Paris Saint-Germain FC: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
fix
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
57. lerroa:
2012-13 urtean fitxaketa berriak egin ditu ([[Zlatan Ibrahimović]], [[Thiago Silva]], [[Lucas Moura]] eta [[Ezequiel Lavezzi]]) 146 milioi euro gastatuz eta Liga irabazi erraz irabazi du bigarrenari 12 puntu atereaz. [[UEFAko Txapeldunen Liga|Txapeldunen Ligan]] final laurdenetara iritsi zen, [[Bartzelona Futbol Kluba|FC Barcelonak]] kanporatu zuen.
 
2013-14 denboraldian berriz irabazi du liga, oraingoan gainera errekorrak ezarriz puntu eta gol kopuruetan. 2014-15 denboraldian Frantzian jokoan jarritako txapelketa guztiak irabazi ditu. Txapeldunen Ligan ere final laurdenetaraino iritsi da baina berriz ere [[Bartzelona Futbol Kluba|FC Barcelonak]] kanporatu du.
 
2015-16an marka guztiak hautsi ditu Frantziako Ligan. 96 puntu lortu ditu bigarrenari 31 aterata, 30 partida irabazi ditu eta 102 gol sartu ditu. Horretaz gain Kopa, Ligako Kopa eta Superkopa ere irabazi ditu. Europan ordea ez du emaitza aipagarririk lortu, final laurdenetan kanporatua izan baita.