Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
| goiburua= Пролетарии всех стран, соединяйтесь!<br /><small>([[Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezte!|Munduko langileok, elkartu!]])</small>
}}
'''Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> edo '''Sobietar Batasuna''' [[Europa]] eta [[Asia]]ko [[estatu burujabe]] [[Sozialismo|sozialista]] izan zen, [[1922]]an sortua eta [[1991]]n desegina. [[Errusiar Inperioa]] osatzen zuten lurraldeak hartzen zituen. [[1991]]tik aurrera haren parterik handienaz [[Errepublika Independenteen Elkartea]] moldatu zen. [[Bigarren Mundu Gerra]]z geroztik 15 errepublika federatuk osatua zen: [[Armenia]], [[Azerbaijan]], [[Bielorrusia]], [[Errusia]], [[Estonia]], [[Georgia]], Kaszakhastan[[Kazakhstan|Kaszakhstan]], [[Kirgizistan]], [[Letonia]], [[Lituania]], [[Moldavia]], [[Tajikistan]], [[Turkmenistan]], [[Ukraina]] eta Uzbekistan. [[ErrusiaUzbekistan]]. Errusia zen Batasuneko errepublika handiena, bai hedaduraren bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.
 
1990. urtean 22.400.000 [[km²]] zituen, eta 292.000.000 biztanle. Mendebaldean [[Baltikoa|Itsaso Baltikoa]] eta [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltza]] zituen muga, eta ekialdean [[Ozeano Barea]]. Biztanleak sobietarrak ziren, eta hiriburua [[Mosku]] zen.
== Izena ==
[[Fitxategi:Soviet Union-1981-Coin-1-20 Years Anniversary of First Human Flight in Space.jpg|thumbnail|ezkerrera|180px|[[1981]]eko ospakizuneko sobietar txanpona, non CCCP idazkuna ikus daitekeen [[Sobietar Batasuneko armarria|Sobietar Batasuneko Armarriaren]] ondoan eta [[Juri Gagarin]]en kaskoan.]]
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren [[akronimo]]a [[errusiera]]z CCCP da, {{lang|ru|Союз Советских Социалистических Республик}}, hau da, ''Sojuz Sobetskih Sotzialistitxeskih Respublik''. Letra latindarrekin idazten da, modu teknikoki zuzena ''CCCP'' den arren, [[alfabeto ziriliko|alfabeto zirilikoa]]z. Errusierazko gutxi gorabeherako ahoskera "''ez ez ez err''" da. Batzuetan, SSSR bezala transliteratua da, alfabeto zirilikoko [[C]] letra [[latindar alfabetoa|latindar alfabetoko]] [[S|ese]]aren baliokidea baita, eta [[P]] letra, berriz, [[R|errea]]rena.
 
Sigla horiek, SESBetik kanpo, ezaguna egin ziren kirolarien jantzietan, nazioarteko kirol lehiaketetan emaitza nabarmenak lortu baitzituzten, zein sobietar [[astronauta|astronauten]] kaskoan.
[[1918]]an Alemaniak eta Errusiak bakea sinatu zuten. [[Brest-Litovsk ituna]]ren arabera Errusiak [[Finlandia]], [[Estonia]], [[Letonia]], [[Lituania]] eta [[Polonia]] galdu zituen. [[1918]] eta [[1923]] artean [[Armada Gorria]] (komunistak) eta [[Armada Zuria]] (iraultzaren aurkakoak) [[Errusiako Gerra Zibila|Errusiako Gerra Zibilean]] borrokatu ziren.
 
[[1922]]an [[Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa|Errusiako]], [[Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista|Ukrainako]], [[Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista|Bielorrusiako]] eta [[Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista|Transkaukasiako]] ([[Georgia]], [[Azerbaijan]] eta [[Armenia]]) errepublikek lehenengo konstituzioa sinatu zuten, SESB sortuz .
 
=== Stalinen aroa ===
[[1924]]an, Leninen heriotzaren ondoren, [[Iosif Stalin|Stalin]] jabetu zen SESBeko botereaz. [[Leon Trotski|Trotsky]], [[Grigori Zinóviev|Zinóviev]] eta [[Lev Kámenev|Kámenev]] baztertu eta [[stalinismo|estalinismoari]] hasiera eman zion. Stalinek ekonomia [[sozialismo|sozialista]] garatu nahi izan zuen. Estatuak, bost urteko planen bitartez, ekonomia zuzentzen zuen. Jabetza pribatua debekatu zen eta Estatua herrialdeko lur eta enpresa guztiez jabetu zen. Baserri pribatuak ezabatu eta landetxe kolektiboak ([[kolkhoz]]<nowiki/>ak) herrialde osoan ezarri zituen. Errepresioa bortitza izan zen: polizia politikoak erregimenaren alde ez zeuden biztanleak deportatu, lan gogorreko esparruetara ([[gulag]]<nowiki/>etara) bidali edo hil egiten zituen.
 
Stalinen agintaldiko gertaera garrantzitsuena, ordea, [[Bigarren Mundu Gerra]] izan zen. [[1939]]an Sobietar Batasunak eta [[Hirugarren Reicha|Alemania naziak]] [[Molotov-Ribbentrop ituna]] sinatu zuten, elkar ez erasotzeko. Besteak beste, [[Polonia]] banatzea erabaki zuten: ekialdea Sobietar Batasunarentzat eta mendebaldea Alemaniarentzat. Baina [[Adolf Hitler|Hitlerrek]] ez zuen hitzarmen hori bete, eta [[1941]]ean Polonia eta SEBSeko parte bat inbaditu zuen eta [[Mosku]], [[San Petersburgo|Leningrad]] eta [[Volgograd|Stalingrad]]<nowiki/>eraino iritsi. [[Stalingradeko gudua|Stalingradeko batailan]] ([[1942]] bukaera - [[1943]] hasiera), armada naziak atzera egin behar izan zuen. Sobietarren erasoaldiak [[Ekialdeko Europa]]ko herrialde guztietatik egotzi zituen alemaniarrak. [[1945]]eko apirilean, [[Armada Gorria]] [[Berlin]]en sartu zen.
 
 
 
Gerran 27 milioi sobietar hil ziren eta herrialdeak galera ekonomiko izugarriak izan zituen, baina [[Teherango Batzarra|Teherango]], [[Jaltako Batzarra|Jaltako]] eta [[Potsdamgo Batzarra|Potsdamgo]] batzarretan onura politiko handiak lortu zituen eta Aliatuek ekialdeko Europa SESBren menpeko zonaldea izatea onartu zuten.
=== Agintari gorenak ===
SESBeko buru edo agintari gorenak hauek izan ziren:
* 1922-1922–1924 1924 [[Vladimir Lenin]],
* 1924-1924–1953 1953 [[Iosif Stalin|Josef Stalin]],
* 1953-1953–1964 1964 [[Nikita Khrustxev|Nikita Khrustxov]],
* 1964-1964–1982 1982 [[Leonid Brezhnev]],
* 1982-1982–1983 1983 [[Juri Andropov|Iuri Andropov]],
* 1984-1984–1985 1985 [[Konstantin Txernenko]],
* 1985-1985–1991 1991 [[Mikhail Gorbatxov]].
 
Agintari horiek bete zuten kargu ofiziala ez zen bakarra izan. Batzuek [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista|alderdiko]] idazkari postua bete zuten SESBeko buru ziren bitartean; beste batzuek gobernuburu titulua izan zuten beren agintaritza garaian; azkenik, izan zen hainbat kargu ofizial konbinatu edo txandakatu zituenik, estatuko buruzagia izan zen bitartean. Izan ere, SESBak iraun zuen zazpi hamarkadetan ez zen agintari gorena izendatzeko titulu formal finko eta iraunkorrik egon (konparaziorako, beste herrialde batzuetan, agintari goren postua argiro lotuta dago titulu eta kargu ofizial jakin bati, adibidez AEBko agintari gorena [[Ameriketako Estatu Batuetako presidenteen zerrenda|presidentea]] da, eta EAEkoa [[Eusko Jaurlaritzako lehendakaria|lehendakaria]], baina SESBeko buruaren titulua ez zen gisa berean finkoa izan).
 
Oinarrizo beste arazo batzuk ere konpontzeke zeuden; esaterako, nekazaritza-ondasunen jabetza eta nekazaritza-prezioen erreforma. Horrek argi eta garbi adierazten du ez zela pizgarri handirik sortu lurraren banakako ustiaketa bultzatzeko.
 
Ekoizpena ahuldu egin zen, eta banaketa-sistemek, berriz, okerrera egin zuten.
 
379

edits