Pablo Fermin Irigarai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Medikuntza]] ikasketak [[Zaragoza]]n eta [[Madril]]en egin zituen. Mediku aritu zen bere bizitza guztian, [[Bera]]n, [[Irurita]]n eta [[Iruñe]]ko erietxean. Bere lana euskaldun jendearekin bete behar zuenez, euskaraz alfabetatu eta idazten hasi zen. ''[[Eskualduna]]'' aldizkarirako astero idazten zituen kronikak<ref>[http://www.argia.eus/mendea/pertso/49larre.htm Fermin Irigarai Larreko (Auritz 1869 - Iruñea 1949)], argia.eus</ref>. [[1911]]n Nafarroako [[EAJ]] ''[[Napartarra]]'' astekaria argitaratzen hasi zelarik, ''Eskualduna''-ko irakurleen artean arrakastatsu gertatu ziren atalak eransten zizkion Larrekok. Oso ziren inportanteak herrietako berriak, Nafarroako Pirinioetako ibarretatik, bakoitzak bere etxeko moldean, euskara erraz eta egunerokoan igorritako kronikak. Bere gain egon zen euskara atala eta hala idazteko gaztigatu zien herrietako berriemaileei. ''Napartarra''-n egindako lanaz gainera, ''[[Gure Herria]]'', ''[[Euskal-Esnalea]]'' eta ''[[La Voz de Navarra]]''-n ere kolaboratu zuen.
 
[[1936ko gerra]]k eten zuen haren prentsa jarduna. Idazten jarraitu zuen, baina ezkutuka. Nabarmentzekoa da 1993 arte argitaratu ez zen ''[[Gerla urte, gezur urte]]'' kronika liburua, Espainiako Gerra Zibilean bere inguruan, Iruñean, gertatutakoa kontatzen duena, betiere [[Francisco Franco|Francoren]] aurka agertuz, politikoki abertzalea baitzen.
 
[[Euskaltzale]]a ere bazen eta sarritan agertu zen euskararen erabileraren alde:
{{esaera2|...ez da aski goraka ibiltzea, ez da aski diputadoak hautestea; hori ongi dago, ederki zait, baina, nabarmen horiekin batean baldin nabari ezpadira euskarari zor diogun atxikimendua ta maitasuna, alferrik gabiltza|Larreko, 1918}}
 
17. lerroa:
 
=== Artikuluak, gaika ===
* Euskararen inguruan: "Naparra'ko erranerak", "Nafarroako euskal esakerak", "Eskuara eta toki izenak" eta "Erronkariko uskaraz"
* Osasunaz: "Apendizitis", "Edarikoia", "Sendalari baten argiak" eta "Guía médica del intérprete de milagros y favores" (azken hori, gaztelaniaz).
* Bertze batzuk: "Euskaldun bioztuna Mexico'n", "Azkena" eta "Orreaga'n".
33. lerroa:
 
{{bizialdia|1869ko|1949ko|Irigarai, Pablo Fermin}}
 
[[Kategoria:Auriztarrak]]
[[Kategoria:Euskal Pizkundea]]
[[Kategoria:Nafarroa Garaiko idazleak‎idazleak]]
[[Kategoria:Euskal idazleak]]
[[Kategoria:Nafarroa Garaiko medikuak]]