Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Ondorioak: oharra
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
214. lerroa:
Guztira, [[Eusko Jaurlaritza|Eusko Jaurlaritzak]] 150.115 errefuxiatu erregistratu zituen [[1936]] eta [[1939]] artean; Hego Euskal Herriko populazioaren %12 inguru zen hori. Baina ez da inoiz jakingo kopuru zehatza zein izan zen. [[Bigarren Mundu Gerra|II. Mundu Gerra]] bazetorrela ikusita Jaurlaritzak agindu zuen gerran ardurarik izan ez zutenak itzultzeko. 80.000 errefuxiatu inguru itzuli ziren, gehienak [[Hendaia]]ko mugatik [[Irun]]era. Baina sei urte geroago 1945ean II. Mundu Gerra bukatuta gerraren ondorioz ihes egindako 12.000-14.000 herritar inguruk artean jarraitzen zuten deserrian; erdiek, Frantzian.<ref name=":0" />
 
Bilbon frontea hondoratu ahala, iheslari jeltzaleek espioitza eta elkartasun sare eraginkor bat osatu zuten, gerora [[Álava Sarea]] deitutakoa; bertan, [[Emakume Abertzale Batza]]n ibilitako eta inguruko lau emakumek garrantzi berezia izan zuten. Sare hori indarrean izan zen espainiar agintari frankistek 1941eko urtarrilaren 2 eta 3an Sareko 28 kide atzeman zituzten arte, alemaniarrak 1940ko ekainean Pariseko Eusko Jaurlaritzaren egoitzara sartu eta artxibo ezkutu guztiak bereganatzearen ondorioz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=red Álava – Historias de los vascos|hizkuntza=es|url=https://blogs.deia.eus/historiasdelosvascos/tag/red-alava/|sartze-data=2019-03-04}}</ref><ref group="oh">[[José María Lasarte|Jose Maria Lasarte]]k hartu zuen sarea martxan jartzeko ardura, eta [[Luis Álava Sautu]] izan zuen arduradun nagusi; hortik datorkio izena. Hala ere, emakume batzuek egindako lana berebiziko garrantzia izan zuen: [[Tere Verdes]], [[Itziar Mugika]], [[Bittori Etxeberria]] eta [[Delia Lauroba]].</ref>
 
== Kronologia ==