Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
44. lerroa:
'''Euskal Herria''' [[Europa]]ko herrialde bat da. Historikoki [[euskaldun]]en eta [[euskara]]ren lurraldea da, [[Pirinioak|Pirinio]] mendien mendebaldean kokatua, [[Frantzia]] eta [[Espainia]]ren arteko muga egiten duen mendilerroaren inguruan, eta [[Bizkaiko golkoa|Bizkaiko golkorantz]] zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia historiko ditu: [[Araba]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]], [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]], [[Nafarroa Garaia]] eta [[Zuberoa]]. Hala ere, ez dago haien arteko antolamendu politiko-administratibo egituraturik. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 3.127.994 biztanle zituen [[2016]]an<ref>{{Erreferentzia|abizena=udalbiltza.eus|izenburua=Udalbiltza|url=http://www.udalbiltza.eus/Euskal_Herriari_begira/Mapa|aldizkaria=www.udalbiltza.eus|sartze-data=2018-02-16}}</ref>.
 
[[Iruñea]] hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Joanes Etxeberri|Joanes Etxeberri Sarakoak]]: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia».<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak004.htm Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»: ''Eskuararen hatsapenak'' (c. 1718)]</ref> Hiririk handiena [[Bilbo]] da, eta [[Gasteiz]] ''de facto'' [[Euskal Autonomia Erkidego]]aren hiriburua da<ref group="oh">Ezein legetan ez da zehaztu, oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua zein den.</ref>. Gainera, beste hiru udalerrik dute 100.000 biztanle baino gehiago. 1980tik aurrera, Euskal Herria hiru eremu politikotan banatu da: [[Euskal Autonomia Erkidegoa]] eta [[Nafarroako Foru Komunitatea]] Espainian, eta [[Ipar Euskal Herria|Frantziako euskal lurraldea]] [[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Atlantikoetan]], 2017tik [[Euskal Hirigune Elkargoa]] bilakatua. Euskal Herriko biztanleei '''euskal herritar''' edo —egun gutxiago erabiltzen den izena— '''euskotar''' deritze; lurraldeari izena eman dion hizkuntzahizkuntzaZ ezagutujakin edo hitz egiten dutenei, berriz, [[euskaldun]].
 
Euskal herriarenHerriaren lehen aipamena XVI. mendekoa da, [[Joan Perez Lazarraga|Juan Perez Lazarraga]] egile arabarrak eta [[Joanes Leizarraga]] nafarrak idatzita. Euskaldunak egungoan baino lurralde zabalagoan bizi izan dira iraganean, eta egungo lurralde identifikazioa XVII. mendean hasi zen eratzen ([[Axular]] idazleak euskaldunen egungo hedadura politiko-administratiboa aipatzen du [[Gero (Axular)|Geroren''Gero''ren]] [[Hitzaurre|aitzin-solasean]]). [[Gizaki]] modernoa orain dela 35.000 urte iritsi zen gaur egungo Euskal Herrira, eta [[Euskal Herriko historiaurrea|historiaurrean]] [[labar-arte]]a zein hainbat [[monumentu megalitiko]] utzi zituzten. VII. mendetik aurrera, [[Baskoi|Erdi Aroko baskoiak]] agertzen hasi ziren, etaetA [[Baskoniako Dukerria]]ren inguruan kokatu ziren.
 
824an, [[Iruñeko Erresuma]] hasi zen eratzen Orreagako Guduen lorratzean ([[Orreagako gudua (778)|778]] eta [[Orreagako gudua (824)|824]]), [[Antso III.a Garzeitz Nagusia|Antso III.a Handiaren]] erresumatik XII. mendera Nafarroako Erresuma bihurtzekoa. [[Errando II.a Aragoikoa]] gaztelar leinuko erregeak, baina, garai bateko [[Nafarroako konkista|Nafarroaren erdigunea inbaditu]] zuen [[1512]]an, eta [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroari]] atxiki. Pirinioez iparraldera, [[Nafarroa Beherea|Nafarroa independenteak]] mende batez iraun zuen. [[Frantziako Iraultza]]z eta [[Karlistaldi]]en garaian, [[Frantzia]] eta [[Espainia]]ko [[Nazio-estatu|nazio estatuen]] [[Antzinako Erregimenaren krisia|zentralizazioa gailendu zen]]. [[XIX. mende|XIX. mendean,]] baina, [[Industrializazioa Euskal Herrian|industrializazioaren epelean]], [[eusko abertzaletasun]]a sortu zen. XX. mendera arte, hala ere, gerra gogorrek astindu zuten Euskal Herria, [[Francoren diktadura]] zapaltzailea ere tartean. [[Euskal Herriko gatazka|Euskal gatazka]] piztu zen testuinguru horretan.
71. lerroa:
=== Euskadi ===
[[Fitxategi:Euskal Herriaren Euler diagrama - Euler diagram of the Basque Country.jpg|Euskal Herriaren [[Euler diagrama]] ikusgai.|thumb]]
''Euskadi'' izena [[Sabin Arana]]k [[1896]]. urtean asmatua da,<ref>{{Erreferentzia|izena=Xabier Zabaltza|abizena=Pérez-Nievas|izenburua=El significado oculto de la palabra Euzkadi|url=http://www.vianayborgia.es/FOLI-0074-0000-0077-0083m.html|aldizkaria=www.vianayborgia.es|sartze-data=2018-11-27}}</ref> ''Euzkadi'' formarekin ([[1960ko hamarkada]]ren bukaeraz geroztik, [[euskara batu]]aren sorrerarekin batera, euskara batukoa denbatuko ''Euskadi'' forma nagusitu da). Izan ere, ''Euskal Herria'' zentzu hertsian «euskararen herria» izanik, hizkuntzarekiko loturarik ez zuen hitz horren beharra sumatu zuen, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartzen dituen lurraldea izendatzeko.
 
Izen berriak arrakasta handia izan zuen [[eusko abertzaletasun|eusko abertzaleen]] artean. [[Frankismo|Frankistek]] [[1936]]. urtean —[[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren kontra altxatu zirenean— eta ondorengo urte luzeetan, gainera, oso errepresio gogorra egin zuten Euskadi aberritzat zutenen kontra, eta ''Euskadi'' hitza herriaren askatasunaren aldarrikapen bihurtu zen. Gerora, [[1970]]eko hamarkadaren bukaeratik hona, [[independentzia|independentismo]] kutsua ''Euskal Herria'' izenak hartu du batez ere.<ref>{{Erreferentzia|izena=Torrealdai, Joan|abizena=Mari.|izenburua=La censura de Franco y el tema vasco|argitaletxea=Fundación Kutxa|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/907382169|isbn=8471733498|pmc=907382169|sartze-data=2018-11-27}}</ref> Gaur egun, bada, ''Euskadi'' terminoa gehienbat «Euskal Autonomia Erkidegoa» esanahiarekin erabiltzen da, baina euskaldun guztiak ez datoz bat horretan.{{#tag:ref|«Euskadi: Euskal nazioaren izen politikoa, Euskal Herria adierazten duena. Sabino Aranak euzko + di etimologia okerrean oinarrituta asmatu zuen. Berez, Euskal Herria hitzaren sinonimoa da eta euskal lurralde historiko guztiak batera adierazteko balio du. Alabaina, maiz samar, jatorrizko adiera murrizturik, Hego Euskal Herria edo Euskal Autonomi Elkartea izendatzeko erabili ohi da. Adiera desegoki hauek direla eta, Euskadiren jatorrizko adiera garbi azaldu nahi denean, Euskadi ez eta Euskal Herria erabiltzen da gaur egun gero eta gehiago.»<ref>{{Erreferentzia | artikulua=Euskadi | url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Euskadi | entziklopedia=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa | sartze-data=2018-11-27}}</ref><br /><br />«Euskadi, abertzaleontzat, Euskal Herriari datxekion Euskal Estatua da. Euskadi Ta Askatasuna ez da inoiz izan ''Provincias Vascongadas y Libertad''.»<ref>{{erreferentzia|url=http://paperekoa.berria.info/iritzia/2010-10-03/008/008/zientzia_eta_mapak.htm|egilea=''[[Txillardegi]]''|izenburua=Zientzia eta mapak|argitaletxea=Berria|data=2010-10-03}}</ref>|group="oh"}}