Fotosintesi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 194.224.156.234 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
Orriaren edukiaren ordez, «<sub></sub> Kategoria:Biokimika Kategoria:Fotosintesia Kategoria:Ekologia trofikoa <br />» jarri da
Etiketak: Ordezkatuta blanking Ikusizko edizioa
1. lerroa:
<sub></sub>
[[Fitxategi:Leaf 1 web.jpg|eskuinera|250px|thumb|Landareek [[hosto]]en bidez egiten dute fotosintesia]]
'''Fotosintesia''' (antzinako [[greziera]]tik φῶς, ''fos'', ''argia'' + σύνθεσις, ''sinthesis'', ''eraketa'') gaur egun Lurreko bizitzaren oinarri den erreakzio kimikoen prozesua da. Prozesu honen bidez [[landare]]ek, [[alga|algek]], eta zenbait [[bakterio]]k [[eguzkia|eguzki]] [[argi]]a erabiltzen dute bere inguruko materia inorganikoa (CO<sub>2</sub> eta ura) bere hazkuntzarako behar duten materia organikoa ([[glukosa]]) bihurtzeko.
 
Prozesu hau burutzeko gai diren organismoei [[fototrofo|fotoautotrofo]] deitzen zaie.
 
== Prozesua ==
 
Fotosintesiak [[argi]] [[energia]] eta [[karbono dioxido]]a erabiltzen ditu triosa fosfatoa (glizeraldeido 3-fosfatoa, G3F) sortzeko. Landareak elikagai moduan erabil dezake edo beste gaiekin elkartu [[azukre]] monosakaridoak sortzeko (adibidez, [[glukosa]]). Horrela, beste [[zelula|zeluletara]] garraia daiteke, edo [[polisakarido]] eran biltegiratu daiteke (adibidez, [[almidoi]] eran)
 
Fotosintesiaren ekuazio orokorra hau da:
 
:'''3 CO<sub>2(gasa)</sub> + 6 H<sub>2</sub>O<sub>(likidoa)</sub> + [[fotoi]]ak → C<sub>3</sub>H<sub>6</sub>O<sub>3(urtsua)</sub> + 3 O<sub>2(gasa)</sub> + 3 H<sub>2</sub>O<sub>(likidoa)</sub>'''
 
hau da
 
:karbono dioxidoa + ura + argi energia → triosa fosfatoa + oxigenoa + ura
 
Batzuetan, ekuazioa sinplifikatua agertzen da atariko kimikan:
 
:'''3 CO<sub>2(gasa)</sub> + 3 H<sub>2</sub>O<sub>(likidoa)</sub> + [[fotoi]]ak → C<sub>3</sub>H<sub>6</sub>O<sub>3(urtsua)</sub> + 3 O<sub>2(gasa)</sub>'''
 
Prozesuaren bukaeran glukosa sortzen denez, horrela ere idatz daiteke fotosintesiaren ekuazio orokorra:
 
:'''6 CO<sub>2</sub> + 6 H<sub>2</sub>O + [[argi]]a → C<sub>6</sub>H<sub>12</sub>O<sub>6</sub> ([[Glukosa]]) + 6 O<sub>2</sub>'''
 
== Fotosintesiaren faseak ==
 
Landareek burutzen duten fotosintesiari [[fotosintesi oxigeniko]]a deritzo, oxigenoa askatzen delako. Hainbat [[bakterio]]k beste fotosintesi mota bat egiten dute, zeinean ura ez da elektroi-emailea, sulfuroa edo hidrogenoa baizik. Azken honetan ez da oxigenoa askatzen, prozesu [[anaerobio]]a baita.
 
Landareen fotosintesiak bi fase ditu:
 
* argi-fasea. Fase honetan landareak eguzkitik datorren argi-energia energia kimiko bihurtzen du. [[Klorofila]] izeneko pigmentuak zeregin oso garrantzitsua betetzen du fase honetan. Argi-energiaren [[fotoi]]ek klorofila molekula kitzikatzen dute, eta kitzikapen horren ondorioz klorofilak [[elektroi]]ak galtzen ditu. Askatutako elektroiak ''elektroi-garraio''rako kate batean sartzen dira, non -[[arnasketa]] aerobioan gertatzen den moduan- molekula bat erreduzitzen da (NADP, kasu honetan) eta [[ATP]] ere eratu egiten da.
 
* ilunpeko fasea. Aurreko fasean sortutako ATP eta NADPH2 erabiltzen dira [[glukosa]] edo beste gluzido batzuk sortzeko, atmosferako CO<sub>2</sub>-tik abiatuta. Fase honetan landareak ez du argirik behar. Karbono dioxidoaren finkapena [[Calvin zikloa]]ren bidez burutzen da.
 
== Kloroplastoak ==
[[Fitxategi:Chloroplast-new.jpg|thumb|250px|Kloroplastoaren diagrama]]
 
{{sakontzeko|kloroplasto}}
 
Landareetan, fotosintesia [[kloroplasto]] izeneko organuluetan burutzen da. Egitura horiek landareen [[hosto]]etan, batez ere, daude. Kloroplastoek [[bakterio]] fotosintetikoekin eta gainontzeko organismo [[prokarioto]]ekin antz handia dute: izan ere, biek antzeko material genetikoa dute ([[kromosoma]] bakarra eta biribila), eta baita antzeko [[erribosoma]]k ere.
 
== Fotosintesiaren garrantzia ==
 
Fotosintesia ezinbestekoa da Lurraren gaineko bizia mantendu ahal izateko. Fotosintesirik gabe, bizidun gehienak desagertuko ziren epe labur batean. Hiru dira fotosintesiaren ondorio nagusiak:
 
* materia organikoa sortzen du (gluzidoak) materia inorganikotik (CO<sub>2</sub>, H<sub>2</sub>O<sub></sub>) abiatuta. Fotosintesia burutzen duten bizidunak (landareak) [[kate trofiko]] guztien hasieran daude, ekoizle primarioak dira, eta horiek gabe kate trofikoen gainontzeko bizidunen iraupena ([[heterotrofo]]ena) ezinezkoa da.
 
* atmosferako CO<sub>2</sub>aren kontzentrazioa gutxitzen du, [[negutegi efektua]] gutxituz eta Lurraren [[berotze globala]] ekidinez.
 
* oxigenoa askatzen du. Oxigenoa ezinbesteko gasa da bizidun gehienentzat, eta horretaz gain [[ozono geruza]] egonkortzen du.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Fotosintesi anoxigeniko]]a (Bakterioen fotosintesia)
* [[Fotoarnasketa]]
* [[Fotosistema]]
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Biokimika]]
[[Kategoria:Fotosintesia]]
[[Kategoria:Ekologia trofikoa]]
<br />