Anomalocaris: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
[[Fitxategi:Anomalocaris canadensis grasping claw, Burgess Shale.jpg|230px|right|thumb|''Anomalocaris''-en luzakinaren fosila.]]
[[Fitxategi:Anomalocaris canadensis mouthpiece, Burgess Shale.jpg|230px|right|thumb|''Anomalocaris''-en ahoaren fosila.]]
'''Anomalocaris''' [[Kanbriar|Kanbriar garaian]] bizi izan zen [[artropodo]] bat da, gaur egun iraungita dagoena. Garai hartako harraparianimaliarik handiena izan zen<ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Whittington Harry Blackmore|izenburua=The largest Cambrian animal, Anomalocaris, Burgess Shale, British-Columbia|orrialdeak=569–609|abizena2=Briggs Derek Ernest Gilmor|data=1985-05-14|url=https://royalsocietypublishing.org/doi/abs/10.1098/rstb.1985.0096|aldizkaria=Philosophical Transactions of the Royal Society of London. B, Biological Sciences|alea=1141|zenbakia=309|doi=10.1098/rstb.1985.0096|sartze-data=2019-03-10}}</ref>. Izenak "ganba arraroa" esan nahi du.
 
== Aurkikuntza eta taxonomia ==
Aurreneko ''Anomalocaris'' fosila [[Joseph Frederick Whiteaves]] paleontologo kanadiarrak aurkitu zuen [[Ogygopsis Shale]] aztarnategian, 1892 urtean, eta ondoren ale gehiago aurkitu ziren [[Burgess Shale]] aztarnategi ezagunean.
 
''Anomalocaris''-aren izaera deskribatzeko 80 urte pasa behar izan ziren, izan ere zatika aurkitu baitziren fosilak eta denen artean loturak bilatzea zaila izan baitzen. Whiteaves-ek aurreko luzakinetako bat aurkitu zuen 1892an eta ganba itxura hartu zion, hortik izena. [[Charles Doolittle Walcott]]ek Burgess Shalen ahoa aurkitu zuen eta marmoka bat izango zela pentsatuz ''Peytoia'' izena eman zion<ref name=":0" />. Gorputz bigunaren fosila ere aurkitu zuen eta [[holoturia]] bat zela uste izan zuen eta Laggania generoaren barnean sartu zuen. 1928an animalia handiago baten atalak izan zitezkeela proposatu izan zen eta ''Tuzoia'' krustazeotzat hartu zuten, sinesgarritasun handirik gabe. Urte batzuk pasa ondoren Kanadako Batzorde Geologikoak fosil oso bat aurkitu zuen eta ''Anomalocaris canadiensis'' izena eman zion. "Peytoia eta Lagganiaren arteko kimera" gisa deskribatu zuten. [[Harry B. Whittington]] eta [[Derek Briggs]] izan ziren 1985ean argitaraturiko artikulu batean Anomalocarisaren itxura finkatu zutenak<ref name=":0" />. Ez zen ordea taxonomikoki sailkatzeko erraza. 2011 urtean begi konposatuen fosilak aurkitu ziren [[Australia]] hegoaldean dagoen [[Kanguru uhartea]]n eta honi esker [[artropodo]]en taldea sartu zen.
 
Gaur egun ''Anomalocarisen'' espezie ugari aurkitu dira eta Anomalocarididae familia osatu da, barnean bost genero dituena:
28. lerroa:
*** ''Hurdia victoria''
 
''Anomalocaris'' fosilak munduan zeharreko Kanbriar itsasoko estratuetan aurkitu izan dira, [[Kanada]]n<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Paleobiology {{!}} Smithsonian National Museum of Natural History|url=https://naturalhistory.si.edu/research/paleobiology|aldizkaria=naturalhistory.si.edu|sartze-data=2019-03-10}}</ref>, [[Amerikako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Richard A.|abizena=Robison|izenburua=Exceptionally preserved nontrilobite arthropods and Anomalocaris from the Middle Cambrian of Utah|hizkuntza=en-US|abizena2=Briggs|izena2=D. E. G.|data=1984-07-24|url=https://kuscholarworks.ku.edu/handle/1808/3656|issn=0075-5052|sartze-data=2019-03-10}}</ref>, [[Txina]]n eta [[Australia]]n, besteak beste.
 
== Ezaugarriak ==
[[Fitxategi:Burgess scale Cor.png|230px|right|thumb|Gizakia (urdinez) eta ''Anomalocaris'' (gorriz) tamainen konparaketa.]]
Kanbrir garaian ''Anomalocaris'' izaki erraldoia zen, 60 cm-tik metrobeteko luzerara iristen baitzen. Buruan bi begi konposatu eta pedunkulatu zituen<ref name=":0" />. Luzakin segmentatuek 17'5 cm-ko luzera har zezaketen eta arantza zorrotzak zituen barnealdean. Hauekin harrapakinak hartu eta ahora eramaten zituen. Ahoa zirkularra zen. Gainezarritako 32 xafla zituen, pinaburu baten gisara, eta zerra itxurako hortzak erdiko zuloaren ertzean<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Allison C.|abizena=Daley|izenburua=The oral cone of Anomalocaris is not a classic ‘‘peytoia’’|orrialdeak=501–504|hizkuntza=en|abizena2=Bergström|izena2=Jan|data=2012-06-01|url=https://doi.org/10.1007/s00114-012-0910-8|aldizkaria=Naturwissenschaften|alea=6|zenbakia=99|issn=1432-1904|doi=10.1007/s00114-012-0910-8|sartze-data=2019-03-10}}</ref>.
 
Gorputza estua eta luzea zen. Esklerotizaturiko exoeskeletua zuen, baina biguna zen, mineralizatu gabe baitzegoen. Gorputzeko segmentu bakoitzean lobulo pare bat zuen. 3. eta 5. segmentuetan zeuden lobulu handienak eta atzerantz txikiagotuz zihoazen. Lobulo hauen mugimendu ondulatorioari esker egiten zuen igeri<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ScienceDirect|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0022519305002109?via=ihub|aldizkaria=www.sciencedirect.com|sartze-data=2019-03-10}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Anomalocaris Homepage|url=http://www.trilobites.info/anohome.html|aldizkaria=www.trilobites.info|sartze-data=2019-03-10}}</ref>. ''Anomalocaris saron'' espezieak bi [[zerko]] ditu gorputzaren amaieran, gaur egungo artorpodo ugarik bezala.
 
== Bizimodua ==
[[Fitxategi:Anomalocaris saron.jpg|230px|right|thumb|''Anomalocaris saron'' espeziea ehizan.]]
''Anomalocaris''-aren ikusmena oso ona zen, gaur egungo [[intsektu]]ena baino hobea. Kanguru uhartean aurkituriko fosilek erakusten dute begiek 3 cm-ko tamaina zutela eta 16.000 lente zituela bakoitzak. Honi esker gai izango zen ur uherretan ere ehizatzeko. Itsaso hondoetan zebiltzan animalia bentikoetaz elikatzen zen arrakasta handiko eraso zehatzak eginez. Gorputz gogorreko izakiak jaten zituen, [[trilobita|trilobitoak]] adibidez, bere luzakin eta aho indartsuekin oskolak apurtzeko gai baitzen<ref name=":1" />. "W" itxurako markak dituzten trilobite fosilak aurkitu dira, Anomalocarisaren horzkadaren itxurako marka da<ref>{{Erreferentzia|izena=Christopher|abizena=Nedin|izenburua=Anomalocaris predation on nonmineralized and mineralized trilobites|orrialdeak=987–990|hizkuntza=en|data=1999-11-01|url=https://pubs.geoscienceworld.org/gsa/geology/article-abstract/27/11/987/207046/anomalocaris-predation-on-nonmineralized-and|aldizkaria=Geology|alea=11|zenbakia=27|issn=0091-7613|doi=10.1130/0091-7613(1999)0272.3.CO;2|sartze-data=2019-03-10}}</ref>. Anomalocarisen [[koprolito]]etan ere trilobiteen oskol zatiak aurkitu dira.
 
== Erreferentziak ==