«Partido Aragonés»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Partido Aragonés''' edota '''PAR''' ({{lang-an|Partito Aragonés}}; {{lang-ca|Partit Aragonès}}; [[euskara]]z ''Aragoiar Alderdia'') [[Aragoi]]ko [[Zentrismo|zentru]]-[[eskuin politiko|eskuineko]] [[alderdi politiko]] bat da, bere burua [[aragoiar nazionalismo|aragoiar nazionalistatzat]] deskribatzen duelarik.
 
[[1978]]an [[urtarril]]ean [[Hipólito Gómez de las Roces]] eta beste hainbatek sortu zuten. [[1990eko hamarkada]]rarte '''Partido Aragonés Regionalista''' (''Aragoiar Alderdi Erregionalista'') zeritzon, ordutik aurrera [[aragoiar nazionalismo]] moderatuaren alde jo zuelarik.
 
PAR alderdiak [[katalan]]aren hizkuntz batasunaren aurkako jarrera du, [[Sartaldeko Zerrenda]]n mintzatzen den [[katalan]] hizkuntza [[aragoiera]]ren aldaera ezberdinak direla baieztatzen duelarik, hori dela eta, [[2009]]ko [[Aragoiko Hizkuntz Legea]]ren aurka azaldu zen. [[Aragoi]]ko administrazioaren berrantolaketa eta autonomia erkidegoaren deszentralizazioaren aldekoa da, halere, maiz [[PP|Alderdi Popularrari]] babes eman izan dio.