Egin (egunkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
30. lerroa:
'''''Egin''''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[egunkari]] enblematikoa izan zen, [[1977]]an lehenengo alea argitaratu zuena. Batez ere [[gaztelania]], baina [[euskara]] eta [[frantses]]a ere erabiltzen zituen. [[Hernani]]n inprimatzen zen eta [[Orain S.A.]] enpresa zen egunkariaren jabea. Egunkari [[sozialismo|ezkertiar]] eta [[abertzaletasun|abertzalea]] zen.
 
1998an [[Baltasar Garzón]] epailearen aginduz itxi zuten [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]ren zati bat zelakoan. Egunkari honen itxiera [[Dena da ETA]]ren lehen urratsa bilakatuko zen.
 
== Historia ==
44. lerroa:
 
=== Epaia Eginen alde ===
Eginen itxiera eta 11 urte beranduago, 2009an, Egin egunkariaren itxiera bidezkoa ez zela iritzi zion Espainiako Epaitegi Gorenak. Hala eta guztiz, jadanik Egineko langile zein zuzendaritza taldekoek gartzela zigor zein beste zigor mota gogorrak jasota zituzten eta ez zioten dirurik edo besterik itzuli.<ref>https://www.diagonalperiodico.net/supremo-decreta-la-ilicitud-del-cierre-del-diario-egin-11-anos-despues-su-clausura.html</ref>.
 
[[AVT]] edo Terrorismoaren Aurkako Erakundeak gogor kritikatu zuen erabaki hau. Erakunde honen iritzian Egin egunkariako langile zein enpresak ordainetan dirua edo zer edo zer eskatu ahalko zuten epaia ikusi eta berehala. AVTren beldurrak ezerezean geratu ziren. Izatez Eginek edo bere langileek ordainetan ez zuten ezer jazo. Ez hori bakarrik beraien materiala hondatu, puzkatu eta alferrik galdu egin zen. Itxiera eta gero, beraien estudioetara sartzeko baimenik gabe egon ziren urteetan eta Espainiako gobernuaren menpe egon diren material gehienak desagertu, apurtu edo galdu egin dira.<ref>http://gareskoauzalan.com/index.php?option=com_content&view=article&id=1475:egin-estado-actual-de-las-instalaciones&catid=39:komunikabideak
50. lerroa:
 
== Bitxikeria ==
Egin itxi eta gutxira, orduko Espainiako lehendakariak, [[Jose María Aznar]]rek zera esan zuenː "Norbaitek pentsatu zuen Egin egunkaria izten ez ginela ausartuko hala?".<ref>https://elpais.com/diario/1998/07/23/espana/901144814_850215.html</ref>. Eta zeharka [[Garzón]]en agindupean egindako itxiera, benetan bere agindupean egindako erabakia izan zela esan zuen. Urte horietan [[IU]]ko buruzagia zenak, [[Julio Anguita]]k, esaldi hori kontuan hartuta Aznarrek bere burua salatu zuela esan zuen eta itxieraren benetako agindua [[Espainiako Gobernua]]k eman zuela zihurtatu zuen.
 
2019an, Eginen itxiera eta 21 urte beranduago, [[Gara]] egunkariak 3 milioi eurotik gora ordaindu behar izan zituen [[Gizarte Segurantza]]ri 'Egin'en zorragatik. Arrazoiaː "enpresen arteko ondorengotza ideologikoa" izatea Auzitegi Gorenakoa zen [[Baltasar Garzon]] epailearen iritzian.<ref>https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6165163/garak-3-milioi-eurotik-ordaindu-beharko-ditu-eginen-zorragatik/</ref>