Ozono: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +barne lotura: karga elektriko
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
Energia kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erraztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundo batzuk pasatzen direnean.
 
Atmosferako ozono kantitate gehienak izpi ultramoreengatik sortzen dira, atmosferan sartzen direnak eta estratosferako altuera (10-50 km) erreakzio fotokimikoa sortzen dute.
 
Oxigenoaren formazioa [[landare]]-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez. Landaretza handiena tropikoen artean dago; hots, [[Amazonia]] eta [[Asia]] hegoaldea, esaterako, baso zein landaretza ugari dutelako ezagunak dira.
 
Bestalde, eguzki-argiak gehien jotzen duen lekua ere tropikoen artekoa da. Beraz, ozono-kantitaterik handiena tropikoen arteko lurren gainean sortzen da.
24. lerroa:
 
== Ozono geruza ==
[[Fitxategi:Ozone_over_southern_hemisphere_Sep11_1957-2001.gif||righteskuinera|thumb|300px|Ikus daitekeen modura, Hegoburuaren inguruan dago ozono-geruzaren zuloa (1957-2001)]]
{{sakontzeko|Ozono geruza}}
 
33. lerroa:
== Erabilera ==
 
[[Estratosfera]]ko ozonoaren onurez gain,bestelakoaren abantailak aipagarriak dira zenbait adituren ustez. Adibidez, [[uraren kutsadura|uren tratamenduan]] lanean ari den ikerlari-talde batek dioenez, ozonoak desinfektatzeaz gain, [[bakterio]]ak hiltzen ditu eta [[birus]]ak moteldu. Ez hori bakarrik, [[medikuntza]] arloan lanean ari diren hainbat zientzialariren arabera, [[odol]]ean sartuz gero, [[zelula|zelulek]] oxigenoa garraiatzeko duten gaitasunak gora egiten du, eta, aldi berean, zeluletan egon daitezkeen birusak edo eta bakterioak hil ditzake. Odolaren zirkulazio-arazoetan, kolitis-kasuetan, [[minbizi]] mota batzuetan, fistuletan, azaleko infekzioetan, erreduretan, [[garun|burmuineko]] odol-zirkulazioa handitzeko eta abarretan ozonoa erabiltzen da.
 
Kloroa baino garestiagoa izan arren, [[ur]]a edateko on bihurtzeko erabiltzen da ozonoa. Dena den, oxidatzaile ahaltsua denez, kontuz erabiltzen ez bada arriskutsua izan daiteke. Baina uretara ozono gehiegi botaz gero arazoak sor ditzake: [[arnasbide]]etako eta [[birika|biriketako]] narritadurak batez ere.
 
Ura edateko modukoa bihurtzeko erabiltzeaz gain, [[airearen kutsadura|airea arazteko]] eta ur zikinek sortzen dituzten gasak garbitzeko ere erabiltzen da. Oxidatzailea denez, [[argizari]]ak, [[olio]]ak, [[irin]]ak eta ehunak zuritzeko erabili izan da.