Jacques Loussier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Biografia_infotaula_automatikoa}} '''Jacques Loussier''' (Angers, 1934ko urriaren 26a - 2019ko martxoaren 5a) piano-jotzailea eta musikagile frantziarra. [...»
 
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Bere musikarekiko zaletasuna oso goiz hasi zen. 16 urte zituelarik [[Conservatoire National de Musique de Paris]]en [[Yves Nat]] maisuarekin konposizioa ikasten hasi zen. Behin [[Jean-Pierre Eustache]] musikariak jazz-jotzaile bat behar zuen [[Caen]]go braseria batean jotzeko eta hori izan zen jazz Loussierren ibilbidearen hasiera. Bi urte [[Kuba]]n eman zituen, beste musika-joerak ezagutzeko asmoz. Frantzian, bestetik, oso ezagunak ziren abeslariekin aritu zen: [[Catherine Sauvage]], [[Léo Ferré]], [[Charles Aznavour]] edo [[Frank Alamo]]<ref name="www.loussier.com.pdf" />.
 
[[Pierre Michelot]]ekin ([[kontrabaxu]]) eta [[Christian Garros]]ekin ([[perkusio]]) [[Trio Play Bach]] hirukote sortu zuen. Taldeak barrokoko musikarien lanak jazzaren ikuspuntutuk berreskuratu zituen. [[Johann Sebastian Bach]]en lanen jazz-interpretazioekin ezaguna egin zen. [[Musika barroko]]aren eta jazz garaikidearen nahasketa ''[[Third stream]]'' joeraren espirituaren barruan kokatu daiteke. 1985an taldea berriro ere sortu zuen, orduan bi lagun berriekin: André Arpino eta Vincent Charbonnier; Charbonnier, odol-jario baten ondorioz, musika jotzeari utzi behar izan zion eta haren lekuan, 1998an, Benoit Dunoyer de Segozac jarri zen.