Parisko Ituna (1763): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
Ituneko artikuluen arabera, Frantziak [[Frantzia Berria|Ipar Ameriketako kontinenteko lurralde guztiak]] galdu zituen, hala, ez zen gehiago hango britainiar kolonietarako mehatxua izango.
 
[[Fitxategi:Louis_XV_Ranc_2.jpg|leftezkerrera|thumb|150px|Luis XV.a, Frantziako erregea]]
Gudan, britainiarrek itsasoz bestaldean garaipen asko izan zituzten [[Frantzia]]ren aurka: britainiarrek frantziar Kanada konkistatu ez ezik, Indiako leku askotan ere garaitu zuten eta Karibe uharteetako frantziar koloniak harrapatu zituzten. 1762ko martxoan, [[Luis XV.a Frantziakoa|Luis XV.a Frantziako]] erregeak bake elkarrizketen aldeko deia egin zuen.
 
Britainiar gobernuari ere guda amaitzea komeni zitzaion -Zazpi Urteko guda oso garestia izan zen, eta gobernuak zorrez finantzatu behar izan zuen. Zordunak zalantzan zeuden Britainia Handiak finantza-merkatuetan eskatutako maileguak itzultzeko gai izango zen. Gainera, [[Jurgi II.a Erresuma Batukoa|Jurgi II.a]] britainiar erregea 1760an zendu zen, eta haren ondorengoa guda amaitzearen aldekoagoa zen.
 
Bake akordioa sinatzeko lehenengo saiakerek huts egin zuten, alderantziz, frantziar eta espainiar diplomatikoek Famili-hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horrek [[Espainia]] [[Britainia Handia]]ren aurkako gudan sartu zuen. Lord Bute Lehen Ministro britainiarrak Etienne-Francois, Choiseulgo dukea, frantziar diplomatikoarekin isilpeko elkarrizketak egiten jarraitu zuen eta 1762ko ekainean hitzarmen ez-ofizial bat lortu zuten. Butek baldintza onak agindu zituen, eta herrialde biek irailean enbaxadoreen trukaketa adostu zuten.
12. lerroa:
Negoziazio formalak hasi zirenerako, egoera aldatu zen. Britainiarrek Habana hartu zutelako berria Europara heldu zen, eta hiriarekin batera Kubako kolonia osoa. Karlos III.a [[Espainia]]ko erregeak uko egin zion itun bat sinatzeari Kuba itzultzen ez bazitzaion, baina britainiar legebiltzarrak ez zuen gudan irabazitakoa islatuko ez zuen itunik sinatuko.
 
Arazo horri aurre egiteko, Choiseul frantziar negoziatzaileak Ameriketako lurraldeak Frantzia, Espainia eta Britainia Handiaren artean birbanatzen zituen irtenbide bat proposatu zuen. Plan horren arabera, Britainiak Mississippiko ekialdeko frantziar lurralde osoa eskuratu zuen, eta Espainiak [[Kuba]] baina [[Florida]] Britainiari ematearen truke. [[Frantzia]]ren Mississippiko mendebaldeko lurralde guziak Espainiari eman zizkioten, [[New Orleans]]ko portuarekin batera. Indiako, Afrikako lurraldeen eta Mediterraneoko Menorca uhartearen truke Frantziak britainiarrek gudan harrapatutako Karibeko irlak berreskuratu zituen. Britainiar gobernuak Kanadako frantziarren erlijioa eta [[Ternua]]ko arrantza eskubideak errespetatuko zituela agindu zuen.
[[Fitxategi:George_III_in_Coronation_Robes.jpg|righteskuinera|thumb|150px|Jurgi III.a, Britainia Handiko erregea]]
 
Choiseulek [[Martinika]], [[Guadalupe]] eta [[Santa Luzia]] uharteei eustea nahiago zuen Louisianatik [[Kanada]]raino zihoan lurraldeari baino. Horren zioa ekonomian zetzan: uharteetako azukre industriak etekin handiak ematen zituen eta Kanada, berriz, frantziar ogasun publikorako zulo bat besterik ez zen. Kanadako galera frantziar ofizialentzat tamalgarria zen arren, ekonomiaren ikuspuntutik zentzu osoa zeukan.
19. lerroa:
1762ko azaroaren 3an espainiar eta frantziar diplomatikoek negoziazioak burutu zituzten eta Parisko itunaren aurretiazkoak sinatu zituzten. Espainiar eta frantziar negoziatzaileek ere San Ildefonsoko ituna sinatu zuten, bertan, frantziar [[Louisiana]] [[Espainia]]ri ematea berretsi zen. George III.a britainiar erregea eta haren ministroak itunaren alde bazeuden ere, britainiar publikoa ez. Hala ere, itunean amore ematen zitzaien gudaren aldekoei eta Legebiltzarrak Parisko ituna onartu zuen gehiengo zabal batekin (319 aldeko eta 64 aurkako) eta horrela Ituna indarrean egon zen 1763ko otsailaren 10etik.
 
Anglo-amerikar kolonoentzat ituna teorikoki arrakastatsua izan zen. Kolonoak ez ziren gehiago frantziar inbasioaren beldur izango, britainiar lurraldeak Kanadatik Mississippiraino zabaldu baitziren. Mugetako indiarrentzat, ostera, oso kaltegarria izan zen haren estrategia eraginkorra apurtu baitzuen. Haren arabera, britainiarrek eta frantziarrek elkarren aurka egiten zutenean indioek aliantza onuragarriak egiten zituzten, bai batekin, bai bestearekin eta horrela haien lurraldeak anglo-amerikar kolonoen inbasioaren kontra babesten zituzten.
 
Parisko Itunak arrakasta handia zirudielarik ere, anglo-amerikar kolonoen eta britainiar gobernuaren arteko desadostasunak handitu zituen, bien Ipar Ameriketako interesak ez baitzetozen bat. Britainiar gobernuak ez zuen armada garesti bat mantendu gura eta, gainera, kolonoen eta indiarren interesak adostu nahi zituen britainiar gobernuaren mugari buruzko politikak porrot egiteaz gain, kaltegarria ere izan zen.