«Parekoen ebaluazio»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Parekoen ebaluazioa''' edo '''berdinen ikuskapena''' (ingelesez: ''peer review'') metodo bat da lan bat ebaluatzeko, eta bertan parte hartzen dute egilearen antzeko gaitasuna duten profesionalek. Inguru akademikoetan [[arbitraje]] ere deitua, [[idatzizko lan]] eta finantzapen eskaerak ontzat hartzeko erabilitako [[metodo]]<nowiki/>a da, hauen [[kalitate]], [[originaltasun]], [[sinesgarritasun]], [[zehaztasun zientifiko]], etab. neurtzeko helburuarekin, hauek [[Argitalpen|argitaratu]] aurretik. Arlo profesional askotan erabiltzen da, finantziazio-eskarietan adibidez, eta modu nabarmenean zientzia-aldizkarietan, artikulu bat argitaratu aurretik. Parekoen ebaluazioak helburua du neurtzea lan baten kalitatea, originaltasuna, egingarritasuna, zehaztasun zientifikoa, etab., artikulu bat argitaratu aurretik, edo diru-eskari bat onartu baino lehen.
 
Prozedura gisa zientzia-artikuluak argitaratu aurretik, arbitrajea [[XX. mendea|XX. mendearen]]ren erdialdean hasi zen aplikatzen. [[Albert Einstein]] zientzialariaren ''Annus Mirabilis'' artikulu iraultzaileak, adibidez, ez ziren arbitratu ''Annalen der Physik'' aldizkariaren [[1905]]eko zenbakian argitaratu aurretik. [[Max Planck]] kontseilu editorialeko burua (eta teoria kuantikoaren aita) ohartu zen zelako “garrantzia” zuten jasotako eskuizkribuek, eta berauek argitaratzea agindu zuen, besterik gabe.
 
Bestetik, demostratu da zenbait artikulu iruzur hutsa izan direla, nahiz eta berauek argitaratu aurretik parekoen ebaluazioak ontzat eman. Hori gertatu zen Uraren memoriaz eta Fusio hotzaren inguruan [[Nature]] aldizkarian ateratako artikuluekin eta, berriki, Hwang Woo-Suk zientzialariak [[Science]] aldizkarian Zelula amen inguruan argitaratutakoarekin.
 
== Funtzionamendua ==
Zientzia-aldizkari batean jasotzen denean artikulu bat, berau argitaratu aurretik bidaltzen zaie alor bereko bi edo hiru adituri, balidatu dezaten zuzena dela, ondo eginda dagoela, eta bertan ez dagoela iruzurrik. Jeneralean ikuskatzaileak ez dira mugatzen artikulua onartu edo arbuiatzera; iradokizunak egiten dituzte lana hobetzeko, berau argitarau aurretik, eta iradokizun horiek egileari bidaltzen zaizkio. Berdin jokatzen da ikerkuntza finantzatzeko programetan edo diru-laguntzak emateko agentzia batean.
 
Ebaluatzaileek jeneralean gomendio batzuk egiten dituzte, zer egin dokumentuarekin: