipzigeko Unibertsitatean izena eman zuen, bere ikasketa ofizialak filosofian hasiaz, matematikaren historiarekiko jakinmina adierazi zuen, baina azkenean, Zuzenbidea izan zen bere espezializazio-arloa. 1666. urtean, bere lehenengo liburu eta habilitazio-tesia argitaratu zuen: ''arte konbinatorioari buruzko disertazioa.'' Gaztetako obra honetan Konbinatoria, artea eta zientziaren inguruan Leibnizen ideia nagusiak jasotzen dira. Leipzigeko Unibertsitateak bere graduazioa eta gero legegintzan irakasle-postua ematea ukatu ziotenean, Altdorfeko Unibertsitatean entregatzea erabaki zuen, eta bertan bost hilabetez lortu zuen bere doktoretza. Gerora, [[Altdorf (Renania-Palatinatua)|Altdorfen]] akademiko postua izatea ukatu zuen eta bere bizitza noblezia alemaniarren bi familia entzutetsuren zerbitzura jarri zuen.
 
Zenbait urtetan Europan zehar hiri ezberdinetara bidaiatzen egon zen, baina zalantzarik gabe, Pariseko[[Paris]]<nowiki/>eko estantzia izan zen Leibniz gehien markatu zuena. Izan ere, bertan, Spinozaren jarraitzaileekin harremana egin zuen, eta Descartes, Roberval eta Pascalen eskuizkribuak ezagutu zituen. Horrez gain, Huygensen adiskidea egin zen, ordura arte Leibnizek hain gutxi esploratutako matematiken munduan murgiltzen lagundu ziona. Zientzialari eta matematikari ugarirekin gutun bidezko harremana egiten hasi zen: Mariotte, Malebranche Prestet eta Tschirnhaus, esaterako. 1667. urtean, kalkulu infinitesimala aurkitu zuen, ziurrenik, Pascalen zikloidearen inguruko tratatuan oinarrituta. Ingalaterran Newton bisitatu zuen eta berak ere kalkulu infinitesimala deskubritu zuen arren, gerora jakin da bide ezberdinetatik heldu zirela ondorio berdinera. Hau guztia gutxi balitz, diferentzien kalkulua edota bere koadratura aritmetikoa deskubritu zituen, bai eta Pariseko Zientzien Akademian aurkeztua izan zen aritmetika makina eraiki ere. Makina hau gaur egungo ordenagailuen aurrekarietako bat da.
 
1676. urtean, Alemaniara itzuli zenean, Hannover eta Brunswickeko Etxeetako liburuzain eta historialari izendatua izan zen. Esan beharra dago, urte hau mugarria izan zela bere bizitzan, formazio fasetik sistematizazio eta ideien garapenerako trantsizioa izan baitzen. Urte horretatik aurrera, bere bizitza aurkikuntza eta proiektu zientifiko ugariz inguratua egon zen, gaztetako ikasketa eta bidaietan barneratutako jakintza guztiari esker. Bertan, denbora gehiena pasatu zuen jarduera filosofiko zientifiko, erilijioso eta politikoetan bere burua prestatzen. Bestalde, 1684. urterako, ''ezagutza, egia ta ideien inguruko gogoeta'' izeneko obra amaitu zunean bere sistema filosofikoa ia erabat osatua zegoen. 1700an, Berlingo Zientzien Akademia sortu zuen eta bertako lehendakari izendatua izan zen.