Serapio Muxika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Kategoria bat aldatu:Bigarren Karlistaldiko militarrak
tNo edit summary
2. lerroa:
'''Serapio Muxika Zufiria''' ([[Ormaiztegi]], [[1854]]ko [[azaroaren 14]]a - [[Donostia]], [[1941]]eko [[martxoaren 16]]a) gipuzkoar historialaria eta artxibozaina izan zen.
 
Zuzenbideko ikasketak egin zituen Zaragoza eta Bartzelonako Unibertsitateetan, eta [[liberalismo|liberalen]] alde borrokatu zen [[HirugarrenBigarren Karlistaldia|HirugarrenBigarren KarlistadanKarlistaldian]]. Zestoa, Aizarnazabal, Ezkio, Zumaia, Zumarraga, Donostia, Irun, Hondarribia, Errenteria, Oiartzun, Ordizia, Eibar eta Astigarragako artxiboak sailkatu eta aztertzeaz gainera, historiari buruzko liburu- eta artikulu-sail garrantzitsuak eman zituen argitara. [[Real Academia de la Historia]]ko urgazle, Frantziako Akademiako ofizial eta Gipuzkoako kronikari eta seme kuttun izendatu zuten. [[Eusko Ikaskuntza]]ko Batzorde Iraunkorreko Historiako saileko eleduna izan zen, bestalde, 1933-1937 urteetan, eta erakunde bereko lehendakari, 1934. urtean. Obra asko argitaratu zituen, horien artean: ''Indice de los documentos del Archivo Municipal de la ciudad de San Sebastián'' (1898), ''Indice de los documentos del archivo municipal de Irún'' (1898), ''Los Gascones en Guipúzcoa'' (1923), ''Guía de Guipúzcoa'' ([[Fausto Arozena]]rekin batera, 1930), ''Juan Ignacio Gamón. Noticias Históricas de Rentería'' (Fausto Arozenarekin, 1935), ''Donación a Leire'' (1935) eta ''Orígenes de San Sebastián'' (1936). Artikulu ugari idatzi zuen, halaber, ''[[Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria|RIEV]]'', ''[[Euskal-Erria]]'', ''[[Yakintza]]'', ''[[Euskalerriaren alde|Euskalerriaren Alde]]'', ''[[Euskal-Esnalea|Euskal Esnalea]]'' eta ''Arantzazu'' agerkarietan.
 
== Erreferentziak ==