Deustuko zubia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
13. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
Zubia, [[Ricardo Bastida]] arkitektoak egina eta Jose Ortiz de Artiñano eta [[Ignacio Rotaetxe]] ingeniariek diseinatua,<ref>{{es}} [http://www.deia.com/es/impresa/2008/04/23/bizkaia/herrialdeak/461574.php Deia: «El puente de Deusto afronta su primera reforma integral tras 70 años de servicio»], ''Deia'', 2008-04-23.</ref> 500 metro luze eta 25 metro zabal da, eta Abando aldean [[Euskadi plaza (Bilbo)|Euskadi plaza]] eta Deustu aldean San Pio X plazak lotzen ditu. Zirkulaziorako 4 errei ditu (2 norabide bakoitzeko), espaloiak bi aldeetara eta igogailua du mendebaldeko ertzan, Abando aldean.
 
[[Bilboko itsasadarra|Bilboko itsasadarreko]] jarduera industrialak itsasadarretik barrena hainbat itsasontzi ibiltzea zekarrela eta, 7,96 metro altueradun zubia beso zabalgarriekin diseinatu zen, zubi altxagarria, alegia.<ref>[http://mx.truveo.com/PUENTE-DE-DEUSTO-ABIERTO/id/436885247 Zubia altxatzeko maniobra]</ref> Gaur egun zubia zabaltzen ez den arren, oraindik ere, zubia zabaltzeko erabiltzen zen makineria erraldoia ikusgai da [[Deustuko Doneperiaga]] aldean dagoen zubipean.
 
Zubia jadanik zabaltzen ez den arren, [[Deustuko Unibertsitatea|Deustuko Unibertsitateko]] eta [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] San Mameseko ingeniaritza goi-eskolaren arteko estropada izaten zenean zabaldu ohi zen, azkenengo aldiz [[2008]]an zabaldu zela. Ordutik, ordea, ez da berriro ireki, besoak zabaltzeko makineriaren egoera latza dela eta.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El puente de Deusto se abrirá "cuando la economía lo permita"|hizkuntza=es|url=http://www.elmundo.es/pais-vasco/2016/03/23/56f2ffbde2704eb37c8b4598.html | aldizkaria=ELMUNDO El Mundo | data=2016-03-23 |sartze-data=2018-02-28}}</ref>
 
[[2001]]ean zubian bertan Rotaetxeren omenezko plaka ezarri zen.
 
Abando aldean, zubiaren inguruan, [[Bilboko tranbia]]ren [[Abandoibarreko geltokia]], [[Iberdrola dorrea]], [[Euskadi plaza (Bilbo)|Euskadi plaza]] eta [[Zubiarte (merkataritza-gunea)|Zubiarte merkatalmerkataritza gunea]] kokatzen dira.
 
== Iruditegia ==