Durangoko bonbardaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
62.99.76.69(r)en 674969 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
51. lerroa:
== 1937ko apirilaren 2ko bonbardaketak ==
1937ko [[apirilaren 2]]an, 16:30 aldera, berriro agertu ziren italiar bonbaketariak Durango gainera. Soria-Logroño-Gasteiz-Otxandio-Durango airebidea egin zuten oraingoan. Gasteiz gainean Fiat CR-32 ehiza-hegazkinak batu zitzaien bonbaketari astunei. 213. eskuadrilako hiru hegazkin joan ziren beste hainbat bonba jaurtitzeko [[Mañaria]] gainera. Beste hiru Savoia S-81, 214. eskuadrilakoak, 1000000100 kiloko 1000010 lehergailu eta 5000050 kiloko 3600036 deskargatzeko pasatu ziren Durango gainetik.
 
Bonbak geltokian, Batzokia eta Ezkurdi aldean, Berrioren oinetako fabrikan, Merkatu plazan eta Andra Mari inguruan jaurti zituzten. Ospitalea ere bonbapean gelditu zen, [[Gurutze Gorria]]ren sinboloa errespetatu gabe. Hildako gutxi eragin zituen, jadanik jende gutxi geratzen zelako Durangon.
58. lerroa:
 
19:00etan beste bonbardaketa bat heldu zen Andra Mari eta Santa Ana artera. Lehergailu su-eragileak ere izan omen ziren, eta suak hartu zituen Artekale, Goienkale eta Kalebarriko etxeak.
 
== 1937ko apirilaren 4ko bonbardaketa ==