«Ozeano»: berrikuspenen arteko aldeak

19 bytes added ,  Duela 2 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[FileFitxategi:Clouds over the Atlantic Ocean.jpg|thumb|275px|[[Ozeano Atlantikoa]]ren gainazala, Lurraren muga-geruza eta [[troposfera]]ren arteko elkargunea.]]
 
[[FileFitxategi:Panoramique depuis les rochers de Parlementia du Samedi 2 Mars 2007.jpg|thumb|275px|[[Olatu]]ak ozeano [[itsasertz|ertzean]] ([[Getaria (Lapurdi)|Getaria]], Lapurdi).]]
 
[[File:Clouds over the Atlantic Ocean.jpg|thumb|275px|[[Ozeano Atlantikoa]]ren gainazala, Lurraren muga-geruza eta [[troposfera]]ren arteko elkargunea.]]
[[File:Panoramique depuis les rochers de Parlementia du Samedi 2 Mars 2007.jpg|thumb|275px|[[Olatu]]ak ozeano [[itsasertz|ertzean]] ([[Getaria (Lapurdi)|Getaria]], Lapurdi).]]
'''Ozeanoa''' ([[greziera]]ko ''okeanos'' izenetik eratorria) [[Lurra|Lurrean]] [[ur]]ak betetzen duen eremua da. Lurreko azaleraren % 71 eta [[hidrosfera]] azaleraren % 97,2 betetzen du, eta batez beste 3000 [[metro]] inguruko sakonera du.
 
Ozeanoa beste bost ozeanotan banatuta dago, nahiz eta historian hainbat banaketa izan diren, ozeano bat, hiru, lau edo bost daudela hartuta. Gaur egun, [[Nazioarteko Hidrografia Erakundea]]k 2000. urtean zehaztutakoari jarraituz, Lurreko ozeanoak bost hauek direla jotzen da (handitik txikira zerrendatuta):
* [[Ozeano Barea]]
* [[Ozeano Australa]]
* [[Ozeano Atlantikoa]]
* [[Indiako ozeanoa]]
* [[Ozeano Artikoa]]
 
[[Lurra|Lurreko]] bost ozeanoek 361 milioi km² dute, haien bolumena 1370 milioi km³ da, eta batez 3.790 [[metro]] sakon dira. Kopuru horietan ez daude sartuta aintzira erraldoiak, hala nola [[Kaspiar itsasoa]]. [[Hidrosfera]] osoaren masa 1,4 × 10<sup>21</sup> [[kilogramo|kg]] da, hau da [[Lurra]]ren [[masa]]ren %&nbsp;0,023, eta hortik %&nbsp;97 baino gehiago ozeanoko ura da.
 
== Banaketa eta izenak ==
 
Ur gainera azaleratuta dauden lurrek hiru eremu handitan banatzen dute ur masa, eta hiru eremu horiek [[Hego hemisferio|Hego Hemisferioan]] besterik ez dute osatzen Lurra guztiz inguratzen duen zerrenda jarraitua. Hauek dira, handitik txikira, [[kontinente]]ek bereizten dituzten hiru ur eremu nagusiak: Ozeano Barea, Atlantikoa eta Indiakoa. Ozeano horiek zabaldu egiten dira hegoaldean, eta horrela osatzen dute lurbira osorik inguratzen duen ur eremu jarraitu bakarra, Antartikako ozeano izenaz ezagutzen den ur masaren bitartez. Laugarren ozeano horrek Atlantiko ozeanoko eta [[Antartika]]ko kostaldean du hegoaldeko muga, eta iparraldeko muga, hitzarmenez ezarria, hego latitudeko 60 gradutan.
 
Ozeanoen hedadurak hauek dira:
* Ozeano Barea: 126.872.590 km<sup>2</sup>
* Ozeano Australa: 85.564.530 km<sup>2</sup>
* Atlantikoa: 58.251.700 km<sup>2</sup>
* Indiakoa: 42.379.000 km<sup>2</sup>
* Artikoa: 14.056.000 km<sup>2</sup>.
 
Itsasoak ere ur gazikoak dira, baina ozeanoak baino txikiagoak izaten dira, eta lurrez inguratuta daude osorik edo zati batean.
 
== Eragina ==
 
Lurraren parte isurkarian, parte gotorrean bezala, hainbat eskualde bereiz daitezke zenbait irizpideren arabera. Oro har, [[tenperatura]], [[gazitasun]]a eta mugimenduak hartzen dira kontuan lurraren gainaldeko ura eskualdeetan banatzeko; dena dela, irizpide horiek ozeanoetako azaleko [[ur]]ari buruz erabiltzen dira batez ere, hau da, ur azaletik 300 metroko sakoneraraino iristen den geruzari buruz. Izan ere, geruza hori da [[klima]]n eta [[eguraldi]]an eragin gehiena duena, eta geruza horretan bizi dira, halaber, ozeanoko izaki bizi gehienak. Orain arteko ikerketen arabera, sakoneko uraren ezaugarriek ez dute zuzeneko eraginik eguratsean edo lur azalean, ozeanoaren erdialdeko geruzetako ura gorantz igotzen den kasuetan izan ezik.
 
== Dinamika ==
 
Lurraren funtzionamenduan gertatzen diren energia eraldaketetan, ozeanoek, eta hidrosferak horrenbestez, [[energia]]k Lurreko gainerako geruzekin harreman zuzenean betetzen duen katearen maila bat osatzen dute. Ozeanoen dinamikan eragina dute, alde batetik, Lurreko gainerako geruzekin gertatzen diren energia trukeek, eta, bestetik, masa isurkariaren beraren baitan sortzen diren energia aldaketek.
Energiaren araberako dinamika horren eraginez bi eratako mugimenduak gertatzen dira ozeanoko uretan: alde batetik, uhin mugimenduak; bestetik, ur masak edo itsaslasterrak lekuz aldatzea. Uhin mugimenduen barruan beste bi sail handi bereizten dira: uhinak eta itsasaldiak. Bi uhin mugimendu horiek ur masen leku aldatzea dakarte, eta leku jakin batzuetan edo denbora tarte jakin batean itsaslasterrak sor ditzakete.
 
Baina, oro har, itsaslaster deitzen zaie ozeanoaren gune batetik bestera beti ibilbide berari jarraituz lekuz aldatzen diren ur masen mugimendu erregularrei; itsaslasterrek hainbat jatorri edo zergati desberdin izan ditzakete, bat baino gehiago ere bai askotan: ozeano eta itsasoen arteko ur mailaren desberdintasuna, haizeen ondorioz sortzen den bultzada indarra eta dentsitate aldeak.
 
== Uraren ezaugarri kimikoak ==
{{sakontzeko|Itsasoko ur}}
 
* [[Iapetus Ozeanoa]], [[Baltica]] eta [[Avalonia]] kontinenteak bereizten zituen Ozeanoa.
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
{{lur}}