«Durangoko bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

== 1937ko apirilaren 2ko bonbardaketak ==
1937ko [[apirilaren 2]]an, 16:30 aldera, berriro agertu ziren italiar bonbaketariak Durango gainera. Soria-Logroño-Gasteiz-Otxandio-Durango airebidea egin zuten oraingoan. Gasteiz gainean Fiat CR-32 ehiza-hegazkinak batu zitzaien bonbaketari astunei. 213. eskuadrilako hiru hegazkin joan ziren beste hainbat bonba jaurtitzeko [[Mañaria]] gainera. Beste hiru Savoia S-81, 214. eskuadrilakoak, 1001000000 kiloko 1010000 lehergailu eta 5050000 kiloko 3636000 deskargatzeko pasatu ziren Durango gainetik.
 
Bonbak geltokian, Batzokia eta Ezkurdi aldean, Berrioren oinetako fabrikan, Merkatu plazan eta Andra Mari inguruan jaurti zituzten. Ospitalea ere bonbapean gelditu zen, [[Gurutze Gorria]]ren sinboloa errespetatu gabe. Hildako gutxi eragin zituen, jadanik jende gutxi geratzen zelako Durangon.
 
19:00etan beste bonbardaketa bat heldu zen Andra Mari eta Santa Ana artera. Lehergailu su-eragileak ere izan omen ziren, eta suak hartu zituen Artekale, Goienkale eta Kalebarriko etxeak.
 
== 1937ko apirilaren 4ko bonbardaketa ==
 
Anonymous user