«Oxigeno eskari biologiko»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
O.E.B.aren prozedura asko erabiltzen da hainbat uren kutsadura aztertzeko (ibaiena, lakuena, akuiferoena; baita hondakin-urena ere). Ez da erabiltzen kutsadura oso txikia duten ur-laginekin (edateko urarekin, esaterako). Bigarren kasu honetan potasio permanganatoaren prozedura erabiltzen da uraren materia organikoa neurtzeko.
 
O.E.B. kalkulatzeko urak duen hasierako oxigeno-kontzentrazioa eta bukaerakoa (5 egunen buruan) neurtzen da prozedura kimikoen bidez. Bi balore horien arteko aldea oxigeno-eskari biologikoa da (mg O<sub>2</sub>/litroko), hots, mikrobioek kontsumitzen duten oxigenoa ur horretako materia organikoa mineralizatzeko.
 
O.E.B.aren neurketa egiterakoan funtsezkoa da prozesu fotosintetikoak galaraztea, horiek oxigenoaren-maila aldatuko lukeetelako. Analizaturiko ura, horregatik, ontzi opaku batean gorde behar da, argia sar ez dadin (argiaren ezean [[fotosintesi]]a ez da burutuko).
[[Kategoria:Biokimika]]
[[Kategoria:Ekologia]]
[[Kategoria: Uraren kutsadura]]