PP: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
'''Alderdi Popularra''' ({{lang-es|Partido Popular}}) [[Espainia]]ko [[alderdi politiko]] eskuindar nagusia da. [[Manuel Fraga|Manuel Fraga Iribarnek]] eratu zuen, [[1976]]. urtean, ''[[Alianza Popular]]'' izenarekin. Alderdiko gaur egungo burua [[Pablo Casado]] da, eta idazkari nagusia [[Teodoro García Egea]]. Alderdi Popularraren ideologia [[eskuin politiko|eskuindarra]] da, eta gizarte balioetan [[Kontserbadurismo|kontserbadorea]].
 
Egoitza nagusia [[Madril]]go [[Genova kalea (Madril)|Genova kaleakalean]]n du. Legez kanpo finantzatzen delako, hainbat prozesu ireki dizkiote auzitegietan; nabarmenena, [[Gürtel afera]] deritzona; [[Gobernu]]tik bota ziena.
 
== Historia ==
Espainiako PP 1989an sortu zen, ordu arte [[Alianza Popular]] izandakoak bere IX. Kongresuan izen berria hartzea erabaki zuenean. Irudi berria hartzeaz gain, zenbait posizio politiko ere aldatu zituen, tartean zela [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Gernikako Estatutuaren]] aldeko posizioa hartzea. [[Manuel Fraga]]<nowiki/>k jarraitu zuen Alderdiko presidente izaten 1990eko apirilaren 1 arte, baina urte bereko otsailetik, Madrildik alde egin eta [[Galiziako Xunta|Galiziako Xuntako]]ko Presidente izan zen 2005eko abuztu arte.
 
Hasieratik, alderdiko diruzainek posizio garrantzitsua bete dute: [[Rosendo Naseiro]] (1987-1993), [[Álvaro Lapuerta]] (1993-2008) eta [[Luis Bárcenas]] (2008-2009); guztiak ere ustelkeriagatik izan dira ikertuak.<ref>{{Erreferentzia|izena=Unidad Editorial|abizena=Internet|izenburua=Los ex tesoreros del PP, una caja de imputados|hizkuntza=es|url=https://www.elmundo.es/elmundo/2013/03/27/espana/1364366431.html|aldizkaria=www.elmundo.es|sartze-data=2019-02-24}}</ref> [[1996]]tik [[2004]]ra, Alderdi Popularra [[Espainiako Gobernua|Espainiako Gobernuan]]n izan zen, [[José María Aznar]] presidente zela, baina garaitua izan zen urte horretako hauteskunde oso polemikoetan, bi egun lehenago, Espainiako inoizko [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|eraso terrorista latzenean,]] Aznar eta [[Ángel Acebes]] ministroa haren egiletza ETAri leporatzera tematu zirenean, hipotesi horren kontrako informazioak agertu ahala. Urte erditik gora lehenago, 2003ko abuztuan, Aznarrek Mariano Rajoy izendatu zuen alderdiko idazkari nagusi, zentro-eskuinera lerratutako erreferentziazko alderdia izatera begira.
 
[[2011]]tik [[2018]]ra, Mariano Rajoy izan zen Espainiako gobernuburu. Aldiz, bitarte horren azken aldian, alderdiaren ustelkeria eskandaluak ugaldu egin ziren,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Estado español. 900 cargos del Partido Popular imputados por corrupción|hizkuntza=es|url=http://www.resumenlatinoamericano.org/2017/05/19/estado-espanol-900-cargos-del-partido-popular-imputados-por-corrupcion/|aldizkaria=Resumen Latinoamericano|sartze-data=2019-02-24}}</ref> eta indar bereziz PP alderdiaren Valentziako gobernuan, Gürtel kasuaren inguruan, kontabilitate publikoa alderdiaren alde manipulatu zenean, besteak beste.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Rita Barberá, mort d'un symbole de l'affairisme à l'espagnole|hizkuntza=fr|data=2016-11-23|url=https://www.liberation.fr/planete/2016/11/23/rita-barbera-mort-d-un-symbole-de-l-affairisme-a-l-espagnole_1530376|aldizkaria=Libération.fr|sartze-data=2019-02-24}}</ref> Eskandalu horien ondorioz, Mariano Rajoy gobernutik kanporatua izan zen 2018ko ekainaren 5eko zentsura mozioan.
 
Rajoyren gainbeherak [[Pablo Casado|Pablo Casadoren]]ren goraldia ekarri zuen alderdiaren barruan, urte horretako uztailaren 21ean idazkari nagusi berri aukeratuta, [[Soraya Sáenz de Santamaría|Soraya Saenz de Santamariaren]] kaltetan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pablo Casado, elegido nuevo presidente del PP. Noticias de Gipuzkoa|hizkuntza=es|url=https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2018/07/21/politica/estado/casado-gana-en-la-mayoria-de-las-mesas-del-congreso|aldizkaria=Noticias de Gipuzkoa|sartze-data=2019-02-24}}</ref> Casado, Jose Maria Aznarren gertukoa, PPren "jatorrizko printzipioak berreskuratzearen" aldeko agertu zen. PPren diskurtsoa nabarmen lerratu zen eskuinera. Galizia da PPk indar gehien izan duen [[Autonomia erkidego|Espainiako autonomia erkidegoa]] Madrilekin batera.
 
=== Alderdi Popularra EAEn ===
37. lerroa:
EAE mailako politikagintzari dagokionez, 1998ko hauteskundeen ondoren hasi zen legegintzaldian oposizio gogorra egin zion PPk EAJk eta EAk osatu zuten Jaurlaritzari, [[Juan José Ibarretxe|Juan Jose Ibarretxe]] lehendakaria buru zela, hasieran [[Euskal Herritarrok|EHren]] babes parlamentarioarekin. 2000. urteko urrian lehendakariaren aurkako [[zentsura mozio]]a ere aurkeztu zuen PPk baita PSE-EEk ere. Eusko Legebiltzarraren historian lehendakari baten aurka aurkeztutako lehena, Lehendakariak legegintzaldia bertan behera utzi eta hauteskundeak dei zitzala behin eta berriro eskatuz.
 
EAJ eta EA [[Lizarra-Garaziko Hitzarmena|Lizarrako Akordioa]] sinatu ondoren EHrekin lerratuta egoteaz salatuz, PPk eta PSE-EEk euren arteko elkarlana indartu zuten, eta horren lekuko izan zen, besteak beste, alderdi biek 2000. urteko abenduan hilabeteko negoziazioaren ondoren estatu mailan sinatutako ''Acuerdo por las libertades y contra el terrorismo'' deituriko akordioa.
 
ETAk gogor eraso zon PPri: 1995ean [[Gregorio Ordóñez|Gregorio Ordoñez]] Donostiako zinegotzia eta 1997ean [[Miguel Ángel Blanco|Miguel Angel Blanco]] Ermukoa hil zituenez geroztik, beste hainbat PPko zinegotzi hil zituen Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, baita, 2001. urteko apirilean, Aragoiko PPren presidentea ere. Su-etenaren aurreko urtean, 1998an, lau zinegotzi eta haietako baten emaztea hil zituen, eta su-etena bertan behera utzi ondoren, beste lau 2000. urtean zehar.
 
2001. urteko hauteskundeetan lortu zuen boto kopuru handiena EAEko PPk. Hortik aurrera, botoen beherakada jasan zuen. Gaur egun, PP Eusko Legebiltzarreko hirugarren alderdia da eserlekuen kopuruarekiko, EAJ eta PSE-EEren atzetik. Guztira 3 udalerritako alkatetzak ditu, 2 Araban eta 1 Gipuzkoan.