Pascal Gaigne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
 
== Bizitza ==
Aita eta ama [[bretoi]]ak zituen, eta [[Normandia]]n jaio arren, zortzi hilabete baino ez zituela utzi zuen eskualde hura. Aita ingeniaria zen eta batetik bestera bidaiatzea tokatzen zitzaion.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Berria.eus|urtea=|izenburua=«Espero dut nehoiz ez dudala aurkituko musikaren sekretua»|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1989/036/001/2018-02-18/espero_dut_nehoiz_ez_dudala_aurkituko_musikaren_sekretua.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-02-18}}</ref> Pascal [[Baiona|Baionan]]n finkatu zen lehenik eta [[1985]]etik [[Donostia]]n bizi da. Hori dela eta, jaiotzez [[Normandia|normandiarranormandia]]rra izanagatik, beti egon da oso lotua Euskal Herriari eta euskal musikari. Musika ikasketak [[Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea|Paueko Unibertsitatean]] eta [[Tolosako Kontserbatorio Nazional]]ean egin zituen. Gaur egun musika elektroakustikoko irakasle da bertan. Horrekin batera, [[Informatikainformatika musikal|informatika musikalaren]]aren inguruko ikerketa taldeetan lankide da.
 
== Ibilbidea ==
Belaunaldi askotako euskal musikariekin lan egin du, besteak beste [[Imanol Larzabal|Imanolekin]], [[Niko Etxart]]ekin eta, batez ere, [[Amaia Zubiria]]rekin, azken honekin batera hiru disko kaleratu baitzituen: ''[[Egun argi hartan]]'', ''[[Kolorez eta ametsez]]'' eta ''[[Hamar urte euskal zineman]]''. [[Joseba Tapia]]rekin eta beste hainbatekin ere aritu da, eta produkzio lanetan ere badihardu.
 
Zenbait kantari gazteen diskoen ekoizle izan da, halaber. Musikagintzaren arlo asko lantzen ditu Pascal Gaignek. Laguntzaile, ekoizle eta moldatzaile lanetan aritzeaz gain, bere obra propioa lantzen jarraitzen du, eta horretan garrantzi handia du gaurko musikaren eta musika elektroakustikoaren alorrean egiten duen lanaz gainera zinemarako musikak. Sortu duen soinu bandarik ezagunenetakoa Victor Ericeren ''El sol del membrillo'' filmari egindakoa du, baina bereak dira, era berean, ''Cuando vuelvas a mi lado ''(Gracia Querejeta), ''El otro barrio ''(Salvador García Ruiz), ''Flores de otro mundo'' (Iciar Bollain) edota ''Mensaka'' (Gustavo Salmerón) film arrakastatsuen soinu bandak. Antzerkirako musikarik ere egin du, esate baterako Txalo konpainiaren ''Dama eta kardinala'' lanarena. [[1997]]an, [[Josetxo Silguero]] eta [[Jesús Mari Garmendia]]rekin batera, [[Ensemble Aksa]] taldea sortu zuen, euskal musikagile gazteen lana ezagutzera emateko.
29. lerroa:
 
{{bizialdia|1958ko||Gaigne, Pascal}}
 
[[Kategoria:Frantziako musikagileak]]
[[Kategoria:Normandiarrak]]