Paula Lamarain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}'''Paula Lamarain Astigarraga''' ([[Eibar]], [[1924|1924ko]]ko [[Abenduarenabenduaren 1|abenduaren 1a]]a - ''[[Ibidem|ib.]]'', [[2018|2018ko]]ko [[martxoaren 11]])<ref>https://www.funeuskadi.com/paginas/asp/esquelas.asp?idEsquela=55148</ref> erraketista profesionala izan zen 10 urtez. ''Pauli'' goitizenaz kantxaratu zen.
 
== Biografia ==
Eibarko San Juan kalean jaio zen Paula. Herrian erraketan ikasteko aukera izan zuen eta trebatu zenean jokatzeko kontratua egin zioten. Beste bi ahizpa ere erraketistak izan zituen, Pakita eta Antonia, baina hiruretan ospe handiena berak erdietsi zuen.
 
=== Erraketista ibilbidea ===
 
14 urterekin debutatu zuen [[Salamanca]]ko Tormes frontoian erraketista profesional gisa.<ref>https://plaentxia.eus/soraluze/1520848821798-gaur-1900etan-egingo-da-paula-lamarain-raketistaren-hileta-elizkizuna</ref> Bi urtez jardun zuen aurrelari. Ondoren, [[Madril|Madrilera]]era joan zen jokatzera. [[Maria Luisa Alberdi]] eta [[Angelita Alberdi]] ahizpa erraketistekin bizi izan zen bertan. [[Bartzelona|Bartzelonara]]ra joateko aukera ere izan zuen txapelketa baten parte hartzera. [[Maria Arrillaga]] eta haren ahizpa [[Juani|Juanirekin]]rekin jokatu zuen Chiqui-Alai frontoian, 1939tik aurrera Chiqui izenaz ezagutu zenean. Bartzelonako egitekoa amaitu ondoren, Madrilera itzuli zen eta handik [[Valentzia|Valentziara]]ra. 1942an [[Tenerife|Tenerifera]]ra joan zen jokatzera eta arrakasta handia izan zuen. Azken urteak Valentzian egin zituen erraketista. Garaiko prentsa artikuluetan bere «mugimendu azkarrak», «bi eskuekin zuen erraketaren erabilera» eta «kolpe zakar eta indartsua» nabarmentzen zituzten. <ref>https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2018-03-12/hemeroteca_articles/pauli-erraketalari-eibartarra-atzo-hil-zen-94-urterekin</ref>
 
Cayetano Menarquez futbolariarekin ezkondu zen. Senar futbolariak baino gehiago irabazten zuten Paulak frontoian <ref>https://www.diariovasco.com/deportes/pelota/olvidada-apasionante-historia-20181129001934-ntvo.html</ref> <ref>https://www.elcorreo.com/deporte-femenino/otros-deportes/olvidada-apasionante-historia-20181129125316-nt.html</ref> halere, 24 urterekin, haurdun zegoela, agur esan zion [[Erraketa|erraketarierraketa]]ri, kantxetatik erretiratu eta Eibarrera bueltatu zen. <ref>https://egoibarra.eus/es/publicaciones/revista-eibar/eibar-133-2016-09 46-47 orrial.</ref>
 
''Apostanto por ellas. Historia de las raquetistas'' dokumentalean aipatzen du erraketista garaian ikusleekiko harremana ez zela samurra izaten. Irabaziz gero, txalo ugari jasotzen zituztela, galtzen zutenean ordea, oihu eta garrasiak nagusitzen zirela. Halere, 10 urtez izan zen erraketista profesionala.<ref>https://www.youtube.com/watch?v=7R2zVTuu0pU
</ref>
 
=== Azken urteak ===
 
2010ean alargun geratu eta Isasi kalean bizi izan zen. Azken urteetan Goi Argi emakumezkoen elkarteko partaide izan zen. <ref>https://etakitto.eus/berriak/gaur-1900etan-egingo-da-paula-lamarain-raketistaren-hileta-elizkizuna.html</ref>
 
== Erreferentziak ==
21. lerroa:
 
{{bizialdia|1924ko|2018ko|Lamarain, Paula}}
 
[[Kategoria:Eibartarrak]]
[[Kategoria:Erraketistak]]