Langresko katedrala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Langresko katedrala''' katedral katolikoa da, San Mamesi dedikatua. XII. mendean eraiki zen, eta Langresko apezpikuaren egoitza da. Harmoniaz k...»
(Ez dago alderik)

13:19, 7 martxoa 2019ko berrikusketa

Langresko katedrala katedral katolikoa da, San Mamesi dedikatua. XII. mendean eraiki zen, eta Langresko apezpikuaren egoitza da. Harmoniaz konbinatzen ditu Borgoinako bolumen erromanikoak eta gurutze gangen estilo gotikoa. Mendebaldeko fatxada XVIII. mendean egin zen, estilo klasikoan. Monumentu historikotzat jo zuten 1862an.

1140aren inguruan, San Bernardoren adiskidea zen Geoffroy de La Roche-Vanneau apezpikuak erabaki zuen katedrala berreraikitzea. Korutik hasi ziren. Hiru maila egin ziren Cluny IIIko elizan bezala, zeina 1088tik 1130ra egin baitzen. Estilo hori estetikagatik zabaldu zen eskualdean, edo Clunyren bitartez aita santuengana hurbiltzeko bide bat zelako. Hala ere, Langresko katedrala ez da Cluny adinakoa, eta, horregatik, Clunyko zenbait osagai ez ziren beharrezkoak Langresen. 1196an kontsakratu zuten eta, antza denez, nabeko gangak baino ez zeuden egiteko. XIII. mendean egin ziren gangak, garai horretako teknikei jarraikiz.

1209an, San Mamesen erlikiak eraman ziren. XIII. mendean kastrolapea egin zen. 1746an, mendebaldeko fatxada behera etortzeko arriskuaren aurrean, eraistea erabaki zuten. 1761etik 1768ra altxatu zuten berria, estilo neoklasikoan.