Parisko historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
Horren ondoren, [[Napoleon Bonaparte]] jeneralak bere burua enperadore autoproklamatu ostean, Paris bihurtzen du Inperioko hiriburu. Luis Filipen agintaldian, hiria inoiz baino lasterrago hasi zen.
 
Napoleon III.aren agintaldian hiriaren transformaziorik garrantzitsuena burutu zen. Enperadoreak [[Georges Eugène Haussmann|Haussmann baroia]] bultzatu zuen Paris momentuko hiririk modernoena bihurtzeko. Hiri zaharra suntsitu eta bulebar handiak eta eraikin modernoak eraiki ziren, ''Garnier opera'' haien artean. Ur-hornikuntza berriak burutu ziren, baita beste lan publiko asko ere.
 
Paris, XIX. mendearen bigarren erdialdean, hainbat eta hainbat Erakustaldi Internazionalen egoitza izan zen, Haien artean garrantzitsuena [[1889]]koa da, iraultzaren lehenengo mendeurrena ospatzeko burutu zena. Ekitaldi honetarako eraiki zen [[Eiffel dorrea|Eiffel Dorrea]], hasiera baten denboraldi baterako eraiki zena eta oraindik ere zutik dirauena. [[XX. mende]]aren hasieran [[Parisko metroa]]ren lanak hasi ziren eta [[1900eko Udako Olinpiar Jokoak]] hirian antolatu zituzten, historiamodernoaren bigarren edizioa izan zena.
29. lerroa:
[[1940]]an, Wehrmacht-ak (Alemaniako armada) konkistatu zuen hiria; [[Bigarren Mundu Gerra]]n, hain zuzen ere. Okupazio-ejertzitoak administratu zuen Paris, eta lau urteren buruan abandonatu zuten hiria, hondamendi handirik sortu gabe (beste hiri europar sufritutako horrenbeste ez, behintzat). [[1944]]ko [[abuztuaren 26]]an aliatuak hirian sartu eta askapena ospatu zuten.
 
[[1968ko maiatza]]k, bestela, XX. mendearen ikur bat ekarri zuen, iraultza soziopolitikoa deitutakoa. Anarkistek eta komunistek bultzatutakoa, deskolonizazioa izan zen testuinguru nagusietakoa, Frantziak galdutako boterea Afrikako hainbat lurraldetan, alegia.
[[François Mitterrand]] presidentearen administraziopean, [[1980ko hamarkada|1980ko]] eta [[1990eko hamarkada]]ren hasieran, hiriaren hirigintzak eta azpiegiturek berrikuntza handia jaso zuten. Hiriko gune deprimituak berritu ziren (La Villette eta ezkerraldea, esaterako), eraikin esanguratsu ugari eraiki ziren (liburutegia, ''Arche de la Défense'' edota ''Musée d'Orsay''), eta [[Louvre museoa|Louvreko Museoa]] guztiz eraberritu zen.